Lan arriskuen prebentzioa: arriskuen ebaluazioa, prebentzio modalitateak eta larrialdi planak
Zer da lan arriskuen prebentzioa?
Enpresako zuzendaritzak onartu beharreko agiria da, eta elementu hauek izan behar ditu: enpresaren identifikazioa, enpresaren antolaketa-egitura, ekoizpenaren antolaketa, enpresako prebentzioaren antolaketa, prebentzioaren arloko politika eta helburuak.
Zertan datza “arriskuen ebaluazioa”? Zein etapa antzeman daitezke?
Prozesu honen bidez, eragotzi ezin diren arriskuak zenbaterainokoak diren aztertzen da, eta beharrezko informazioa biltzen da, enpresaburuak prebentzio-neurri egokiak hartu eta lehentasunez abian jarri ditzan.
- Arriskua check-list baten bidez (azterketa galdetegia edo gida) aztertzea.
- Arriskuaren zenbatespena egitea (zenbaterainokoa, larritasuna...).
- Arriskuaren balorazioa (arrisku maila: altua,