Lanbide heziketa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Karlos IV.a eta Antzinako Erregimenaren Krisia

Historia4,45 KB

Karlos III.aren heriotzaren ondorioz, Karlos IV.ak bereganatu zuen koroa. Karlos IV.aren erregealdiaren lehen urteetan, hau da, XVIII. mende amaieran, Antzinako Erregimenak krisi larria izan zuen, esparru guztietara zabalduz: ekonomikoa, politikoa eta soziala. Krisi honek Estatu Batuetako eta Frantziako iraultza liberaletan du jatorria. Ideia liberalek erregimen absolutisten gainbehera ekarri baitzuten.

Antzinako Erregimenaren Krisiaren Oinarriak

Antzinako Erregimenaren krisia eragin zuten mugimenduak ideia liberal erradikaletan oinarritzen ziren. Esanguratsuenak hurrengo hauek izan ziren:

  • Nazioaren subiranotasuna
  • Botere-banaketa
  • Estatu laikoa sortzea
  • Gizakiaren eta herritarraren eskubideak errespetatzea

Ideia berri hauen ondorioz, liberalismo ekonomikoan...

Jarraitu irakurtzen "Karlos IV.a eta Antzinako Erregimenaren Krisia" »

Artearen Gida Laburra: Greco, Neoklasizismoa eta Velázquez

Arteak eta humanitateak2,95 KB

Greco: Manierismoaren Maisua

Manierismoa: Ezaugarri nagusiak

  • Ikono bizantziarren zentzu ia abstraktua eta barnekoitasun psikologiko sakona.
  • Veneziarren kolore bortitzak.
  • Konposizio eskema nabarmenak.
  • Sinbolismoa eta perspektiba falta.
  • Argia ez da naturala, errealitatetik kanpokoa.
  • Elementu horiekin guztiekin, pintura originala, gizatasunez beteriko tipo psikologikoak erretratuz egin zituen.
  • Zeru-paisaiak: hodei mehe eta kolore desberdinekoak.

Arkitektura Neoklasikoa

Orientazio berria hartu zuen, giza bizitza hobetzeko eraikinak ugarituz. Arkitektura barrokoa baztertu eta antzinatera begira jarri zen.

Ezaugarriak:

  • Ordena klasikoen erabilpena.
  • Oinplano angeluzuzenak eta zentralizatuak.
  • Bolumen arkitektoniko garbiak eta geometrikoak.
  • Soiltasuna, harmonia, proportzioa
...
Jarraitu irakurtzen "Artearen Gida Laburra: Greco, Neoklasizismoa eta Velázquez" »

Wittgenstein: Hizkuntzaren Filosofiaren Bilakaera

Filosofia eta etika3,02 KB

Tractatus Logiko-Filosofikoa

Ludwig Wittgensteinek Tractatus liburuan zientziaren hizkuntza aztertzen du, eta lau perpaus mota bereizten ditu:

  • Adierazpenezko perpausak
  • Galderak
  • Aginte perpausak
  • Harridura perpausak

Adierazpen perpausak dira lauetatik garrantzitsuenak, gertakariak deskribatzen baitituzte. Deskribatzen dituzten gertakariekin bat badatoz, orduan perpausa egia izango da; baina ez badatoz bat, orduan faltsua izango da.

Horretaz gain, Wittgensteinek bi motatako proposizioak bereizten ditu: zentzudunak eta zentzugabeak.

Wittgensteinentzat, proposizio zentzudunak faltsuak edo egiak diren erabakitzeko aukera ematen dutenak dira, hau da, existitzen diren gertakarietan oinarritzen diren proposizioak dira, eta egiak edo faltsuak izan daitezke....

Jarraitu irakurtzen "Wittgenstein: Hizkuntzaren Filosofiaren Bilakaera" »

Oligopolioa eta Monopolioa: Merkatu Egiturak eta Ezaugarriak

Ekonomia3,16 KB

Oligopolioa

Enpresa Gutxi

Merkatu-kuota osoa enpresa gutxi batzuen artean banatzen da. Horregatik, enpresa horietako baten merkataritza-politikak eragin handia du gainerako enpresen erabakietan.

