Euskal baserrien arkitektura: historia, tipologiak eta paisaia
Historia
XIX. Mendea arte
Baserria ustiapen bat osatzen zuen elementu multzoa zen (animaliak, lurrak, baratzak, labeak...). Kontzeptu abstraktuagoa zen orubea, abizen edo leinu baten jatorria, sorlekua. Antzinako mitoak, sinesmenak, ohiturak eta kulturarekin lotura estua zuen. Materialei dagokienez, harria behean eta zura goian erabiltzen ziren (hasieran dena zura zen), ondoren harlangaitza edo adreilua, eta azkenik, harrizkoa guztiz. Baserri zaharrenak zurezkoak ziren, eta XVII. mendekoak harlangaitzez eraikitzen ziren (1. solairuan). Taulaz estalitako oin et habez osatutako egitura zuten, ganbara barne.
XVI-XVII. Mendeak
Forma bernakularraren aberastasuna nabarmena zen (geografia zatiketa naturalak, eraikuntza tradizioa oso lokalista eta ekonomia,...