Emaria Neurtzea eta Fluidoen Kontrola: Sentsoreak eta Eragingailuak

Teknologia2,67 KB

Emaria Neurtzeko eta Kontrolatzeko Sistemak

3. Emaria Neurtzeko Metodoak

Emaria neurtzeko hainbat teknika daude, bakoitza printzipio fisiko desberdinetan oinarritua:

  1. Elektromagnetikoak:

    Eremu magnetiko baten barruan mugitzen den eroaleak tentsio induzitua sortzen du. Bobinek sortutako tentsioa likidoaren abiadurarekiko proportzionala da.

  2. Ultrasoinuak:

    Bi sentsoreek ultrasoinuzko uhinak igorri eta hartu egiten dituzte. Atzerapen denboraren ondorioz jakiten da nondik datorren eta zein den abiadura.

  3. Vortex:

    Fluido korronte batek oztopoa aurkitzen duenean zurrunbiloak sortzeari deritzo. Zurrunbiloen depresioak neurtuz jakingo dugu abiadura.

  4. Presio Diferentziala:

    Presio kaptadoreen bidez, estugunean eta estugunea baino lehen dauden presio diferentziaren erro karratuarekiko proportzionala da emaria.

  5. Coriolis:

    Bi tutu kokatzen dira likidoa pasatzeko lekuan. Desfasea eta bibrazioaren arabera, likidoaren abiadurarekiko proportzionala da neurketa.

  6. Pultsuak (Helize bidezkoak):

    Estugune batean kokatzen da errota moduko helizedun aparatua eta bere azpian pultsu sentsorea. Bueltak ematean, pultsu sentsoreak likidoaren abiadura neurtu dezake.

4. Fluidoekin Erabiltzen Diren Eragingailuak

Fluidoen Igarotzea Erregulatzea

  • Elektrobalbula:

    Elektrobalbularen bobina tentsiopean badago, likidoa pasatzen uzten du; tentsiopean ez dagoenean, balbula itxi egiten da.

  • Balbula Proportzionala:

    Hemen ere, bobinak jasotzen duen tentsio edo korrontearen arabera, tapoia gehiago edo gutxiago zabalduko da, emaria zehaztasunez kontrolatuz.

Fluidoen Abiadura Erregulatzea

  1. Motor-ponparen Abio Zuzena Kontaktorearekin:

    KM1 kontaktorearen kontaktuak itxita daudenean, motor-ponpak abiadura maximoarekin mugitzen du fluidoa.

  2. Abiadura Aldagailuak:

    Maiztasuna aldatzen du motorraren bira kopurua kontrolatzeko, abiadura modu eraginkorrean erregulatuz.

5. Abiaduraren eta Posizioaren Neurketa

Abiadura Transduktoreak

Motorraren ardatzean kokatu eta hauek transmititzen duten abiadura korronte zuzeneko tentsio edo pultsu bihurtzen dute.

Dinamotakometrikoa

Indar elektroeragile induzituaren fenomenoan dago oinarritua sorgailuaren funtzionamendua:

Eremu magnetiko finko baten barruan, espira bat jarriko dugu. Espiraren muturrean bi uztai kokatzen dira sortutako indar elektroeragilea konparatzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML