Curriculuma eta Didaktika: Definizioak, Motak eta Paradigmak
Curriculuma
Curriculuma irakaste-ikastearen prozesuaren edukia da, zertarako eta zer irakatsi behar den adierazten diguna.
Curriculum Motak
Hiru curriculum mota nagusi daude:
- a) Curriculum Adierazia: Idatziz adierazten den plana.
- b) Curriculum Ezkutua: Kontzienteki lantzen ez dena. Eskola-egoerako baldintzek eta hauen funtzionamenduak sortzen dituzten jokabide arauek osatzen dute.
- c) Curriculum Absentea: Landu gabe uzten diren edukiak eta esperientziak.
Curriculumari buruzko kontzeptuak paradigma bakoitzaren arabera
Paradigma Positibista: Irakaskuntza programatu, burutu eta ebaluatu behar den jarduera teknikoa denez, curriculuma irakaskuntzarako plan zehatz-zehatza bihurtzen da.
Paradigma Interpretatzailea: Irakaskuntzaren bitartez kultura berreraikitzea