Lehen hezkuntza mailako Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Kontzientzia Morala, Izaera eta Arrazoibide Moralaren Garapena

Psikologia eta soziologia2,31 KB

Kontzientzia Morala

Moralki ona dena eta txarra dena bereizteko printzipioak hautemateko gaitasuna, eta, bestetik, printzipio horiek egoera jakinetan aplikatzen jakitea da kontzientzia morala. Gaitasun hori mantso garatzen da, ikasten eta gure bizipenei buruz gogoeta egiten badugu. Honek 3 funtzio nagusi ditu:

  • Gidatzea: Kontzientziak guri gidatzen gaitu, baina ez digu indarrez inposatzen egin behar duguna.
  • Funtzio autokritikoa: Judizio praktikoak kontuan hartzen ez ditugunean gertatzen da. Egiteko agintzen diguna egiten ez badugu, ahots batek aurpegiratzen digu. Agindutakoa betetzeak gogobete egiten gaitu.
  • Judizio praktikoak sortzea: Egoera zehatzetan erabili ahal izateko judizioak sortzen ditu. Judizio hauek printzipio orokorrak eta jomuga duten
...
Jarraitu irakurtzen "Kontzientzia Morala, Izaera eta Arrazoibide Moralaren Garapena" »

Zerebroaren Funtzioak eta Osagaiak

Psikologia eta soziologia5,42 KB

Funtzioak Informazioa errai eta barne ingurunetik jaso eta odol hodi, guruin eta muskuluen gain eragiten du. Fenomenook ez dute zerebroaren kontrol beharrik, beraz inkontzienteki gertatzen dira. Osagaiak ·Nerbio Sistema Sinpatikoa: bizkarrezurraren bi aldeetan zehar doazen bi nerbio kateek osatzen dute. Bere ibilbidean lodiune batzuk agertzen dira, gongoil sinpatikoak, alegia. Gongoil horietatik ateratzen dira erraietara doazen nerbio adarrak. Sistema honek noradrenalina erabiltzen du neurotransmisore gisa eta energia gastua eskatzen duten ekintzekin erlazionatua dago, gorputza estres egoera batean erreakzionatzeko prestatuz.

Nerbio Sistema Parasinpatikoa

Entzefaloaren azpitik ateratzen diren nerbio adarrek osatzen dute. Gongoil isolatuek osatzen...

Jarraitu irakurtzen "Zerebroaren Funtzioak eta Osagaiak" »

Loaren Garrantzia Haur Hezkuntzan: Gida Praktikoa

Psikologia eta soziologia2,74 KB

Lo Egiteko Eremuak Haurtzaindegietan

Lo egiteko eremuek osasungarriak izan behar dute. Haurtzarorako arreta-zentroek desberdintasun indibidualak eta eboluziozkoak jaso behar dituzte, eta eremuek eta ordutegiek behar horietara egokitu behar dute.

Lo egiteko eremuak babestuta egon behar du beste haur batzuen jardueratik. Logelaren dekorazioak lasaitasuna eta bakea transmititu behar ditu.

Garrantzitsua da kontuan izatea jarduera eta atseden-aldiek oso erlazio estua dutela: esna egoteko aldiak nolakoak, halakoak atseden-aldiak, eta alderantziz; ondo deskantsatuta, jarduerak egiteko gogo gehiago izaten da.

Lo Egiteko Materialak eta Ohiturak

  • Edoskitzaileen kasuan, logelak sehaskak izan behar ditu. Haur nagusien ikasgeletan ere haurrek deskantsatzeko aukera
...
Jarraitu irakurtzen "Loaren Garrantzia Haur Hezkuntzan: Gida Praktikoa" »

Psikologia Humanista: Oinarriak, Kritikak eta Ordezkariak

Psikologia eta soziologia2,45 KB

Psikologia Humanista: Eskola eta Oinarriak

Psikologia eskola hau XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadan sortu zen, psikoanalisiaren eta behaviorismoaren aurka agertuz.

