Frantsesa ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Zuzenbide Administratiboaren Iturriak eta Arauen Ezaugarriak

Frantsesa2,06 KB

Zuzenbide Administratiboaren Iturriak

Arau juridikoen ezaugarriak:

  • 1. Koakzioa

    Arau juridikoak betebeharrekoak dira; herritarra derrigortuta dago arau juridikoak betetzera. Ez baditu betetzen, zigor bat ezarriko zaio, eta zigor hori araua bera betetzera behartzea izan daiteke.

  • 2. Abstrakzioa

    Arauak herritarrari zuzentzen zaizkio, oro har; ez dira pertsona bakar bati zuzentzen, kolektibo bati zuzentzen zaizkio, abstraktuak baitira. Hau da, arau bat betetzeagatik ez da desagertzen; behin eta berriro bete behar dira (herritar guztiek bete behar dituzte). Aldiz, administrazioak hartzen dituen erabakiak pertsona bati edo batzuei zuzenduta daude, eta behin beteta, deuseztatu egiten dira.

  • 3. Orokorotasuna

    Arauak ez soilik herritarrei, baizik eta administrazioei,

...

Jarraitu irakurtzen "Zuzenbide Administratiboaren Iturriak eta Arauen Ezaugarriak" »

DBKS Berreskuratze-mekanismoak eta Transakzioak

Frantsesa3,22 KB

Alderdi Orokorrak

DBKS-ak informazioaren eskuragarritasuna bermatu behar du. Horregatik, datu batzuk/guztiak galerazten dituzten hutsegite logiko edo fisikoetatik berreskuratzeko mekanismoak eskaintzen ditu.

DBKS-eko Berreskuratze-mekanismoa

  • Hutsegitea gertatu aurretik zuen azken egoera koherentera berreskuratzeaz arduratzen da.
  • Erabilgarritasun handia bermatu behar du, berreskuratze-denbora murriztuz.

Transakzioa: Definizioa (I)

  • Prozesatze-unitate logikoa: Datu-baserako hainbat atzipen-eragiketa (kontsultak edo eguneraketak) egikaritzen dituen sententzia-segida.
  • Osotasun-kontrolerako unitate logikoa: DB-a egoera koherente batetik bestera eramaten duen sententzia-segida.

Transakzioa: Definizioa (II)

Eta aldi berean:

  • Konkurrentzia-kontrolerako unitate
...
Jarraitu irakurtzen "DBKS Berreskuratze-mekanismoak eta Transakzioak" »

Sabino Arana Goiri: Bizitza, Ideologia eta Euskal Nazionalismoa

Frantsesa2,46 KB

3.2. ARANA GOIRI, SABINO (1865-1903): BIZITZA ETA IDEOLOGIA

1865ean jaio zen, Abandon. Handikien etxekoa zen, karlista familiakoa.

Anaia Luisi esker, argi ikusi zuen Euskal Herriko arazoei bilatu behar zitzaien irtenbidea ez zuela karlismoak ez bilatuko ez aurkituko. "Euskal Herria da euskaldunen aberria" egin zuen oihu.

Bartzelonara joan zen zuzenbidea, filosofia, letrak eta izadi jakintzak ikastera. Euskara ikasten hasi zen. Idatzi zuen Bizcaya por su independencia bere lehen liburua.

BERE IDEOLOGIA: SABINISMOA

JAUNGOIKOA

Erlijioa eta Jainkoa Estatuaren gainean zegoen. Euskal Herria betidanik katolikoa izan zen eta Espainiatik zetozen eragin kaltegarrietatik babestu behar zen. Leloa "Jainkoa eta lege zaharra" zen.

LEGE ZAHARRA

Aranak foru guztiak...

