Batxilergoa mailako Magisteritza ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskarazko Gramatika Ariketak: Ahalera eta Berridazketak

Magisteritza-n eguneratua3,16 KB

Ahalera

Nahi izanez gero, zu garaiz esna zaitezke/zintezke/zintezkeen.

Animaliak gure lagunak izan daitezke/litezke/zitekeen.

Zuek hormarantz gehiago hurbil zaitezkete/zintezkete/zintezketen.

Koldo, zuk esandakoa jakiterakoan, harri daiteke/liteke/zitekeen.

Egun horretan irakasle guztiok batera ager gaitezke/gintezke/gintezkeen.

Ahalera: Gaztelaniatik euskarara

  • Podrías venir tú también de vez en cuando. Zu (zeu) ere etor zintezke noizean behin.
  • Algunos podrían quedar mudos. Batzuk mutu gera litezke.
  • Podríamos empezar de una vez. Has gintezke behingoz.
  • Es posible que venga Mikel. Baliteke Mikel etortzea / Litekeena da Mikel etortzea.
  • Es posible que suceda lo que tú dices. Gerta liteke zuk diozuna.
  • Podrías estarte quieto. Egon zintezke geldi / Geldi
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Gramatika Ariketak: Ahalera eta Berridazketak" »

Testuaren ezaugarriak: egokitasuna, koherentzia eta kohesioa

Magisteritza-n eguneratua3,4 KB

Egokitasuna

Egokitasuna: Testua testuinguruarekin egokitzea esan nahi du. Hizkuntzak eskaintzen dituen aukera linguistikoetatik komunikazio-egoera bakoitzerako egokiena aukeratzen jakitea da.

Komunikazio-egoeraren faktoreak

  • Ingurune fisikoa: Komunikazioa noiz eta non gertatzen den.
  • Deiktikoak: Komunikazio-egoerako elementuei (igorlea, hartzailea, unea, tokia) erreferentzia egiteko modua da; horretarako erabiltzen ditugun hizkuntza-unitateak deiktikoak dira.
  • Pertsonenak: Solaskidea seinalatzeko erabiltzen diren testuko elementuak dira: pertsona-izenordainak, erakusleak eta aditzeko pertsona-morfemak, batik bat.
  • Tokienak: Adierazpenaren tokiaren aztarna edo isla gertatzen dira: erakusleak, leku-aditzondoak eta adizlagun batzuk dira erabilienak.
  • Denborazkoak:
...
Jarraitu irakurtzen "Testuaren ezaugarriak: egokitasuna, koherentzia eta kohesioa" »

Euskal ahozko literaturaren generoak eta ezaugarriak

Magisteritza-n eguneratua3,79 KB

Euskal Ahozko Literaturaren Generoak

Euskal ahozko tradizioak genero anitzak biltzen ditu, bakoitzak bere ezaugarri eta funtzio bereziekin. Jarraian, horietako batzuk deskribatzen dira:

Kopla Zaharrak

  • Egitura: 8-8-10-8koa da, lau lerro dituena.
  • Errima: 8koek errima daukate, 10koek ez.
  • Gaia: Lehenengo bi lerroetan naturaren inguruko gaiaz hitz egiten da. Benetan esan nahi dena azken bi lerroetan agertzen da.
  • Lotura: Askotan ez dago zerikusirik lehen bi lerroen eta azken bi lerroen artean. Hau sarritan gertatzen da, baina ez beti. Ez dago loturarik lehenengo bi lerroen artean, baina badago lotura zentzuzkoren bat; bestela, ahaztu egingo litzateke.

Trikiti Koplak edo Dantza Koplak

  • Lehenengo eta azken lerroen errepikapena dago.
  • Horrez gain, bihurkiak agertzen
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal ahozko literaturaren generoak eta ezaugarriak" »

Familia eta eskolaren arteko elkarrizketak: motak, helburuak eta nola prestatu

Magisteritza-n eguneratua6,55 KB

Aldizkako komunikazioa

Eguneroko komunikazioaz gain, hezitzaileek deialdiak egiten dizkiete gurasoei aldian behin, gai zehatzak jorratzeko. Familiaren eta eskolaren arteko komunikazio hori tresna batzuen bidez gauzatzen da. Horien artean, hauek dira garrantzitsuenetako batzuk:

  • Elkarrizketak
  • Txostenak
  • Bilerak

Elkarrizketa

Elkarrizketa honela defini dezakegu: pertsona batekin edo gehiagorekin egindako solasaldi profesionala, informazioa biltzea xede duena, hura artxibatzeko, analizatzeko eta aztertzeko. Asmoaren eta erabilitako irizpideen arabera, hainbat elkarrizketa mota bereiz ditzakegu.

