Unibertsitatea mailako Magisteritza ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Haur Hezkuntzan Irakurketa eta Idazketa: psikogenesia, fase eta metodologia

Magisteritza-n eguneratua20,8 KB

HH5: Irakurketa eta Idazketa

1. EXAMEN 1

1.1 Hizkuntza idatzia lantzeko ariketa

Ikasleek beren familiako kide bati eskutitz bat idatziko diote eskerrak emateko, eskolako ekitaldi batera etorri izanagatik. Ekitaldia eskolako jaialdia izan daiteke, non ikasleek dantza, abesti edo antzerki bat aurkeztu duten. Idatziko den mezuaren helburua da ikasleek eskerrak ematea eta maitasuna adieraztea, eta, bide batez, idazketa hobetzea, hizkuntzaren erabilera garatzea eta komunikazio gaitasunak lantzea.

Jardueraren faseak:
  1. Sarrera (5 minutu): Irakasleak idazketa jardueraren helburua azalduko die ikasleei: eskerrak ematea. Adibide bat emango du eta modelo gisa erabiliko du.
  2. Ideien bilketa (10 minutu): Ikasleak, binaka edo talde txikitan, beren ideiak partekatuko
...
Jarraitu irakurtzen "Haur Hezkuntzan Irakurketa eta Idazketa: psikogenesia, fase eta metodologia" »

Sekuentzia didaktikoa diseinatzeko gida praktikoa

Magisteritza-n eguneratua4,47 KB

Dokumentu honek sekuentzia didaktiko bat diseinatzeko eta planifikatzeko jarraibideak eskaintzen ditu, hezkuntza-prozesu eraginkor bat lortzeko helburuarekin.

Sekuentziaren Datu Nagusiak

Sekuentziaren Izenburua (Gaia)

Sekuentzia didaktikoaren gaia zehaztu beharrekoa da. Hemendik abiatu behar dugu sekuentzia didaktikoa. Gomendagarria da gaia lehen gaitasunean agertzea.

Teknikak

Emandako teknikak derrigorrez erabili behar dira.

1. Gaitasunak

Gaitasun bakoitzean honakoak agertu behar dira:

  • a) ZER (ikasleek ikasten ikasiko dutena) –tzea.
    *Hemen gaiarekin zuzeneko lotura duena jarri.
  • b) NOLA (nola egingo duten) –inez.
    *Hemen zerbait praktikara eramanda jarri.
  • c) ZERTARAKO (gaitasunaren helburua, lortzeko zer).
    *Helburu batzuk zeharkakoak izan daitezke: sozializazioa,
...
Jarraitu irakurtzen "Sekuentzia didaktikoa diseinatzeko gida praktikoa" »

HPB ikasleen hezkuntza erantzuna eta eskolatzea (1998ko araudia)

Magisteritza-n eguneratua2,72 KB

1. Hezkuntza Premia Bereziak dituzten Ikasleei emandako Hezkuntza Erantzuna (DEKRETUA 118/1998)

HPBak Atzematea eta Baloratzea

Talde Multiprofesionalak (kontsultorea, Berritzegunea, etab.) arduratzen dira HPBak atzemateaz eta baloratzeaz.

HPBak eskolatze aurretik antzematen ez badira, taldeko tutoreak egindako hasierako ebaluazioa izango da abiapuntua.

Ebaluazioari buruzko Oharrak

  • Lehen Hezkuntzarako ez dago eskalarik txostenak betetzeko.
  • Ez dira testak pasatuko (ez da gure ardura).
  • Hasierako ebaluazioa: jarrera eta jokaera aztertzea.

2. HPBak dituzten Ikasleak Eskolatzeko Irizpideei buruzko AGINDUA (1998/07/20)

IV. Atalburua: Gela Egonkorretan Eskolatzea

Etxetik ahalik eta hurbilen dagoen eskolara joateko eskubidea. Gela Egonkorretan eskolatzea (PT

...

Jarraitu irakurtzen "HPB ikasleen hezkuntza erantzuna eta eskolatzea (1998ko araudia)" »

Lorenzo Milani eta Barbianako Eskola: Hezkuntza Ekarpenak

Magisteritza2,15 KB

Ordutegirik gabeko eskola

Milaniren berrikuntzen artean, ordutegirik gabeko eskola lortzea zegoen; bertan, eskolak asteko egun guztietan ematen ziren, larunbatak eta igandeak barne. Gainera, ez zegoen jai-egunik, eta haurrek udan ere eskolara joateko aukera zuten. Milanirentzat, denbora zen ikaskuntza hobetzeko tresnarik indartsuena.

