Zoriontasunaren Bila: Hedonismoa vs. Eudemonismoa Aristotelesen arabera

Filosofia eta etika2,74 KB

Zoriontasunaren Bila: Hedonismoa vs. Eudemonismoa

Aristotelesen ikuspuntua

Hedonisten ustez, zoriontasuna plazera da. Eudemonisten ustez, ordea, norberaren burua errealizatzea da zoriontasuna, baina errealizaten gaituzten ekintzek ez digute beti plazera ematen.

Zoriontasuna nork bere burua errealizatzea da: Eudemonismoa (Aristoteles)

Galdera guztien azken helburua zoriontasuna da; denak daude ados horretan. Izan ere, ez dauka zentzurik zoriontasuna zertarako galdetzeak. Ezinbestekoa da zehaztea zer ezaugarri bete behar dituen jarduera batek zoriontasunarekin parekatzeko. