Beste ikastaroak mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Geografia, Ekonomia eta Politikari buruzko Gida Osoa

Geografia5,89 KB

Geografia Orokorra eta Klima

Munduko Kontinenteak

Gure planetak hainbat kontinente ditu, eta hauek dira nagusiak:

  • Amerika
  • Afrika
  • Asia
  • Ozeania
  • Antartika

Kliman eragiten duten faktoreak

  • Altitudea: Mendi-tontorretan tenperatura hotzagoa da, atmosferak bero gutxiago atxikitzen duelako.
  • Latitudea: Ekuatoretik hurbil, tenperatura beroagoa da.
  • Itsasoarekiko distantzia: Itsasoa lehorraldea baino astiroago berotu eta hozten da, kostaldeko tenperaturak leunduz.
  • Tenperatura: Eguzki-orduen, itsasoarekiko distantziaren eta altitudearen arabera aldatzen da.
  • Presio atmosferikoa: Aldatzen denean, depresioak eta antizikloiak sortzen ditu.
  • Haizea: Aire-masen mugimendua da.
  • Hodeiak: Prezipitazioak baldintzatzen dituzte.
  • Prezipitazioak: Hezetasun-maila adierazten dute eta funtsezkoak
...
Jarraitu irakurtzen "Geografia, Ekonomia eta Politikari buruzko Gida Osoa" »

Turismoa: Ezaugarriak, Motak eta Espazioak

Geografia2,8 KB

Turismoaren Ezaugarriak

Turismo-eskaintza turisten esku jarritako zerbitzuen multzoa da. Besteak beste, produktuaren saltzaileak eta turismo-instalazioak aipatu behar dira:

  • Produktuaren saltzaileak turismoa sustatu eta turistentzako zerbitzuak kontratatzen dituzten erakundeak eta enpresak dira.
  • Turismo-instalazioek turisten ostatu- eta aisia-beharrizanei erantzuten diete.

Turismo-eskaria turismo-zerbitzuak behar dituen taldea da. Espainiako turismoaren arazo nagusia gehiegizko urtarokotasuna da, udako oporretan pilatzen baita, batez ere kostaldean eta Kanarietan. Hala ere, oporrak urtean zehar zabaldu dira, eta urtarokotasuna murriztu egin da. Atzerriko eta nazioko eskaria bereizi behar da:

  • Atzerriko eskaria batez ere udan eta Mediterraneoko kostaldean,
...
Jarraitu irakurtzen "Turismoa: Ezaugarriak, Motak eta Espazioak" »

Hirugarren Sektorea: Arrazoiak eta Ezaugarriak

Geografia3,4 KB

Tertziarizazioa: Arrazoiak

  1. Bizimaila igotzeari esker, zerbitzu gehiago kontsumitzen dira. 1960ko hamarkadatik aurrera, nekazaritza eginkizunak mekanizatu egin ziren eta nekazaritza arloan lan egiten zutenak hirugarren sektorera igaro ziren.
  2. Industriaren bilakaerak mesede egin dio hirugarren sektoreari, zerbitzuen hazkuntza bultzatu baitu, hala nola garraioa edo finantza arloa. 1975eko krisiaren eraginez, industriako langabetu asko hirugarren sektorera joan ziren, eta industria modernoak, teknologia berrien eraginez, tertziarizatzeko joera hartu du.
  3. Hirugarren sektoreko jarduera batzuk garatzean (turismoa, ostalaritza, garraioa...), aisiarako zerbitzuak sustatu dira. Zerbitzu publikoek ere gora egin dute (administrazio europarra, adibidez), eta
...
Jarraitu irakurtzen "Hirugarren Sektorea: Arrazoiak eta Ezaugarriak" »

Espainiako Trantsizio Demografikoa (1900-1975)

Geografia3,87 KB

Mendebaldeko Europako beste herrialdeekin konparatuta, Espainiak beranduago hasi zuen trantsizioa, baina gutxiago iraun zuen eta biziagoa izan zen. Bigarren fase honetan, jaiotza-tasak pixkanaka jaisten joan ziren, eta heriotza-tasak, aldiz, bortizki jaitsi ziren. Ondorioz, hazkunde natural handia egon zen.

