ATP sintesia eta aminoazidoen metabolismoa: fosforilazioa eta desaminazioa
ATParen sintesia: Fosforilazio motak
ATPa sortzen da ADP molekulari fosfato bat lotzean; prozesu hau endergonikoa da, hau da, energia behar du. Bi motatakoa izan daiteke:
Substratu mailako fosforilazioa
Erreakzio exergonikoei akoplatuta gertatzen da: fosforilatuta dagoen molekula batek transferitzen dio fosfato taldea ADPari, eta hidrolizazio horretan askatzen den energia erabiltzen da fosforilazioa egiteko. Kinasa entzimek katalizatzen dituzte mota honetako erreakzioak; adibidez, glukolisian gertatzen direnak.
Fosforilazio oxidatiboa
Elektroien garraio-kateari uztartuta gertatzen da eta ATP sintetasa entzimek katalizatzen dute. H+-en fluxuak gradientearen alde zeharkatzean askatzen den energia baliatzen dute ADPa fosforilatzeko. Mitokondrioetan...