Lanbide heziketa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Hirien Susperraldia Europan XIII. Mendean: Ekonomia eta Gizartea

Geografia2,67 KB

Hirien Susperraldia XIII. Mendean Europan

HIRIEN SUSPERRALDIA: XIII. mendean Europan, ekonomia hobetu zen, eta horren ondorioz, biztanleen bizi-baldintzak hobetu ziren. Nekazaritzako hobekuntzari esker, ekoizpenak gora egin zuen.

Nekazaritza Ekoizpenaren Gorakada

Zergatik egin zuen gora nekazaritza-ekoizpenak XIII. mendetik aurrera?

  • Lur gehiago landu zirelako. Basoak bota, zingirak lehortu eta lur berriak landu zituzten.
  • Teknika berriak erabili zituztelako (errotak, ureztatzea...).
  • Labore berriak landatu zituztelako.

Ondorioz, elikadura hobetu zen, gosearen mehatxua gutxitu egin zen eta herritar kopurua handitu zen.

Merkataritzaren Garapena

MERKATARITZAREN GARAPENA: Merkataritza asko garatu zen XII. mendetik aurrera, biztanleria asko hazi zelako eta...

Jarraitu irakurtzen "Hirien Susperraldia Europan XIII. Mendean: Ekonomia eta Gizartea" »

Dirua eta Moneta-Politika: Funtzioak eta Motak

Ekonomia3,82 KB

Dirua: Definizioa eta Funtzioak

Dirua, oro har, onartutako truke-bitartekoa edo ordainketa- eta kobrantza-bitartekoa da. Truke-bitarteko gisa erabiltzeaz gain, hiru funtzio nagusi betetzen ditu:

  • Balore-gordailua: Aberastasuna metatzeko balio du.
  • Kontu-unitate komuna: Unitate komuna oinarri hartuta alderaketak eta multzoketak egiteko bide ematen du.
  • Truke-bitartekoa: Salgaiak eta zerbitzuak erosteko erabiltzen da.

Egungo diru-sistemak konfiantza du oinarri.

Diru-eskaria

Lehen bi funtzio horietarako (balore-gordailua eta kontu-unitate komuna), jendeak dirua eskatzen du. Eskatutako kopurua zenbait faktoreren mende dago:

  • Prezioen maila
  • Errenta edo aberastasuna
  • Merkatuko interes-tasa
  • Arriskua

Interesa

Interesa kapitalaren zerbitzuengatiko ordainketa da; hots,...

Jarraitu irakurtzen "Dirua eta Moneta-Politika: Funtzioak eta Motak" »

Espainiako Gerra Zibila: Biurteko Kontserbadoretik Gerraren Amaierara

Historia3,96 KB

Espainiako Gerra Zibila

Biurteko Kontserbadorea (1933-1936)

Zentro-eskuinak 1933ko hauteskundeak irabazi zituen eta Lerroux-en Alderdi Erradikala jarri zen gobernuan, Gil Robles-en CEDArekin lankidetzan. Gobernu berriak aurrekoak abiarazitako erreformak geldiarazi zituen eta 1932ko kolpistak amnistiatu.

1934an, ezkerreko alderdiek boterea modu ez-demokratikoan eskuratzea erabaki zuten:

  • Asturiasen iraultzak arrakasta izan zuen.
  • Katalunian, Lluís Companys-ek Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen matxinada porrot egin ondoren. Generalitatea desegin eta liderrak espetxeratu zituzten.

Hauteskundeetarako deia egin zuten 1936an.

Fronte Popularra (1936)

Ezkerra elkartuta aurkeztu zen hauteskundeetara, Fronte Popular koalizioan. Eskuinean, muturreko liderren...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gerra Zibila: Biurteko Kontserbadoretik Gerraren Amaierara" »

Bigarren Errepublika Espainian (1931-1936): Erreformak, Gatazkak eta Autonomia

Historia5,13 KB

Bi Urteko Erreformista (1931-1933)

Lehendakaria: Niceto Alcalá Zamora. Gobernuburua: Manuel Azaña.