Elkarrizketa da, ziurrenik, zentroaren eta familiaren arteko harremanean garrantzi kualitatibo handiena duen komunikazio-teknika; horregatik, garrantzitsua da jakitea...

Jarraitu irakurtzen "Familia eta eskolaren arteko elkarrizketak: motak, helburuak eta nola prestatu" »

Automobilaren Korrosioa eta Pintura: Babes Neurriak eta Prozesuak

Magisteritza3,01 KB

1. Gaia: Automobilaren korrosioa

Ibilgailua altzairuz eginda dagoenez, korrosioa agertzea oso erraza da. Honek korrosio-gunea izorratu dezake eta ibilgailuaren egitura kaltetu.

Barruko korrosioa

Korrosioa barruko txapara iristen denean, pintura altxatzen du eta korrosioa errez ikusi daiteke. Hau hezetasun pilaketagatik edo barruko txapan ura edo zikinkeria egoteagatik gertatzen da.

Tenperatura-aldaketek uraren kondentsazioa ekar dezakete eta, ondorioz, korrosioa agertzen da.

Egitura gehien kaltetzen duten zatiak hauek dira: larguerooak, puenteak eta errefortzuko kutxak.

Kanpoko korrosioa

Korrosio mota hau kolpeak edo deformazioak direla eta sortzen da. Txapa babesten duen pintura kentzen da. Altzairua oxigenoarekin kontaktuan jartzean eta hezetasunaren...

Jarraitu irakurtzen "Automobilaren Korrosioa eta Pintura: Babes Neurriak eta Prozesuak" »

Euskararen hiztegi osoa: sinonimoak eta esanahiak testuinguruan

Magisteritza6,22 KB

Euskarazko hiztegia: hitz bakoitzaren sinonimoak

Ondorengo zerrendak euskarazko hitz arrunt eta gutxiagoko baten esanahi laburra eta sinonimoak biltzen ditu, euskara ikasleentzat eta hizlari guztientzat baliagarria izan dadin.

A hizkiz hasten diren hitzak

  • Aburu: iritzi
  • Aditu: entzun
  • Agerian: begibistan
  • Aise: erraz
  • Akiturik: nekaturik
  • Aldentzean: urruntzean
  • Amildegiak: malkarrak
  • Amilduko: eroriko
  • Anker: errukigabe
  • Antza: dirudienez
  • Antzeman: igarri
  • Arranguratzen: arduratzen
  • Artetsuak: jaioak
  • Atondu: prestatu
  • Atzera: berriz, ostera
  • Axolatzen: arduratzen

B hizkiz hasten diren hitzak

  • Baieztatu: egiaztatu
  • Baitan: barnean
  • Baizik: baino
  • Bakanagoak: urriagoak
  • Barregarria: urria
  • Barreiaturik: sakabanaturik
  • Beha: begira
  • Behartsua: txiroa
  • Behiala: aspaldi
  • Berdinduta: beteta
  • Bertakotzen:
...
Jarraitu irakurtzen "Euskararen hiztegi osoa: sinonimoak eta esanahiak testuinguruan" »

Hezkuntza Premia Bereziko Ikasleen Eskolaratzea eta Baliabideak

Magisteritza3,03 KB

Hezkuntza Premia Bereziko Ikasleen Eskolaratzea

Hezkuntza-administrazioak ziurtatuko du hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, ahal denean, gela arruntetan eskolatuko direla. Behar-beharrezkoa denean baino ez dira ikastetxe arruntetako heziketa bereziko geletan edo gela egonkorretan eskolatuko. Ezinbestekoa denean, heziketa bereziko ikastetxeetan emango zaie heziketa ikasle horiei.

