Lanbide heziketa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Oroimena: Iraupen Laburra, Iraupen Handia eta Nahasteak

Psikologia eta soziologia5,27 KB

Iraupen Laburreko Oroimena

Kontzientziaren erdigunea da, bertan biltzen da denbora-tarte jakin batean gogameneko edozein pentsamendu, informazioa eta esperientzia. Iraupen Laburreko Oroimenak 15, 20 edo gehienez 30 segunduko iraupena du. Denbora tarte horren buruan informazioa Iraupen Handiko Oroimenean biltzen ez bada, galdu egiten da. Adibidez, telefono-zenbaki ezezagun batera dei egitean, markatu bezain laster, zenbakia ahazten dugu.

Oroimen horrek edukiera mugatua du. Psikologoek diotenez, Iraupen Laburreko Oroimenak 7 ± 2 informazio unitate gorde ditzake, hau da, 5etik 9ra bitartean. Muga hori gainditzeko, informazio zati esanguratsuetan biltzeko joera dago.

Iraupen Handikoaren lanari begira, oso garrantzitsua da Iraupen Laburrekoaren zeregina:...

Jarraitu irakurtzen "Oroimena: Iraupen Laburra, Iraupen Handia eta Nahasteak" »

Britainiar Industrializazio Eredua: Ezaugarriak eta Garapena

Geografia11,97 KB

III. Gaia: Industrializazio Ereduak Europan

1. Britainiar Eredua

1.1. Biztanleriaren Hazkundea

XVIII. mendetik aurrera, hazkunde demografikoa eta tasen modernizazioa oso nabarmenak izan ziren Britainia Handian. Hona hemen britainiar biztanleriaren garapena:

  • 1701ean: 6.860.000 biztanle.
  • 1801ean: 10.686.000 biztanle.
  • 1910ean: 42.000.000 biztanle.

Hazkunde horren arrazoiak, besteak beste:

  • Lehenengo zikloan: heriotza-indizea jaistea eta jaiotza-tasa sostengatzea.
  • Bigarren zikloan: jaiotza-tasa jaistea; hala eta guztiz ere, biztanleriaren hazkundea mantendu egin zen artean.

Heriotza-tasa jaistearen arrazoiak hauek izan ziren, besteak beste: medikuntzan izandako hobekuntzak; izurriteak murriztea; elikagaiak garraiatzeko baldintzak hobetzea, eta goseteen ondorioak...

Jarraitu irakurtzen "Britainiar Industrializazio Eredua: Ezaugarriak eta Garapena" »

Gerra Zibila eta XX. Mendeko Espainiako Historia

Historia2,8 KB

Gerra Zibilaren Ondorioak

Ondorio Ekonomikoak

  • Nekazaritzan landutako lurren azalera murriztu zen.
  • Penintsulako toki industrial batzuetan kalte handiak jasan ziren eta ekoizpena jaitsi zen.
  • Abeltzaintzaren bi herenak desagertu ziren.
  • Merkataritza ontzidiaren herena baino gehiago, tren makinen eta bagoien %60, eta trenbidearen eta errepide sarearen zati handi bat erabili ezinda geratu ziren.
  • Espainiako Bankuko urre erreserbak desagertu ziren.

Ondorio Sozialak eta Demografikoak

  • Giza galerak izugarriak izan ziren; milioi erdi lagun hil ziren gerran.
  • Errepublikari emandako babesagatik errepresalien beldur zirelako erbesteratu zirenak, gerrak hustuta utzi zituenak eta etxerik gabe gelditu zirenak beste horrenbeste izan ziren.
  • Nekazaritzan produkzioak jaitsi
...
Jarraitu irakurtzen "Gerra Zibila eta XX. Mendeko Espainiako Historia" »

Gizakiaren jatorria eta eboluzio-teoriak

Filosofia eta etika3,57 KB

1. Gizakia

Jatorria:

  • Fixismoa
  • Eboluzionismoa

    - Tximinotik gatoz, aldaketak prozesuan (Darwin)

    - Zientzia da defendatzailea

- Osagaiak: Naturala (berezkoa) / Kulturala (ikasitakoa)

Fixismoa

Fixismoa: Gizakiaren jatorriaren inguruko pentsaera bat da. Ideia honen arabera gizakiak Jaunekoak edo Jainkoak sortu zituen eta gizaki honek ez ditu aldaketak jasan. Teoria honen defendatzaileak erlijioaren eta pentsaera mitikoen aldekoak dira.