Merkatu Homogeneoa

Mota horretako merkatuko produktuak, behar bera asetzeaz gain, trukagarriak dira elkarren artean.

Kapital-Inbertsio Handiak

Merkatu oligopolistetan ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko behar diren inbertsioak eta teknologiak enpresa handien esku daude soilik.

Kolusiorik Gabe

Aurrea Hartzeko Merkataritza Politikak

Enpresa bakoitzak lehiakideek zer egingo duten igartzen saiatzen da, horren arabera jarduteko (adibidez, hegaldietarako txartelak).

Prezio-Gerrak

Enpresa oligopolista batek salmenta-prezioa jaisten badu, besteek jaitsi gabe, haren merkatu-...

Jarraitu irakurtzen "Oligopolioa eta Monopolioa: Merkatu Egiturak eta Ezaugarriak" »

Gizakiaren Bereizgarri Espezifikoak: Zer egiten gaitu bakar?

Psikologia eta soziologia2,23 KB

Gizakiaren Bereizgarri Espezifikoak

Ezaugarri fisiologikoak dira gizakiaren bereizgarri espezifikoen oinarri, eta horiei esker ingurunera erabat berria den modu batean egokitzen da: ingurunea gizakiaren beharretara egokituz.

Tresna Artifizialak Sortzeko Gaitasuna

Gizakia gai da tresna artifizialak, lanabesak, egiteko. Aurkitu edo eraikitako objektuak dira tresna horiek, eta aukera ematen diote inguruarekiko harremanak areagotzeko. Tresnei esker —errealitate jakin batzuk, hala nola harri zizelkatuak, aizkorak, lantzak— eraginkor izaten hasiko dira, eta gizakia tresna horiek egiten, lantzen eta hobetzen saiatuko da.

Hizkuntza eta Pentsamendua

Gizakiak hizkuntza ere badu. Esaten da gizakia arrazionaltasunak eta pentsatzeko gaitasunak bereizten...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Bereizgarri Espezifikoak: Zer egiten gaitu bakar?" »

Bernini: Santa Teresaren Estasia, Barrokoaren Maisulana

Arteak eta humanitateak3,31 KB

Santa Teresaren Estasia

Artelanaren Testuingurua eta Enkargua

  • Kokapena: Erromako Santa Maria della Vittoria elizan dago, Cornaro kaperaren aldare gaineko erdiko osagaia da.
  • Eraikuntza Data: Cornaro hilobi-kapera 1645 eta 1652 urteen artean eraiki zen.
  • Enkargu Egilea: Federigo Cornaro kardinala izan zen.

Egilea: Gian Lorenzo Bernini

Bernini Erromako eta Barroko aldiko eskultorerik nagusiena dugu, arkitekto eta eskultore aparta. Debozio handiko katolikoa zen.

Berniniren Ezaugarri Artistikoak

  • Arteen Integrazioa: Arkitektura eta eskultura batzen dituzten artelan harrigarriak sortu zituen, modu paregabean landuz.
  • Materialen Erabilera: Marmola eta brontzea erraztasun handiz lantzen zituen, kolore askotako materialak erabiliz.

Barrokoaren eta Artelanaren Ezaugarri

...
Jarraitu irakurtzen "Bernini: Santa Teresaren Estasia, Barrokoaren Maisulana" »

Inflazioa: Definizioa, Arrazoiak eta Ondorioak

Ekonomia3,6 KB

Inflazioaren Definizioa

Inflazioa ekonomia bateko prezio guztiek modu jarraituan igotzeari deritzo. Fenomeno honek diruaren erosahalmena murrizten du denborarekin.