Jarraitu irakurtzen "Sabino Arana Goiri: Bizitza, Ideologia eta Euskal Nazionalismoa" »

Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa: Ministerioak

Frantsesa4,21 KB

Estatuko Administrazio Orokorraren Erakunde Zentralaren Antolaketa

Ministerioen Barne Egitura

Estatua ministerio-sail ezberdinetan antolatzen da. Banaketa hori ministerio bakoitzaren funtzioaren araberakoa izango da. Ministerio bakoitza ministro baten zuzendaritzapean egongo da. Ministerioaren funtzionamendua LOFAGEk arautzen du. Lege honen 6.2 artikuluak honako hau dio: departamentu bakoitza bi organo motatan banatuko da:

  • Goi-organoak: ministroak eta estatu-idazkariak.
  • Zuzendaritza-organoak: idazkariordeak, idazkari nagusiak, idazkari orokor teknikoak, zuzendari nagusiak eta zuzendariorde nagusiak.

LOFAGEren 11.2 artikuluan zehazten denez, zuzendaritza-organoak goi-organo batzuen mende daude, eta hierarkikoki antolatzen dira: idazkariordea eta...

Jarraitu irakurtzen "Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa: Ministerioak" »

Liberalismoa: Oinarriak, Politika eta Ekonomia

Frantsesa4,22 KB

Liberalismoa

1. Oinarri Filosofikoak

Ez da oso konplikatua, ideia sinpleak dira eta oso konbintzenteak.

Indibidualismoa / Indibiduoa: Benetako subjektuak ez dira erlijioak, hizkuntzak… Benetakoak indibiduook gara, unitate bat ez kontzeptu bat. Holkorrak gara, noizbait gure bizia amaituko da. Ondorioz, berekoikeria legitimoa da, hilko garelako.

Berdintasuna: "Berdinak gara goitik behera". Duintasun berdinaz gaude osatuak, ditugun ezberdintasun bakarrak fisikoak dira.

Askatasuna: Libre jaio gara. Gizarteak askatasuna bermatzen digunean ez da guri emandako grazia bat, horrela jaio garelako eta inork ezin digu hori ukatu. Bestela, ez da zilegia. "Gure askatasunaren muga bakarra gainontzekoen askatasuna da". Askeak izan behar dugu edozein esparrutan....

Jarraitu irakurtzen "Liberalismoa: Oinarriak, Politika eta Ekonomia" »

Nobazioa: Betebeharren Aldaketa eta Iraungipena

Frantsesa2,97 KB

Nobazioa edo Berritzea

Nobazioa betebehar bat geroko beste betebehar bategatik ordezkatzea edo aldatzea da. Azken horrek lehenengoa iraungitzen du (edo aldatu), bere objektua edo baldintzak aldatuz, zordunaren pertsona ordezkatuz edo hirugarren bat hartzekodunaren eskubideetan subrogatuz (KZren 1203. art.). Horrela, aipatu ditugun elementuetan betebeharrak aldaketaren bat izaten badu, betebeharra iraungi egingo da eta beste bat jaioko.

Hala ere, betebehar bati eragiten dioten aldaketek ez dute nahitaez betebeharra iraungitzea sorrarazten. Gerta daiteke betebeharraren objektua edo subjektua aldatzea, eta betebeharrak berak indarrean jarraitzea; hori bai, aldatuta (berritze aldatzailea). Puntu honetan, iraungitzaileari egin behar diogu aipamen....

Jarraitu irakurtzen "Nobazioa: Betebeharren Aldaketa eta Iraungipena" »

Herritartasuna: Kontzeptuak, Mugak eta Sustraiak

Frantsesa3,56 KB

Herritar kontzeptua eta bere bilakaera

1.1) Herritar kontzeptuaren definizioa

Antzinako hirietako edo gaur egungo estatuetako biztanlea, eskubide politikoak dituen subjektua. Eskubide politiko horiek erabiltzen ditu. Lurralde batean espalditik bizi den komunitate politiko bateko -herrialde bateko- kide izatea. Hiriak edo estatuak babestu beharreko eskubideak izatea. Eskubide horietako bat da norberaren komunitate politikoa gobernatzeko zereginetan zuzenean edo zeharka.