Darwin

Darwin: Eboluzionismoa defendatzen zuen zientzialari bat zen. Bere teoriaren arabera gizakia tximinotik datorrela azaltzen zen; bizitzan naturak hautatzen dituena —indartsuenak— aurrera egiten du.

Nerbio sistema

Nerbio sistema: Jaiotzez nerbio-sistema sinplea duten espezieak gehiago ikasten dute jaiotzetik...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren jatorria eta eboluzio-teoriak" »

1839ko Urriaren 25eko Legea eta Foruen Berrespena

Historia3,2 KB

Testuaren Sailkapena

Sailkapena: 1839ko urriaren 25ean Maria Kristinak emandako legearen zatia da. Honen bidez, foruak batasun konstituzionalaren menpe jartzen dira. Testu historiko-juridikoa da, garaiko legea delako, eta eduki politikoa du. Egilea Maria Kristina da, Isabel II.aren erregeordetzan. 1839ko urriaren 25ean, Lehen Gerra Karlistaren amaieran idatzitako dokumentu publikoa da.

Azterketa: Eduki Nagusiak

Azterketa: Ideia nagusia foruen berrespena da, monarkiaren batasun konstituzionalari kalte egiten ez dion bitartean.

  • 1. artikulua: Maria Kristinak foruak berresten ditu, monarkiaren batasun konstituzionalari kalte egin gabe.
  • 2. artikulua: Gorteei foruak berrikusteko eskubidea ematen die. Hauen esku geratzen dira aldaketa eta birmoldaketa
...
Jarraitu irakurtzen "1839ko Urriaren 25eko Legea eta Foruen Berrespena" »

Hedapen txartela

Informatika2,81 KB

  1. Zer da CPUa? Ordenagailuaren garuna da, eragiketen kontrolaz eta exekuzioaz Arduratzen da.

  1. Zeintzuk dira bere osagaiak? Memoria, kontrol unitatea, barne erregistroa, Aritmetiko logikoa

  1. Zer desberdintasun daude Kontrol Unitatearen eta Unitate Aritmetiko Logikoaren artean? Logikoak Eragiketa aritmetiko eta logikoak egiten ditu. Kontrolak berriz, Instrukzioak ulertu eta egoki interpretatu.

  1. Zertarako balio dute memoriek? Cpuak erabili behar dituen agindu eta datuak gordetzeko.

    Memoriak sailkatzeko eta Aztertzeko bi modu badira. Zeintzuk? Azal ezazu bakoitza. Formaren Arabera edo teknologiaren arabera

6Nola konektatzen dira Dispositiboak CPUarekin.bus-arekin.

  1. Zer dira datu, helbide eta kontrol bus-a? ram memorian dauden datuak jasotzeko Erabiltzen dira

...

Jarraitu irakurtzen "Hedapen txartela" »

Legeak eta Arau Juridikoak: Printzipioak eta Hierarkia

Frantsesa2,03 KB

Arau Juridikoak: Definizioa eta Printzipioak

Legeak organo eskudunek idatzi, landu eta onartzen dituzten arau juridikoak dira, baita botere exekutiboak onartzen dituen dekretu eta erregelamenduak ere. Arau juridikoek hiru printzipio nagusi bete behar dituzte:

  • Legezkotasun Printzipioa: Organo eskudunek ematen dituzte, horretarako tramitazioa jarraituz, eta pertsona guztiei berdin eragiten diete.
  • Publizitate Printzipioa: Legeak eragina izateko, onartu ondoren publikatu behar dira. Eskubidea dugu guztiok ezagutzeko.
  • Hierarkia Printzipioa: Legeen artean hierarkia bat dago eta errespetatu behar da. Guztien gainetik, Konstituzioa dago.

Legea: Definizioa eta Ezaugarriak

Legea Gorte Nagusien ekintza juridikoetako bat da. Lege izena Konstituzioaren III. tituluko...