Inflazioaren Arrazoiak

Inflazioa eragin dezaketen bi arrazoi nagusi daude:

1. Eskari Inflazioa

Ekonomia eragileek (familiek, enpresek, sektore publikoak) enpresek ekoitzi dezaketena baino gehiago eskatzean sortzen den gehiegizko eskariak eragiten du. Honen arrazoiak honakoak izan daitezke:

  • Familien kontsumo handiagoa: Familiek gehiago kontsumitzen dutenean.
  • Enpresen inbertsio handiagoa: Enpresek aurreikuspen onak dituztenean gehiago inbertitzen dutenean.
  • Sektore publikoaren gastu handiagoa: Sektore publikoak gastu publikoak handitzean, horretarako behar diren ondasunen eta ekoizpen-bitartekoen
...
Jarraitu irakurtzen "Inflazioa: Definizioa, Arrazoiak eta Ondorioak" »

Geografia Fisikoko Oinarrizko Kontzeptuen Glosarioa

Geologia2,48 KB

Mendigune Zaharra / Mazizo Zaharra

Aro tertziarioan sortutako mendiak dira, zokaloko bloke bat berriz altxatzearen eraginez, alpetar orogenesiaren presioak direla eta. Materialak paleozoikoak dira. Gaur egun, mendigune horiek itxura biribilduak eta tontor lauak dituzte, higidura handiko inguruak baitira.

Tolestura-mendikatea

Aro tertziarioko alpetar orogenesian sortutako goraguneak dira, itsasoak aro sekundarioan jalkitako material sedimentarioak, batez ere kareharriak, tolestean sortutakoak. Gaur egun, aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte; izan ere, gazteak direnez, higadurak oraindik ez ditu leundu.

Arro Sedimentarioa edo Sakonuneak

Aro tertziaroan sortutako inguru hondoratuak dira, eta sedimentuz bete ziren, batez ere buztinez eta kareharriz....

Jarraitu irakurtzen "Geografia Fisikoko Oinarrizko Kontzeptuen Glosarioa" »

Itsas eta Lurraren erlieveak eta prozesu geologikoak

Geologia3,45 KB

Itsas erlieve nagusiak

  • Ordoki abisalak: Oso ordoki zabalak dira eta itsaspean daude.
  • Dortsala ozeanikoa: Ilaran dauden pitzaduradun sumendiak; laba isurtzen dute.
  • Sumendi erliebe bakartuak: Sumendi bakartuak, jarduera bolkaniko puntual baten ondorioz sortuak.
  • Fosa ozeanikoa: ildo luzangak, sakonera handikoak.
  • Uharte arkuak: Mendikate bolkanikoak, itsasotik azaleratzen dira.
  • Peni-ordokiak: Ordoki zabalak, agente geologikoek sortutako higiduraz sortuak.
  • Mendikateak: Materialak tolestuta edo sumendi jardueraz sortutako mendi multzoak.
  • Rifta: Sakonune luzangak dira.
  • Plataforma kontinentalak: Azal kontinentalaren zatia, itsasoak estaltzen duena.
  • Kontinente ezpondak: Kontinenteen ertzak dira; malda handiko zonaldeak.
  • Arro sedimentarioak: Lurraren gainazaleko
...
Jarraitu irakurtzen "Itsas eta Lurraren erlieveak eta prozesu geologikoak" »

Metagailu elektrokimikoa eta berun-azidoko bateriak

Teknologia2,66 KB

1. Metagailu elektrokimikoa

Zeri deitzen zaio metagailua?

1. Energia pilatzen duen elementu bat.

Zein motatako metagailuak erabiltzen dira batez ere industria fotovoltaikoan?

2.

  • Nikel-kadmio
  • Berun-azidokoak

Tentsioen arabera, zein mota konstruktibo ditugu metagailu horietan?

3. Metatze-bateriak 2 V-ko ontzi independenteek edo bloke bakarreko multzoek (ontzi askotakoak) osatuta egon daitezke.

12 V-ko bloke bakarreko bateria bat badugu, bateria horrek 2 V-ko 6 elementu (ontzi) izango ditu seriean konektatuta.

2. Berun-azidoko metagailua

Zer da elektrolitoa? Zein likido mota da haren osagai nagusia?

1. Uretan disolbatutako azido sulfurikoa. Plaka positibo eta negatiboaren artean dagoen eroalea (berun-azidoa eta ura destilatua).

Zein tentsio-balio minimo eta

...
Jarraitu irakurtzen "Metagailu elektrokimikoa eta berun-azidoko bateriak" »