Beste ikastaroak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Farmakologia: Efektuak eta Oinarrizko Kontzeptuak

Psikologia eta soziologia3,45 KB

Efektu Farmakologikoa

Efektu farmakologikoa: organismoak sendagaiari ematen dion erantzuna da (adibidez, efektu diuretikoa). Farmakoaren edo bere metabolitoen molekulen eta organismoaren molekulen arteko elkarreraginaren ondorioa da.

Efektu motak

  • Efektu terapeutikoa: efektu primarioa eta terapia-adierazpenaren arrazoia da. Lortu nahi den efektua, alegia.
  • Nahi ez diren ondorioak: Medikamentu batek dosi terapeutikoetan sortutako edozein efektu, administrazioaren bidez bilatzen den efektuaz bestelakoak. Honela sailka daitezke (lehenengo biak desberdintzea zaila izan ohi da):
  1. Albokoa: farmakoaren ekintza farmakologikoak berak eragiten du ondorio hori, baina hura aplikatzean ez da nahi izaten.
  2. Bigarren mailakoa: ez da efektu farmakologikoaren zuzeneko
...
Jarraitu irakurtzen "Farmakologia: Efektuak eta Oinarrizko Kontzeptuak" »

Maixabel Lasaren testigantza: bizikidetza eta memoria

Beste ikasgaiak2,29 KB

Maixabel Lasaren hitzaldia: bizikidetzaren aldeko mezua

Atzo Maixabel Lasaren hitzaldia entzuteko aukera izan nuen. Maixabel Lasa Juan Mari Jauregiren alarguna da; Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibila izan zen eta ETAk 2000. urtean hil zuen. Hitzaldian bere esperientzia pertsonala eta urte hauetan egindako hausnarketak partekatu zituen. Bere testigantza entzuteak asko pentsarazi dit terrorismoaren ondorioei, biktimen sufrimenduari eta gizartean bizikidetza eraikitzearen garrantziari buruz.

Emozioak eta testigantzaren garrantzia

Lehenik eta behin, testigantza entzuteak emozio handiak sortu zizkidan. Batez ere tristura eta enpatia sentitu nituen. Pentsatzea pertsona batek bere senarra atentatu batean galtzea oso gogorra da. Gainera, Maixabelek...

Jarraitu irakurtzen "Maixabel Lasaren testigantza: bizikidetza eta memoria" »

Farmakologiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta LADME Eskema

Biologia3,02 KB

Definizioak

  • Farmakologia: Farmakoen zientzia edo azterketa arrazoitua da. Farmakoen propietateak eta organismoaren funtzioetan dituzten ondorioak aztertzen ditu.
  • Farmakozinetika: Farmako batek organismotik igarotzean izaten dituen prozesuak eta aldaketak aztertzen dituen adarra da.
  • Bioerabilgarritasuna: Farmako baten zati edo ehunekoa odol-zirkulaziora iristen dena, administratu ondoren.
  • Antiinflamatorio ez esteroideoak (AINEak): Inflamazioa, mina eta sukarra murrizten dituzten sendagaiak (adibidez: ibuprofenoa edo aspirina).
  • Exzipientea: Sendagai batean farmakoa ez den osagaia, egonkortzeko, kontserbatzeko edo administrazioa errazteko erabiltzen dena.
  • Farmakoak: Organismoarekin elkarreragiteko gai diren substantzia kimikoak, gaixotasunak diagnostikatzeko,
...
Jarraitu irakurtzen "Farmakologiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta LADME Eskema" »

Anarkismoaren oinarriak eta logika falaziak

Beste ikasgaiak3,86 KB

Utopia anarkista

Anarkismoa gobernua (estatua), hierarkia eta autoritate mota guztiak deuseztatzeko mugimenduen izen orokorra da, eta beraien helburua anarkia ezartzea da. Ezin da "harreman etikorik" izan gizarte bateko herritarren artean, beraien gogoz kontra eginez gero; anarkismoak norbanakoen askatasun osoa bilatzen du.