Horretarako, hezkuntza-administrazioak ikasle horiek eskolatzeko irizpideak ezarriko ditu Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila eta etapetan.

Eskolaratze modalitateak:

  • Gela Arrunta
  • Gela Egonkorra (Bereziko Gela)
  • Ikastetxe Berezia

Baliabide Material eta Giza Baliabideak Dekretuan

Baliabide Materialen Hornidura

Hezkuntza, Unibertsitate...

Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza Premia Bereziko Ikasleen Eskolaratzea eta Baliabideak" »

Hizkuntzen egoera, hezkuntza-erronkak eta elebitasuna

Magisteritza12,28 KB

Hizkuntzen egoera globala eta Europan

Ingelesaren estatus globala

Ingelesak estatus globala dauka, mundu osoan oso erabilia den hizkuntza baita. Bi faktorek eragiten dute hori:

  1. Herrialde askotan ama-hizkuntza bezala erabiltzen da.
  2. Bigarren edota hirugarren hizkuntza gisa mundu osoan erabiltzen da.

Ingelesa herri desberdinen arteko komunikazio-tresna gisa gero eta gehiago erabiltzen den hizkuntza da; hau da, nazioarteko harremanetan lingua franca bihurtu da (hizkuntza desberdinak hitz egiten dituztenen arteko komunikazio-hizkuntza). Hori dela eta, ingelesak indar handia hartu du. Gainera, Interneten, komunikabideetan, hezkuntzan eta abarretan oso erabilia denez, prestigio handia ematen zaio.

Europar Batasuneko hizkuntzak

Ez da erraza Europar Batasuneko...

Jarraitu irakurtzen "Hizkuntzen egoera, hezkuntza-erronkak eta elebitasuna" »

Xasisaren Deformazio Motak eta Talken Analisia

Magisteritza2,36 KB

Xasis Independentea

Alboko Desbideratzea

Luzeetarako habeek alboko desplazamendua eragiten dute haien erdiko lerroarekiko. Desplazamendua talkagertatu den alborantz kokatzen da. Gune horretan, luzeetarako habearen barnealdean tolestaketak agertzen dira, eta ateak edo kapota okertu egin daitezke talka gertatu den gunearen arabera.

Hondoratzea

Hondoratzea gertatzen da gune bat ezarritako kota baino beherago dagoenean. Aurrez aurreko edo atzeko talka baten ondorioz gertatu ohi da. Xasisa deformatzean tolestaketak eratzen dira, talka gunearen eta talkaren intentsitatearen arabera. Karrozeriaren panelean lerrokatzea apur dezakete, deformazioak nabarmenak izan ez arren.

Zapalketa

Zapalketa da txasisaren edozein zati kotetan adierazitakoa baino motzagoa...

Jarraitu irakurtzen "Xasisaren Deformazio Motak eta Talken Analisia" »

Kapitalismoa eta Ongizate Estatua: Jatorria, Hedapena eta Krisiak

Magisteritza2,64 KB

Mundu Kapitalistaren Esanahia eta Ezaugarriak

Kontinente guztietako herrialde multzo bati buruz ari gara, eta funtsezko ezaugarriak hauek dira:

  • Ekonomia sistema kapitalista izatea.
  • Gerra Hotzaren garaian Estatu Batuen eragin eremuan kokatzea.

Nor izan zen Kapitalismoaren Aitzindaria?

Amerikar Estatu Batuak.

Noiz Hasi Zen Kapitalismoa Garatzen?

1950-1973.

Zeintzuk Izan Ziren Kapitalismoa Hedatzeko Oinarriak?

Bretton Woods

  • Nazioarteko merkataritza-trukerako diru nagusia dolarra izatea adostu zuten.
  • Dolarraren eta urrearen arteko parekotasun finkoa ezarri zen.
  • Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta Munduko Bankua sortu zituzten.

Marshall Plana

Estatu Batuek egindako laguntza programa ekonomikoa zen, Mendebaldeko Europa berreraikitzeko helburua zuena, gerra ondoren...

Jarraitu irakurtzen "Kapitalismoa eta Ongizate Estatua: Jatorria, Hedapena eta Krisiak" »