Automobilaren Korrosioa eta Pintura: Babes Neurriak eta Prozesuak
1. Gaia: Automobilaren korrosioa
Ibilgailua altzairuz eginda dagoenez, korrosioa agertzea oso erraza da. Honek korrosio-gunea izorratu dezake eta ibilgailuaren egitura kaltetu.
Barruko korrosioa
Korrosioa barruko txapara iristen denean, pintura altxatzen du eta korrosioa errez ikusi daiteke. Hau hezetasun pilaketagatik edo barruko txapan ura edo zikinkeria egoteagatik gertatzen da.
Tenperatura-aldaketek uraren kondentsazioa ekar dezakete eta, ondorioz, korrosioa agertzen da.
Egitura gehien kaltetzen duten zatiak hauek dira: larguerooak, puenteak eta errefortzuko kutxak.
Kanpoko korrosioa
Korrosio mota hau kolpeak edo deformazioak direla eta sortzen da. Txapa babesten duen pintura kentzen da. Altzairua oxigenoarekin kontaktuan jartzean eta hezetasunaren ondorioz sortzen da korrosioa.
Kasu honetan, gehienetan, ibilgailuaren azpiko zatiak izorratzen dira.
Korrosioaren aurkako babesa
Korrosioaren aurkako neurriak hartzea garrantzitsua da. Bi mota daude:
Aktiboak
- Kromatuak diren materialak erabiltzea edo beste material batzuekin ordezkatzea.
- Altzairu inoxidablea erabiltzea.
- Ibilgailuaren egitura ahalik eta antikorrosiboena izateko diseinatzea, adibidez, ateetan ura ateratzeko kanalak egitea.
- Metalen artean juntak jartzea.
- Zerrailetan selladorea erabiltzea.
- Soldadura-puntuak ahal den neurrian saihestea.
Pasiboak
Altzairua isolatzeko tratamendu bereziak aplikatzean datza:
- Zink puruaren tratamendua: galbanizazioa eta elektrozinkatzea.
- Zink-aluminio tratamendua.
- Zink-kromoa.
- Esmaltatua.
- Pabonatua.
- Anodizatua.
- Laka-estaldura.
- Plastikoekin egindako tratamendua.
- Hautsekin egindako tratamendua.
Korrosioaren aurkako neurriak ibilgailua pintatzean
- Fosfatatzea eta pasibatzea.
- Murgiltze-kataforesia.
- Juntadura-selladura.
- Beheko aldearen babesa.
- Harrien aurkako babesa.
- Kavitateen argizaria.
Tratamendu hauek karrozeria pintatzen ari garen bitartean aplikatzen dira.
2. Gaia: Pintura fabrikazioan
Garbiketa eta desengrasatzea
Lehenik eta behin, egituratik koipe eta zikinkeria guztia kendu behar da. Hau murgiltze- eta aspersio-sistemekin egiten da:
- Aspersioaren bidez, karrozeriako olio-orbanak eta zikinkeria kentzen ditugu.
- Ondoren, ur pultserizatuarekin garbitzen dugu karrozeria.
Hurrengo urratsa egin aurretik, lehortu egin behar da.