Eginbeharrak: Konstituzioa idatzi eta erreformak abiarazi.

1931ko Konstituzioa

Uztailan hasi zen idazten eta abenduaren 9an onartu zen. Garaiko konstituzioen eredua izan zen, gai sozialetan aurrerakoia.

Ezaugarriak:

  • Emakumeen boto eskubidea: Clara Campoamorrek (Partidu Erradikaleko abokatua) defendatu zuen. Victoria Kent, aldiz, emakumeen botoaren aurka agertu zen, Errepublikaren porrota ekarriko zuelakoan. Argudio nagusiak: emakumearen mendekotasun ekonomikoa eta analfabetismo tasa altua. Bozketa: 161 alde, 121 aurka. 1933an emakumeek lehen aldiz bozkatu zuten. CEDAk irabazi izana emakumeei egotzi zitzaien.
  • Espainia estatu laikotzat jo zen. Elizaren
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Errepublika Espainian (1931-1936): Erreformak, Gatazkak eta Autonomia" »

Biodibertsitatea eta Taxonomia: Bizitzaren Antolaketa

Biologia2,44 KB

Espezien suntsipena: Eboluzioa etengabeko prozesua da. Ingurunea oso bizkor aldatzen denean, ongi egokituta ez dauden eta, beraz, eskura dituzten baliabideak ustiatzen trebeak ez direnez, organismoak galdu egiten dira.

Biodibertsitatearen garrantzia: Izaki bizidunei dagokienez, espezie bakoitzak bere eginkizuna du biosferan. Biodibertsitateak harremanak ugaritzen laguntzen du; ez soilik espezieen artean, baita horien eta beren ingurune abiotikoaren artean ere. Egonkortasuna handitzen du horrek, eta, horregatik, espezie guztiak behar dira biosferaren orekari eusteko.

Biodibertsitatea: Izaki bizidunen artean espezieen dibertsitateari, espezie baten barruko dibertsitateari (dibertsitate genetikoa) eta, orobat, ekosistemen dibertsitateari deritzo....

Jarraitu irakurtzen "Biodibertsitatea eta Taxonomia: Bizitzaren Antolaketa" »

Euskal Foruak: Historia, bilakaera eta karlistadak

Historia5,81 KB

Euskal Foruak: Historia, bilakaera eta karlistadak

1. Euskal Foruak: Zer diren eta eskubideak

Euskal Foruak eremu geografiko zehatz batean izandako antzinako ohiturak, usadioak eta erregeek emandako salbuespenak eta pribilegioak lege bihurtuta dira. Euskal foruen eskubide eta eskumenen artean aipagarrienak hauek dira:

  • Autogobernua: Ordezkaritza bidezko sistema politiko baten bidez gauzatzen zen.
  • Arau sortzailea: Lurralde bakoitzean, eskualdeko ordezkariak arduratzen ziren barne arauak sortzeaz, eta eskualdeko bizitza arauen arabera arautzen zen.
  • Tokiko parte-hartzea: Tokiko talde indartsuenak hartzen zuten parte.
  • Euskal Foru Baimena: Foruen kontrako errege aginduak eten zitezkeen, eta foru instituzioek errege boterearekin eztabaidatzeko ahalmena
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Foruak: Historia, bilakaera eta karlistadak" »

Anarkismoa eta Marxismoa: Bi Ikuspegi Iraultzaile

Filosofia eta etika2,28 KB

Anarkismoa (Bakunin)

Oso mugimendu anitza izan zen, pentsamendu indibidualista eta libertarioa bultzatzen zuena. Anarkistentzat garrantzitsua zen pertsona, norbanakoa, pertsonen askatasuna. Pertsonen eskubideen kontra doan guztia txarra da. Abiapuntua hau zen: botereak askatasuna mugatzen zuela esaten zuten, beraz, botere guztien kontra zeuden. Ez zuten Marxek bezala boterea bereganatzea helburu. Iraultza egiteko modua erabat desberdina zen Marxekin konparatuz. Anarkistek sindikatuak sortu zituzten. Estatua eta Eliza suntsitu nahi zituzten, haien helburua botere-sistema suntsitzea baitzen.