Anarkismoaren printzipioak

  • Antiautoritarismoa: Menpekotasuna eta hierarkia ukatzen dituzte, berdintasunean oinarrituriko gizarte antolaketa sustatzeko. Askatasuna da balio gorena.
  • Humanismoa: Erakunde autoritariorik gabe eta giza harreman antiautoritarioen bitartez askatasuna lortzea errazten da.
  • Ekintza zuzena: Arazoak ez dira inoren esku utzi behar; guk geuk zuzenean landu eta aurre egitea da bidezkoena.
  • Elkar laguntza: Proudhon,
...
Jarraitu irakurtzen "Anarkismoaren oinarriak eta logika falaziak" »

Frankismoaren finkapena, desarrollismoa eta oposizioa

Historia5,85 KB

Sarrera

Aurreko 20 urteetan erregimen frankistaren oinarriak ezarrita, hirurogeiko hamarkadan erregimena guztiz finkatu zen, bere gainbehera hirurogeita hamarreko hamarkadan gertatu zelarik. Espainiak garapen handia bizi zuen arlo ekonomikoan; ez, ordea, arlo politikoan, zeinean Francok erregimen diktatoriala mantendu zuen hil arte.

7.1. Garapen ekonomikoa eta gizarte-eraldaketak

50eko hamarkadan autarkiarekin amaitu zen, zeinek kalte handia ekarri zion Espainiari (ordainketa-balantza negatiboa, urre-erreserben galera, nekazaritzaren produktibitate eskasa, inflazioaren gorakada). Horretarako, aurreko gaian ikusi genuen moduan, 1957an Francok teknokratak jarri zituen gobernuan (Opus Deikoak, ekonomia irekitzearen aldekoak, baina kontserbadoreak)...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren finkapena, desarrollismoa eta oposizioa" »

Espainiako Bigarren Errepublika: Historia eta Erreformak

Historia3,67 KB

Espainiako Bigarren Errepublikaren sorrera

  1. 1931ko apirilaren 14an, Errepublika aldarrikatu ondoren, Donostiako Ituneko batzorde iraultzaileak behin-behineko gobernua osatu zuen eta Niceto Alcalá-Zamora presidente izendatu zuten.
  2. Espainiar askok ilusio handiz hartu zuten Errepublika, lehen aldiz ezkerra boterean baitzegoen eta klase apalagoek politikan parte hartzeko aukera ikusi baitzuten.
  3. Estatu demokratiko, laiko, progresista, autonomista eta modernoa sortu zen, Mendebaldeko demokrazien antzekoa.
  4. Gobernuaren programa Pacto de San Sebastián-ean ezarritako helburuetan oinarritu zen, batez ere klase baxuen egoera hobetzeko:
    • Lur-erreforma
    • Hezkuntza erreforma
    • Langileen eskubideak
    • Arazo sozialen konponketa
  5. Erreformak egiteko Gorte Konstituziogileetarako
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublika: Historia eta Erreformak" »

Erregimen Frankistaren Oinarriak eta Bilakaera

Historia3,67 KB

Oinarri ideologikoak

  • Antidemokrazia
  • Autoritarismo militarra
  • Nazionalkatolizismoa
  • Nazionalismo espainola
  • Antikomunismoa
  • Gazteriaren kontrol ideologikoa

Oinarri instituzionalak

  • 1938: Lanaren Forua
  • 1942: Gorteak eratzeko legea
  • 1945: Espainolen Forua
  • 1947: Ondorengotza legea
  • 1958: Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea
  • 1966: Estatuaren Lege Organikoa

Oinarri sozialak

  • Armada
  • Falangea (1937-1945)
  • Eliza eta gehiengo isila

Kontrol soziala eta eredu nazionala

  • Falangearen erakundeak gazteen doktrinarako
  • Eskolako irakasgaiak
  • Gerra Zibila amaitu ondorengo egoera:
    • Adiskidetzarik ez
    • Exodo handia
    • 1939-1945/1947: Preso asko lan behartuetara
    • Zapalpen fisikoa eta tresna juridikoak (1939ko erantzukizun politikoak)
    • 1963: TOP (Tribunal de Orden Público) delitu politikoak epaitzeko
    • Propaganda
...
Jarraitu irakurtzen "Erregimen Frankistaren Oinarriak eta Bilakaera" »