Jaiotza-tasa

Jaiotza-tasa pixkanaka jaitsi zen, eta beherakadak eta gorakadak izan zituen gertakari historikoen arabera.

  • 1900-1920: Jaiotza-tasa asko jaitsi zen, jaiotzen borondatezko kontrolari ekin zitzaiolako. Jaiotza gutxiago egon arren, seme-alaba gehiagok irauten zuten bizirik (haurren heriotza-tasa jaitsi zen). Hala ere, Lehen Mundu Gerraren ondorioz, inflazio-egoera bat egon zen, biztanleriaren zati handienaren kaltetan, eta horrek

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizio Demografikoa (1900-1975)" »

Espainiako Trenbide Sarea: Ezaugarriak eta Loturak

Geografia4,32 KB

Espainiako Trenbide Sarea: Azterketa eta Iruzkina

1- SARRERA

Aztertu eta iruzkinduko den mapak Espainiako trenbide-sarea erakusten du. Gaur egun 16.000 kilometroko sarea dago zerbitzuan, errepide-kopuruaren oso azpitik, beraz. Burdinbide mota ezberdinak kolore eta lodiera ezberdinez bereiziak agertzen dira (zehaztu lerro mota eta kolore bakoitzaren esanahia, aurkezten den maparen arabera). Nahiz eta Industria Iraultzaren ikur izan zen eta lur gaineko garraioak goitik behera irauli zituen bere garaian, gaur egun errepideak garrantzi askoz ere handiagoa du, bai bidaiarien garraioan baita salgaien garraioan ere.

Trenbide Sarearen Ezaugarriak

2- TRENBIDE SAREAREN EZAUGARRIAK

Sarearen Egitura Orokorra

a) Sarearen egitura orokorra

Trenbide sarea, Europa...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trenbide Sarea: Ezaugarriak eta Loturak" »

Klima eta Landaretza: Oinarriak eta Eskualdeak

Geografia12,56 KB

Klima

Klima denbora-tarte luze batez munduko leku edo eskualde jakin batean egiaztatu diren ohiko baldintza atmosferikoen segida da. Gutxienez hiru hamarkadatan bildutako ezaugarri atmosferiko batzuen –batez ere tenperatura eta prezipitazioak– azterketa estatistikoan datza.

Klimaren elementuak

Lurralde jakin batean nolako klima dagoen jakiteko, haren ezaugarriei erreparatzen diegu:

  • Tenperaturak: Atmosferako aireak zenbateko beroa duen adierazten du.
  • Prezipitazioa: Lurraren gainazalera erortzen den atmosferako ura da, euri, txingor edo elur bihurturik.
  • Presio atmosferikoa: Atmosferako aireak leku batean duen pisua da. Itsas mailan 1013 milibarekoa da.

Presio guneak

  • Goi-presioko gunea (Antizikloia): 1013 milibarekoa baino handiagoko gunea da. Eguraldi
...
Jarraitu irakurtzen "Klima eta Landaretza: Oinarriak eta Eskualdeak" »

Ekonomiaren Sektoreak: Baliabideetatik Zerbitzuetara

Geografia3,8 KB

Ekonomiaren Sektoreak

Ekonomia lau sektoretan banatzen da:

  • Lehen sektorea: Baliabide naturalak lortzearekin lotutako jarduerak (nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, arrantza).
  • Bigarren sektorea: Industria eta ekoizpen jarduerak (metalurgia, eraikuntza, energia).
  • Hirugarren sektorea: Zerbitzuen sektorea, produktuak merkaturatu edo zerbitzuak eskaintzen dituzte (merkataritza, garraioa, hezkuntza, osasuna).
  • Laugarren sektorea: Informazio eta teknologia arloko zerbitzuak (sektore teknologikoa eta aurreratuena).