Anarkismoaren joerak eta metodoak

Hainbat joera egon ziren:

  • Indibidualistak
  • Biolentoak

Baina, era berean, beste modu batean adierazten zuten anarkistek. Jendea...

Jarraitu irakurtzen "Anarkismoa eta Marxismoa: Bi Ikuspegi Iraultzaile" »

Liberalismoa eta Gizarte Ekonomikoak: Adam Smith eta Malthus

Historia2,35 KB

Liberalismo klasikoaren teoriko nagusia Adam Smith izan zen. Haren lan nagusia Nazioen Aberastasunaren Izaerari eta Zergatiei Buruzko Saiakera izan zen, 1776an.

Adam Smithen Ideia Nagusiak

  • Banakoaren interesak bultzatzen du pertsona ekonomian parte hartzera. Ekimen pribatua hobesten du estatuaren aurrean, eta estatuaren zeregina mugatu eta ekonomia askatasunez zuzentzen utzi behar dela dio. Estatuak ekimen pribatuak egiten ez zituen ekintzak egin behar zituen.
  • Aberastasuna gizakiaren lanetik zetorrela.
  • Produktibitatearen igoera lanaren banaketa teknikotik sortutako espezializazioaren ondorio zela zioen. Erabilera-balioaren eta truke-balioaren arteko aldea ere azaldu zuen.

Smithek hazkunde jarraitua lortuko zela uste zuen.

Robert Malthus eta Liberalismo

...
Jarraitu irakurtzen "Liberalismoa eta Gizarte Ekonomikoak: Adam Smith eta Malthus" »

Filosofia, Metafisika eta Ezagutza

Filosofia eta etika3,38 KB

1.2 FILOSOFIA, ARRAZIONALTASUN TEORIKOA DEN ALDETIK

Jakintza filosofikoak filosofia teorikoa deritzona eratzen du bere eremu teorikoan. Filosofia teorikoan, oro har errealitatea edo dagoena aztertzen diharduten hainbat jakintza filosofiko bereizten genituen aurreko gaian; Aristotelesek zionez, jakintza horien helburua beste era batera izaterik ez duten izakiak dira. Eta beste era batera izaterik ez dutenez, haiei so egon (theoréin) eta haiek ezagutu besterik ezin da egin. Horregatik, filosofiaren alderdi horretan, errealitatea ahalik eta egiazkotasun eta zehaztasunik handienaz ezagutzen saiatzen da arrazoimena, teorikoki jardunez. Baina benetakoa zer den argitzeko zeregin hori ezin da lortu, egiaren bidez nola lor daitekeen zehaztu gabe; hau...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia, Metafisika eta Ezagutza" »

Azpikultura, Kontrakultura eta Sozializazioa: Gizartearen Egitura

Psikologia eta soziologia2,65 KB

Azpikultura eta Kontrakultura

Azpikultura: Gizarteko kide guztiek ez dutelako berdin pentsatzen edo bizitzen. Kultura berean era askotako kideak daude, hainbat alderdirengatik: adina, maila sozioekonomikoa, gizarte-klasea, jatorri etnikoa… Kultura berean bizi diren guztiek ez dituzte kultura horren aukerak berdin aprobetxatzen. Herri bakoitzeko pertsona bakoitzak kultura ikusteko modu desberdina du, eta, ondorioz, kultura orokor bat zatitan banatzen da.


Kontrakultura: Kultura nagusiaren kontrako mugimenduei kontrakultura esaten zaie, eta kultura eta gizarte alternatiboren bat proposatzen dute.

  • Hiri-tribuak: rockerrak, punkak, skinak eta abar. Ez gizartean ez familian aurkitu ez duten identitate baten atzetik dabiltza. Idolo edo lider baten
...
Jarraitu irakurtzen "Azpikultura, Kontrakultura eta Sozializazioa: Gizartearen Egitura" »