Desgaitasunen Sailkapena eta Kirol Entrenamendua

Psikologia eta soziologia2,8 KB

Desgaitasunen Sailkapena eta Kirol Inklusiboa

Desgaitasunen definizioa:

  • Desgaitasuna: Edozeinek eduki dezakeen ezaugarri fisiko edo intelektuala, pertsona gisa gaitasunik ez duela esan nahi ez duena.
  • Desgaitua: Gaitasun mugatuak dituen pertsona adierazten du, ezaugarriak edozein izanda ere.

Zergatik sailkatu?

Txapelketetan partaidetza baldintza ekitatiboetan ematea da helburua, egoera justu batean lehiatzeko. Horregatik, kirol bakoitzaren arabera kategoria ezberdinak aurkitzen ditugu.

Sailkapen orokorra

  • Fisiko funtzionala: Garun-paralisia, lesio medularra, espina bifida...
  • Sentsoriala: Entzumen eta ikusmen desgaitasunak.
  • Intelektuala: Patroi ezberdinen identifikazioan, sekuentziazioan eta memorian zailtasunak.

Sailkatzeko prozesua

  1. Pertsona bakoitzari
...
Jarraitu irakurtzen "Desgaitasunen Sailkapena eta Kirol Entrenamendua" »

Erdi Aroko Gizartea, Ekonomia eta Hirien Bilakaera

Arteak eta humanitateak3,47 KB

Biztanleriaren bilakaera eta hazkundea

1. Erdi Aroan Europako biztanleria asko handitu zen, 45 milioitik 75 milioi biztanle ingurura. Bilakaera honako hau izan zen: 1300ean 75 milioi, 1400ean 45 milioi eta 1500ean 70 milioi.

Hazkundearen arrazoiak

2. Biztanleria hazkundearen kausak hauek izan ziren: biztanleria hobeto elikatuta zegoen, gaixotasunen aurreko erresistentzia hobetu zen eta heriotza-tasak behera egin zuen.

Ekonomia eta merkataritza

4. Merkataritza hasi zen, merkatuan nekazaritzako produktu gehiago zegoelako eta jendeak erosahalmen handiagoa zuelako. Horrekin batera, garraioan egondako zenbait berrikuntzak trukeak sustatu zituzten.

5. Erdi Aroan azokak merkatu handiak ziren, leku eta data finkoetan egiten zirenak.

6. Europarrek luxuzko...

Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko Gizartea, Ekonomia eta Hirien Bilakaera" »

Industrializazioa eta Euskal Nazionalismoaren Sorrera

Historia2,58 KB

Ingurumenean izandako ondorioak

Industrializazioak ingurunean eragin handia izan zuen: errekak kutsatu ziren eta CO₂ kopuru handiak isuri ziren atmosferara. Hori konpontzeko, Ingurumen Zerga sortzea erabaki zuten; helburua kutsatzen zuenak (enpresek) ordaindu behar izatea zen.

Euskal nazionalismoa: Jatorria eta kontzeptuak

Nazionalismoa sentimendu batean oinarritzen da, eta lege, hizkuntza zein kultura berdinak elkartzea du helburu. Nazionalismoaren inguruan mugimendu politikoak sortu ziren. Alderdi politiko hauek nazioaren autodeterminazio eskubidearen alde egiten dute, beraien nahia estatu bat sortzea baita. Bi kontzeptu nagusi bereizten dira:

  • Kontzeptu liberala: Nazio bateko pertsonek estatu bat sortu nahi dutela defendatzen du, guztiek borondate
...
Jarraitu irakurtzen "Industrializazioa eta Euskal Nazionalismoaren Sorrera" »