Jarraitu irakurtzen "Legeak eta Arau Juridikoak: Printzipioak eta Hierarkia" »

Negozioaren Oinarriak: Merkatu, Produktu eta Estrategiak

Ekonomia3,17 KB

1. Merkatua

Kokapenaren arabera

Eroslearen arabera

Produktuaren edo Zerbitzuaren arabera

Saltzaile edo Eskaintzaileen Kopuruaren arabera

2. Produktuak eta Zerbitzuak

Produktua

Zerbitzua

3. Produktuen eta Zerbitzuen Bizitza Zikloa

  • Sorrera etapa
  • Sarrera etapa
  • Hazkunde etapa
  • Heldutasun etapa (1)
  • Beherakada etapa

4. Merkatu Ikerkuntza

Kontsumitzailearen Jokabidea

Eskaria eta Salmentak

Produktuak

Salmentaren eta Merkaturatzearen Beste Zenbait Osagai

Ikerkuntza Teknikak

6. Konkurrentzia

  • Sektorean lehiakide berriak sartzeko aukera (2)
  • Merkatuaren barruan dauden lehiideen arteko lehiakortasuna
  • Produktu ordezkatzaileak egotea
  • Bezeroen boterea
  • Hornitzaileen boterea

7. Posizionamendu Estrategikoa

  • Aintzinaritza kostuetan
  • Diferentziazioa
  • Espezializazioa
  • Dibertsifikazioa

8. Enpresaren

...
Jarraitu irakurtzen "Negozioaren Oinarriak: Merkatu, Produktu eta Estrategiak" »

Lan Zuzenbidea eta Giza Baliabideen Kudeaketa: Gida Osoa

Matematika22,76 KB

1.1 Lan Zuzenbidea: Sarrera

Lan Zuzenbidea honela defini daiteke: Lan zuzenbidea lan-harremanak bideratzen dituen arau eta printzipioen multzoa da, lana pertsonala, norberaren borondatezkoa eta beste baten konturakoa denean.

Lan-motak

  1. Lan autonomoa: Norberaren kontura egindako lana da. Langileak berak jasoko ditu, bere lan-jarduera dela medio, sortzen dituen emaitza edo fruituak.
  2. Bere jardueraren arrisku eta emaitzen ondorioak jasan beharko ditu. Lan Zuzenbideak ez du pertsona horien lana arautzen.
  3. Soldatapeko lana: Langileak bere jardueran lortutako emaitza eta fruituak lana eman dion pertsonaren esku jartzea da, horren truke soldata bat jasoz. Lan-mota horren ondorio zuzena izango da, beraz, langileak beste batentzat lortzen dituela fruituak,
...
Jarraitu irakurtzen "Lan Zuzenbidea eta Giza Baliabideen Kudeaketa: Gida Osoa" »

Emaria Neurtzea eta Fluidoen Kontrola: Sentsoreak eta Eragingailuak

Teknologia2,67 KB

Emaria Neurtzeko eta Kontrolatzeko Sistemak

3. Emaria Neurtzeko Metodoak

Emaria neurtzeko hainbat teknika daude, bakoitza printzipio fisiko desberdinetan oinarritua:

  1. Elektromagnetikoak:

    Eremu magnetiko baten barruan mugitzen den eroaleak tentsio induzitua sortzen du. Bobinek sortutako tentsioa likidoaren abiadurarekiko proportzionala da.

  2. Ultrasoinuak:

    Bi sentsoreek ultrasoinuzko uhinak igorri eta hartu egiten dituzte. Atzerapen denboraren ondorioz jakiten da nondik datorren eta zein den abiadura.

  3. Vortex:

    Fluido korronte batek oztopoa aurkitzen duenean zurrunbiloak sortzeari deritzo. Zurrunbiloen depresioak neurtuz jakingo dugu abiadura.

  4. Presio Diferentziala:

    Presio kaptadoreen bidez, estugunean eta estugunea baino lehen dauden presio diferentziaren

...
Jarraitu irakurtzen "Emaria Neurtzea eta Fluidoen Kontrola: Sentsoreak eta Eragingailuak" »