Lehen Sektorea

Nekazaritza

Lurra lantzea, ereitea eta uztak jasotzea.

Nekazaritza tradizionala

Lur emankorretan oinarritzen da, eta organikoak edo lugorriko teknikak erabiltzen dira.

Abeltzaintza

Estentsiboa

Abereak mendi sail handietan bazkatzen dira...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Sektoreak: Baliabideetatik Zerbitzuetara" »

Turismoaren Garrantzia eta Bilakaera Espainian

Geografia3,03 KB

TURISMOA ETA HAREN GARRANTZIA

Jendeak aisiagatik, negozioengatik edo beste edozein arrazoirengatik bere ohiko bizilekutik kanpo egiten dituen urtebete baino gutxiagoko bidaia eta egonaldien inguruko jardunen multzoa da turismoa. 24 ordu baino gutxiagoko bere egonaldiak, txangotzat hartzen dira; aldiz, leku batean gaua igaro eta bere egonaldiak 24 ordutik gora irauten badu, turistikotzat hartzen da. Hiru turismo mota:

  • Hartzailea - atzerritik heldutakoa.
  • Barnekoa - herritarrek beren herrialdean bertan egiten dutena.
  • Igorlea - herrialde bateko herritarrek atzerrira bidaiatzean.

Espainia turismo-potentzia handia da: urtez urte bildutako datuen arabera, turista kopuruari dagokionez, hirugarrena da mundu osoan, eta bigarrena, berriz, jasotako diru-sarrerei...

Jarraitu irakurtzen "Turismoaren Garrantzia eta Bilakaera Espainian" »

Espainiako Biztanleriaren Piramidea 2023: Sexuaren eta Adinaren Araberako Egitura Demografikoa

Geografia4,86 KB

Biztanleriaren piramidea une jakin batean sexuaren eta adinaren araberako egitura demografikoa erakusten duen grafikoa da. Gainera, azken ehun urteetan eragin demografikoa izan duten gertakariak bere profilean islatzen ditu.

Iruzkindu beharreko piramideak Espainia osoari buruzko 2023ko datuak biltzen ditu, eta informazio-iturria PopulationPyramid.net-etik dela adierazten digu.

Agertzen den datu absolutu bakarra uneko biztanleria osoa da: 47 milioi biztanle baino gehixeago. Gainerako datuak bost urteko adin-tarteen araberako biztanleriaren ehunekoei buruzkoak dira, barraka adierazita, 0-4 urtekoetatik

hasita eta azkenekora arte, 100 urte eta gehiagokoekin.

Sexuaren araberako egitura Espainiako biztanleriaren piramidean, 2023an, argi eta garbi nagusitzen...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Biztanleriaren Piramidea 2023: Sexuaren eta Adinaren Araberako Egitura Demografikoa" »

Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia4,12 KB

Errolda

Errolda estatuak 10 urtean behin egiten duen herritarren kontaketa da. Herritarrei buruz hainbat datu jasotzen dira; helburua herritarren kopurua jakin eta haien ezaugarriak aztertzea da.

Biztanleriaren Berezko Hazkundea

Biztanleriaren berezko hazkundea migrazio mugimenduak kontuan hartu gabe kalkulatzen den biztanleriaren hazkundea da.

Biztanleriaren Benetako Hazkundea

Biztanleriaren benetako hazkundea berezko hazkundearen eta migrazio saldoaren emaitza da. Formula hau da: Benetako hazkundea = Berezko hazkundea + Migrazio saldoa. Balio absolutuan edo ehunekotan adieraz daiteke.

Bizi-Itxaropena

Bizi-itxaropena herritarrek batez beste biziko dituzten urte kopurua da. Erregimen demografiko modernoa duten herrialdeetan, bizi-itxaropenaren igoerak...

Jarraitu irakurtzen "Demografia eta Hirigintza: Oinarrizko Kontzeptuak" »