Gizarte Zerbitzuak eta Babesgabetasuna
Gizarte Zerbitzuen Sarea
Gizarte zerbitzuen sarea bi mailatan banatzen da:
- Oinarrizko edo lehen mailako arretarako gizarte zerbitzuak: Sistemara sartzeko puntua da eta toki mailakoa da (Udaletxeko Gizarte Zerbitzuak). Eskaintzen dituzten zerbitzuak, besteak beste, hauek dira: premiazko ostatua, informazioa, orientazio zerbitzuak, jantoki soziala, etxez etxeko laguntza eta prebentzioa.
- Gizarte zerbitzu espezializatuak: Arreta espezializatua behar duten kolektiboentzat dira (haurrak, nerabeak, adinekoak, emakumeak, drogazaleak...).
Arrisku Sozialeko Egoeran Dauden Familiak
Egoera hori bultzatu dezaketen faktoreak honako hauek dira:
- Familiaren dinamikarekin lotutako faktoreak: Familia rolak ezegokiak izatea, genero indarkeria familia dinamikaren barnean