1.2) Isonomia, Isegoria eta Koinonia

  • Isonomia: Legearen arabera berdinak izatea. Herritar guztiek oinarrizko eskubide eta betebehar berak zituzten.
  • Isegoria: Hitz egiteko berdintasuna. Herritar guztiek zuten Asanblean hitz egiteko eta iritzia emateko eskubidea.
  • Koinonia: Oso argi bereizten
...
Jarraitu irakurtzen "Herritartasuna: Kontzeptuak, Mugak eta Sustraiak" »

Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak eta Gerra Hotza

Frantsesa4,18 KB

Gerraren Azterketa eta Ondorioak

Gerraren Ondorioak

  • Hildakoak: 60 milioi pertsona inguru hil ziren.
  • Moralak: Gizakiak zer-nolako bihotzgabekeriak egin ditzakeen ikusita, krisi moral handia jasan behar izan zen.
  • Ekonomikoak: Galera izugarria. Eragindako suntsiketak berreraiki behar izan ziren, baita industria ere.
  • Politikoak: Bi blokeen sorrera eta Gerra Hotza.

Konferentzia Garrantzitsuak

Yaltako Konferentzia (1945eko otsaila)

Gerra bukatu baino lehen, 1945eko otsailean, SESBen Yaltako konferentzia egin zen (Stalin, Roosevelt eta Churchill):

  • Ekialdeko Europan hauteskundeak egitea.
  • Alemania 4 zatitan banatzea; bakoitza potentzia garaileetako batek gobernatzea.
  • Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortzea.

Potsdamgo Konferentzia (1945eko uztaila)

1945eko uztailean...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak eta Gerra Hotza" »

Gerra Aurreko Euskal Kultur Erakundeak eta Euskara Batua

Frantsesa3,81 KB

Lore Jokoak (Antoine d'Abbadie)

  • Aurkeztutako lanek ez zuten maila literario oso altua.
  • Bertsolari eta poeten arteko mugarik eza zen ezaugarri.
  • Sail berriak landu ziren.
  • Saritutako lanik onenak Euskal-Erria aldizkarian argitaratu ziren.

Eusko Ikaskuntza (Oñati, 1918)

  • Ikastola berrientzako testuliburuak sortu zituen.
  • Euskal gaiei buruzko uda ikastaroak antolatu zituen.
  • Euskal Unibertsitaterako aurreproiektua prestatu zuen.
  • Manuel Lekuonak Bergarako V. Biltzarrean emandako hitzaldia erabakigarria izan zen bertsolarien etorkizunerako.
  • Gerraren ondorioz, Iparraldean bakarrik jarraitu ahal izan zuen, Jose Migel Barandiaranen eraginez.
  • 1978an berrantolatu zen gaur egungo egiturara iristeko.

Euskaltzaindia (1918)

Sortzaileak: Resurreccion Maria Azkue, Arturo Kanpion,...

Jarraitu irakurtzen "Gerra Aurreko Euskal Kultur Erakundeak eta Euskara Batua" »

Euskal Herriko eta Iberiar Penintsulako Gertaera Historikoak

Frantsesa2,53 KB

Gaztelako eta Aragoiko Koroen Ezberdintasunak

Gaztelako Koroa

Gobernua

Estatu bakarra zuen. Errege-erreginek penintsulako gainerako errege-erreginek baino botere handiagoa zuten. Legeak egiteko, gerra deklaratzeko eta epaitzeko ahalmena zuten. Gaztelako Gorteek ezin zuten legerik egin. Gorteen ahalmen garrantzitsuena errege-erreginek eskatutako zergak onartzeko edo ukatzeko ahalmena zen.

Ekonomia

Oinarria nekazaritza eta abeltzaintza ziren. Abeltzaintza ardi merinoen hazkuntzan oinarritzen zen. Artilea, kalitate handikoa, beste herrialde batzuetara esportatzen zen. Artaldeak transhumanteak ziren eta bide-sare batetik ibiltzen ziren. Abeltzaintzakoek batzarretan biltzen ziren (Mestak), beren lanbideko arazoak konpontzeko.

Artilearen eta artilezko...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko eta Iberiar Penintsulako Gertaera Historikoak" »