  • Autore ezagunenak Abraham Maslow (1908-1970) eta Carl Rogers (1902-1987) dira.
  • Eskola honen printzipioak ez dira kasu klinikoetan oinarritzen, pertsona osasuntsuen ezaugarrien aztertzean baizik.

Psikologia Humanistaren Kritikak

Behaviorismoari egindako kritikak

  • Behaviorismoa kritikatzen dute, giza psikologiatik urruntzen delako.

Psikoanalisiari egindako kritikak

  • Psikoanalisia ere ez dute gogoko, jokabide patologikoak bakarrik aztertzen dituelako.

Jasotako kritikak

Psikologia humanistak kritika ugari jaso zituen bere garaian, batez ere, zientifikotasun faltagatik. Hala ere, ukaezina...

Jarraitu irakurtzen "Psikologia Humanista: Oinarriak, Kritikak eta Ordezkariak" »

Psikologiaren Korronte Nagusiak: Psikoanalisia eta Behaviorismoa

Psikologia eta soziologia2,39 KB

Psikoanalisiaren Garapena eta Adarrak

Freuden Jarraitzaileak

Psikoanalisiak, kontrako amorratuak izan bazituen ere, nahikoa arrakasta izan zuen garaiko psikologoen artean. Freuden jarraitzaileak Psikoanalisiaren Nazioarteko Elkartean bildu ziren 1910ean.

Gero, psikoanalisiaren barruan sartzen diren zenbait autorek aldatu egin zuten Freudek inkontzienteari buruz zuen ikuspegia. Jung, Szondi eta Lacan bezalako psikologoek beren teoria pertsonal berriak eratu zituzten inkontzientearen egitura eta dinamikari dagokionez.

Psikoanalisia Berria

Psikologia dinamikoa da, eta emozioak, afektua eta irrikak ikertzeari ematen dio lehentasuna, eta ez psikologia estatikoak egiten duen bezala, sentipenak, pertzepzioak eta abar ikertzeari.

Behaviorismoa edo Konduktismoa

Bereizgarriak

  • Psikologiak
...
Jarraitu irakurtzen "Psikologiaren Korronte Nagusiak: Psikoanalisia eta Behaviorismoa" »

Bigarren Haurtzaroa (3-6) - Garapen Fisiko eta Psikomotorea

Psikologia eta soziologia2,74 KB

Bigarren Haurtzaroa (3-6)

G- Fisiko eta Psikomotorea

-Burmuinaren garapena: eskuin7 ezker
-G. psikomotore eta gorputz kontrola: zefalo kudala/ proximo distala/ M.sin+M.sin= M.konplexu
-Lateralitatea: Marguerite.

Grafomotrizitate garapena:

18h- lehen trazoak.
2urte: irudi biribilak
2,5-5 urte: zirriborroak aurretik pentsatu gabe.
3-4 . marrazki asmo argiarekin
5-7/8: errealismo intelektuak
7/9-11/12 : ikusisko errealismoa

G. Kognitiboa.

-Etsadio aurreoperazionala.
azpiestadio aurrekontzeptual 2-4 urte, sinboloak// azpiestadio intuitibo 4.7 urte, kontserbazio (mas agua un baso k otro)
-Adimen aurreoperatorioaren ezau:
(--Zentrazioa: ezaugarri batean arreta jarri, besteetan ez.
--Antza: objektuen itxuran soilik oinarritzea.
--Estatismo: soilik emaitan arreta.
-
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Haurtzaroa (3-6) - Garapen Fisiko eta Psikomotorea" »

Eusko Jaurlaritza: Gaitasun Zientifikoaren Definizioa eta Dimentsioak

Psikologia eta soziologia2,09 KB

Gaitasun zientifikoa, Eusko Jaurlaritzaren arabera, gizakiak ezaguerak eta ikerketa zientifikoa erabiltzeko duen gaitasuna eta nahia da, bereziki jatorria azaltzean eta bizitzako testuinguruetan parte hartzean.

