Bigarren Errepublika Espainian (1931-1936): Erreformak, Gatazkak eta Autonomia
Bi Urteko Erreformista (1931-1933)
Lehendakaria: Niceto Alcalá Zamora. Gobernuburua: Manuel Azaña.
Eginbeharrak: Konstituzioa idatzi eta erreformak abiarazi.
1931ko Konstituzioa
Uztailan hasi zen idazten eta abenduaren 9an onartu zen. Garaiko konstituzioen eredua izan zen, gai sozialetan aurrerakoia.
Ezaugarriak:
- Emakumeen boto eskubidea: Clara Campoamorrek (Partidu Erradikaleko abokatua) defendatu zuen. Victoria Kent, aldiz, emakumeen botoaren aurka agertu zen, Errepublikaren porrota ekarriko zuelakoan. Argudio nagusiak: emakumearen mendekotasun ekonomikoa eta analfabetismo tasa altua. Bozketa: 161 alde, 121 aurka. 1933an emakumeek lehen aldiz bozkatu zuten. CEDAk irabazi izana emakumeei egotzi zitzaien.
- Espainia estatu laikotzat jo zen. Elizaren aurkako hainbat neurri hartu ziren.
- Errepublikako bandera: "la colorada" (gorria, horia eta morea).
- Gaztelania hizkuntza ofiziala.
- Adin nagusitasuna: 23 urte.
- Estatutuak onartzeko prozesua: 1) Udaletxeek proiektua onartu. 2) Herriak bozketaz onartu. 3) Gorteetara aurkeztu eta onartu.
- Ganbara bakarra (legegilea).
- Presidentea: botere legegilea.
- "Tribunal de Garantías Sociales" sortu zen, legeen konstituzionaltasuna aztertzeko.
Konstituzioaren harrera: Ezkerra ados, eskuina ez. Langileek burgesiaren errepublika zela salatu zuten.
Azañaren Erreformak
- Nekazaritza erreforma: Landu gabeko lurrak landatu, nekazari txikiei laguntzeko eta lur-jabe handiei boterea murrizteko. Latifundioak, anarkistak eta lur-jabe eskuindarrek oztopoak jarri zituzten, baina erreformak aurrera egin zuen.
- Erreforma militarra: Errepublikari fideltasuna zin egitea eskatu zitzaien militarrei. Zin egin nahi ez zutenek erretiroa hartzeko aukera izan zuten; erdiek utzi zuten armada. 1932an, "Guardia de Asalto" sortu zen, Guardia Zibilari indarra kentzeko. Militarrak haserre, Sanjurjo jeneralaren estatu-kolpe saiakera (1932). Porrot egin zuen eta Sanjurjo espetxeratu zuten.
- Hezkuntza erreforma: Kultura bultzatzeko, aurrekontua handitu zen, maisu-maistra gehiago kontratatu ziren, lehen hezkuntza mistoa ezarri zen, bigarren hezkuntza hobetu zen eta unibertsitateko ikerketak bultzatu ziren.
- Erlijio erreforma: Estatu laikoa ezarri zen. Elizak ez zuen diru-laguntzarik jasoko, ezin izango zuen klaserik eman, prozesioetarako baimena eskatu beharko zen, ezkontza zibilak eta dibortzioak onartu ziren.
Autonomia Estatutuak
- Katalunia: 1932an lortu zuen estatutua. Maciàk errepublika katalana aldarrikatu zuen, baina Espainiako Errepublikan sartzea onartu zuen estatutuaren truke. "Nuria" izeneko estatutua Madrilen murriztu ostean onartu zen. 1934an indargabetu zuen eskuinak.
- Galizia: 1936an estatutuaren proiektua abiatu zen, baina gerrak eten zuen.
- Euskal Herria: Autonomiaren ideia lehenagotik zegoen. 1918an, Eusko Ikaskuntzak proiektu bat sortu zuen, J.A. Agirrek bultzatuta. Lizarrako estatutua (karlista eta tradizionalistena) eta Diputazioen proiektua sortu ziren. Diputazioen proiektua 1934an Gorteetara aurkeztea zen asmoa, baina eskuina zegoen agintean, eta ez zen aurkeztu. 1936an aurkeztu zen. Lehendakaria: Indalecio Prieto. Idazkaria: J.A. Agirre. Onartu zenerako gerra hasita zegoen. Bizkaia eta Gipuzkoako zati bat okupatu gabe zeuden. Estatutua Bizkaian egon zen indarrean 9 hilabetez. Lehendakaria: Jose Antonio Agirre.
Azañaren Gobernuaren Arazoak
- 1932: Sanjurjoren estatu-kolpe saiakera.
- UGTren manifestazioa: Guardia Zibilarekin tiroketa, 11 zibil hil (Llobregat).
- 1933: Casas Viejas-eko altxamendua. Armadak gogor zapaldu zituen altxatuak (25 hildako).
Gobernuko ezkerreko alderdiak banandu egin ziren, eta eskuindarrek CEDA sortu zuten. 1933ko hauteskundeetan CEDAk irabazi zuen. Lerroux izendatu zuten gobernuburu. CEDA ez zen gobernuan sartu, baina bai Gorteetan. Gil Robles zen burua. Biurteko Erreformistako neurri gehienak indargabetu zituzten.
CEDAk gobernuan arazoak izan zituen. Ezkerra berriro gobernura itzuli zen. Hainbat generalek estatu-kolpea eman zuten, eta gerra zibila hasi zen.
Bigarren Errepublikaren Hasiera: Behin-behineko Gobernua (1931ko apirila-urria)
Gobernuko presidentea: Niceto Alcalá Zamora. Estatuko burua: Niceto Alcalá Zamora.
Gobernuko partaideak (Donostiako Ituna): Eskuineko errepublikarrak, sozialistak, nazionalista katalanak, nazionalista galiziarrak, ezkerreko errepublikazaleak eta erradikalak.
Gobernutik kanpo: Anarkistak, tradizionalistak, komunistak eta euskal nazionalistak.
Lehen neurriak:
- Aldaketak bideratu: nekazaritza, hezkuntza...
- Segura kardinala, erlijioarekiko neurrien aurka agertu zenez, estatutik bidali zuten.
- Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak deitu ziren (ekainaren 28an).