Barbianan bizi ziren haur gehienak testuinguru ekonomiko eta kultural txiro batetik zetozen; horregatik, eskolak egunero ematen ziren hezkuntza egokia jaso zezaten, eskola baitzen hezkuntza jasotzeko leku bakarra.

Metodologia eta ebaluazio berritzailea

Bestalde, Barbianako eskolan eguneroko bizitzarako baliagarriak izango zitzaizkien jakintzak lantzen ziren. Hizkuntzek pisu handia zuten, eta teknika audiobisualak erabiltzen...

Jarraitu irakurtzen "Lorenzo Milani eta Barbianako Eskola: Hezkuntza Ekarpenak" »

Ikaskuntza Teoria Nagusiak: Piaget, Ausubel, Vigotsky eta Bruner

Magisteritza3,02 KB

Piaget: Ikaskuntza Aktiboa eta Praktikoa

Piageten Metodologia Praktikoa

Piagetek metodologia praktikoa defendatzen du, ikaskuntza prozesu aktiboa dela uste baitu. Horregatik, ikasleek praktikaren bidez ikasten dutela dio. Adibidez, ibaiaren kasuan, bertara joan eta ura probatzeko esango zukeen, horrela ikasten baita benetan.

Nola Ikasten Dute Ikasleek Piageten Arabera?

Ikasleek nola ikasten duten azaltzeko, Piageten arabera, orekan dauden ikasleei desoreka sortu behar zaie, bai galderen bidez, bai egoera problematikoen bidez. Ondoren, desoreka horren aurrean baliabideak eman behar zaizkie, ikasleak egoera hori konpontzeko gai izan daitezen eta hortik ikas dezaten.

Ausubel: Ikaskuntza Esanguratsua

Ideia Berriak Zaharrekin Lotuz

Ausubelen arabera, ikaskuntza

...
Jarraitu irakurtzen "Ikaskuntza Teoria Nagusiak: Piaget, Ausubel, Vigotsky eta Bruner" »

Elebitasuna eta Hizkuntzen Jabekuntza: Teoriak eta Praktika

Magisteritza7,91 KB

Cumminsen teoriak eta elebitasuna

Elkarrekiko mendekotasunaren teoria

Jim Cummins (1979) da teoria honen egilea. Berak dioenez, hizkuntzak ez dira gure buruan modu isolatuan funtzionatzen; hizkuntza bakoitzak bere azaleko gaitasuna (lexikoa, arau gramatikalak, ortografia...) duen arren, sakoneko gaitasuna (irakurmena, ideien antolaketa, arrazoimena...) hizkuntza batetik bestera transferitzen da. Horri transferentzia interlinguistikoa deitzen zaio (Gaspar, 2024), eta bi modutan gertatzen da: batetik, hizkuntza batetik bestera pasatzen diren elementu linguistikoen bidez eta, bestetik, hizkuntza batean garatzen diren abilezia kognitiboen trukaketaren bidez. Baina, transferentzia eman dadin, motibazio nahikoa eta bigarren hizkuntza erabili ahal izateko...

Jarraitu irakurtzen "Elebitasuna eta Hizkuntzen Jabekuntza: Teoriak eta Praktika" »

Aniztasunari Erantzuteko Hezkuntza Neurriak

Magisteritza2,76 KB

Aniztasunari Erantzuteko Neurriak

Neurri Orokorrak

Helburuak

  • Helburuak egokitu.
  • Oinarrizkoak ez diren helburuak murriztu.
  • Helburu batzuei lehentasuna eman.

Edukiak

  • Ikasleen premia guztiak kontuan hartu.
  • Denboralizazio malgua ezarri.
  • Erlazioak sustatu.
  • Eduki batzuei lehentasuna eman, oinarrizkoak ez direnak murriztuz.

