Kurrikuluko Edukiak: Definizioa, Aukeraketa eta Ebaluazioa
Edukien Definizioa eta Aukeraketa
Ikasleei transmititzeko aukeraturiko kultur moduak edo jakintzak dira. Gizarteak barnean batzen dituen jakintza aberasgarriak ugariak dira eta gehiegizkoak klasean transmititzeko; horregatik egiten da landuko diren edukien aukeraketa.
Edukien Ezaugarriak eta Funtzioak
- Kurrikulu-osagarri ideologikoak: Edukien aukeraketak egiterakoan, ikasleak beraien ideologia eta balioetara hurbiltzen dira gehiago, bakoitzaren usteetara (Adibidez: elizako gaiek baztertu).
- Kurrikulu ofiziala: Kurrikulu ofizialean agintzen direnak, aproposenak hartu behar dira.
- Elementu egituratzaileak: Programazioa edukien inguruan egituratzen baita.
- Izendatzeko modua: Substantiboak soilik erabili.
Eduki Motak (Sailkapena)
- Kontzeptualak
- Zenbaki naturalak, adibidez.
- Prozedurazkoak
- Zenbaki naturalen erabilpena.
- Jarrerazkoak
- Zenbaki naturalen balorazioa.
Edukiak Aukeratzeko Fokapenak
Edukiak aukeratzeko fokapen desberdinetan oinarritu behar da:
1. Fokapen Akademikoa
- Adierazgarritasuna.
- Adierazgarritasun epistemologikoa (arlo bakoitzaren barne-logika).
2. Fokapen Humanista
- Ikasleen garapen-mailarekiko egokitasuna.
- Ikasleen aurre-ezagutzekiko egokitzapena.
- Ikasleen interesak kontuan hartzea eta kurrikulumean integratzea.
→ Eskola berriaren ezaugarri nagusia da, ikasleei (gizakiari) garrantzia ematea.
3. Fokapen Kritikoa
- Ikaslearen bizitzarekin erlazionatutako kultur edukietatik abiatzea.
- Ikaslearen bizitzarako baliagarri izan daitekeen kulturan oinarritzea.
- Errealitate hurbiletik abiatzea.
→ Fokapen hau ere eskola berriaren ezaugarria da.
4. Fokapen Teknologikoa
- Adostasuna.
- Eduki mota desberdinak integratzea.
Jarduera Motak
- Hasierako jarduerak
- Eboluzionatzeko jarduerak
- Aplikatzeko jarduerak
Ebaluazioa
Ebaluazio Motak
- Sumatiboa
- Azterketak, adibidez.
- Formatiboa
- Irakasleak egindako behaketatik ateratako datuak analizatzen ditu, ikasleen eta irakasgaiaren egoera hobetzeko.
- Hasierakoa
- Aldez aurretiko ezagupenak neurtzeko.
- Etengabea
- Ikasleei laguntzeko, urte osoan zehar egiten dena.
- Bukaerakoa
- Ziklo baten bukaeran, ikasleen aurrerapenaren balorazioa egiteko.
Ebaluazio Prozedurak
- Autoebaluazioa: Norberak bere lana ebaluatzea.
- Heteroebaluazioa: Irakasle batek ikasleen garapena ebaluatzea.
- Koebaluazioa: Ikasle biek elkarri ebaluatzea.
- Barrukoa: Zuzendaritzak irakasleekin ikastetxearen kalitatea ebaluatzea.
Ebaluazio Irizpideak
- Helburuen lorpena.
- Taldearen jokabidea.
- Subjektu bakoitzaren posibilitateak.
Ebaluazio Tresnak
Azterketa, portfolioa, mapa kontzeptuala, kontaketa, etab.