Eusko Jaurlaritza: Gaitasun Zientifikoaren Dimentsioak

Konpetentzia zientifikoa lau dimentsiotan egituratzen da, bakoitzak bere azpi-konpetentziekin:

1. Ezaguera Zientifikoaren Ulermena

Dimentsio honek zientzietako oinarrizko kontzeptuen ulermena eta haien arteko loturak barne hartzen ditu. Mundu fisikoaren jokaera azaltzen duten kontzeptu abstraktu edo orokorragoak lotzea, eta zientzietan garrantzitsuak diren datuen, tresnen eta prozeduren ezagutza ere hemen sartzen dira, loturak, alderaketak eta sailkapenak egiteko.

2. Naturaren Errealitatearen

...
Jarraitu irakurtzen "Eusko Jaurlaritza: Gaitasun Zientifikoaren Definizioa eta Dimentsioak" »

Deskribapen Testuak eta Euskal Gramatika

Psikologia eta soziologia3,81 KB

1. Deskribapen Testuak

Deskribapena errealitatea behatu eta besteei helaraztea da. Bidaia baten berri emateko, leku bat nolakoa den jakinarazteko, edo bizitzan zehar aldatu diren gauzen berri emateko erabiltzen da. Inpresio orokorrak kontatu behar dira, ez da beharrezkoa den-dena ematea.

Unitate honetan, deskribapen subjektiboa landuko dugu sakonago. Honen helburua irakurlearengan inpresio atsegina edo desatsegina, edo sentimenduren bat sortzea da. Idazleak berak jaso, sumatu, ikusi edo sentitu bezala helaraziko digu errealitatea. Errealitatea bi modutara helaraz daiteke: sentsazioak transmitituz edo, sentsazioaz gain, iritzia adieraziz.

Deskribapen motak:

  1. Eстатиkoa: Irudi bati buruzko informazioa ematen digu. Zehatza izan behar du, adjetibo
...
Jarraitu irakurtzen "Deskribapen Testuak eta Euskal Gramatika" »

Komunitateko Gizarte Langintza: Definizioa, Helburuak eta Erronkak

Psikologia eta soziologia4,78 KB

Komunitateko Gizarte Langintza

Gizarte Langintzaren baitan, hiru esku-hartze mota bereizten dira: banakako eta familiako gizarte langintza, taldeko gizarte langintza, eta komunitateko gizarte langintza. Azken honek, “komunitate bateko biztanleen ongizatea lortzea helburu duen gizarte ekintza profesionala da, non biztanleen parte-hartze zuzena eta aktiboa ezinbestekoa baita komunitateari eragiten dioten arazoen analisian, kontzientziazioan eta erabakietan”. Beraz, komunitate jakinen bizi baldintzak hobetzeaz arduratzen da, horretarako, ingurune sozialaren aldaketa bermatzeko beharrezkoak diren teknikak erabiltzen dira.

Komunitateko Gizarte Langintzaren Helburuak

Komunitateko gizarte langintzak hiru helburu espezifikoak oinarritzat hartzen ditu:...

Jarraitu irakurtzen "Komunitateko Gizarte Langintza: Definizioa, Helburuak eta Erronkak" »

Komunitate Gizarte Langintzaren Abantailak

Psikologia eta soziologia2,36 KB

Dimentsio Kultural eta Sinbolikoaren Abantailak

Komunitatean lan egiteak arazoen, beharren eta esku-hartzearen definizioen eraikuntzan laguntzen du; izan ere, elkarrekin lan egiteak besteen ikuspuntuak gure ezagutza handitzen lagun dezake. Gizabanako eta taldeko nortasuna eraikitzen laguntzen du, lan komunitarioak pertsonei ekintza positiboak egitera animatzen baititu eta gauzak aldatzeko gai direla ikusten baitute, eta horrek beren bizitzari zentzua ematen dio. Azkenik, arazoak beren gizarte-dimentsioarekin konektatzeko balio du.

Harremanen Abantailak

Isolamenduarekin amaitzen du, izan ere, elkarrizketarako eta harremantzeko espazio bat da. Banakako asebetetzea lortzen da, laguntasunaren eta besteen balorazioaren bidez. Elkartasuna eta parte

...
Jarraitu irakurtzen "Komunitate Gizarte Langintzaren Abantailak" »