Metodologia

  • Ikaskuntza-egoera desberdinetarako malgutasuna.
  • Ikasleen taldeak egokitu.
  • Espazioen antolamenduak ikasleen mugikortasuna eta talde-mota desberdinak ahalbidetu.
  • Denboraren antolaketa.
  • Material didaktikoak hautatzerakoan ikasle aniztasuna kontuan hartu.

Ebaluazioa

  • Prozedura, teknika eta tresna desberdinak erabiltzea, ikasleen ezaugarri indibidualen arabera.
  • Hasierako ebaluazioa (diagnostikoa), irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar eta
...
Jarraitu irakurtzen "Aniztasunari Erantzuteko Hezkuntza Neurriak" »

Irakurketa-estrategiak eta konpetentzia garatzeko gakoak

Magisteritza3,42 KB

Irakurketa motak eta modalitateak

Irakurketa motak

  • Piktografikoa: irudiak, ikurrak edo piktogramak interpretatzea.
  • Boz gora: testua ahotsarekin irakurtzea; ahoskera eta ulermena lantzen dira.
  • Isila: soinurik gabe irakurtzea; kontzentrazioa eta ulermena hobetzen ditu.
  • Inferentziala: lerro artean irakurtzea, ondorioak ateratzea eta esanahi sakonak interpretatzea.
  • Aisialdirako: plazeragatik irakurtzea, entretenitzeko eta gozatzeko.
  • Kritikoa: testua ulertu ez ezik, aztertu, baloratu eta epaitzea.

Irakurketa modalitateak

  • Fonetikoa: hitzak nola ahoskatzen diren lantzen da. Helburua ez da ulermena, baizik eta ahoskera eta fonemak zuzentzea.
  • Ereduzkoa: irakasleak ozen irakurtzen du, ikasleek erritmoa, intonazioa eta irakurtzeko modua ikas dezaten.
  • Gidatua: irakasleak
...
Jarraitu irakurtzen "Irakurketa-estrategiak eta konpetentzia garatzeko gakoak" »

Kurrikuluko Edukiak: Definizioa, Aukeraketa eta Ebaluazioa

Magisteritza3,29 KB

Edukien Definizioa eta Aukeraketa

Ikasleei transmititzeko aukeraturiko kultur moduak edo jakintzak dira. Gizarteak barnean batzen dituen jakintza aberasgarriak ugariak dira eta gehiegizkoak klasean transmititzeko; horregatik egiten da landuko diren edukien aukeraketa.

Edukien Ezaugarriak eta Funtzioak

  • Kurrikulu-osagarri ideologikoak: Edukien aukeraketak egiterakoan, ikasleak beraien ideologia eta balioetara hurbiltzen dira gehiago, bakoitzaren usteetara (Adibidez: elizako gaiek baztertu).
  • Kurrikulu ofiziala: Kurrikulu ofizialean agintzen direnak, aproposenak hartu behar dira.
  • Elementu egituratzaileak: Programazioa edukien inguruan egituratzen baita.
  • Izendatzeko modua: Substantiboak soilik erabili.

Eduki Motak (Sailkapena)

Kontzeptualak
Zenbaki naturalak,
...
Jarraitu irakurtzen "Kurrikuluko Edukiak: Definizioa, Aukeraketa eta Ebaluazioa" »

Europako Erreferentzia Marko Bateratua: Gida Osoa

Magisteritza1,82 KB

1. Zer da Europako Erreferentzia Marko Bateratua eta zein da bere helburua?

Europako Erreferentzia Markoaren (EEMB) helburu nagusia profesionalen arteko komunikazio-langak gainditzea da. Horretarako, era integratzailean azaltzen du hizkuntza-ikasleek zer egin behar duten komunikazioan hizkuntza erabiltzeko, eta zein ezagutza eta gaitasun garatu behar dituzten eraginkortasunez jarduteko.

Era berean, hizkuntzaren gaitasun-maila zehazten du, urrats bakoitzean eta bizitza osoan zehar neurtzeko. Erreferentzia Markoa hizkuntza-arloko profesionalentzat prestatu da, eta honakoak ahalbidetzen ditu:

  • Oinarri bateratua: Europa osorako hizkuntza-egitarauak, kurrikulu-orientazioak, azterketak eta testu-liburuak prestatzeko.
  • Deskribapena: Ikasleek komunikazio-
...
Jarraitu irakurtzen "Europako Erreferentzia Marko Bateratua: Gida Osoa" »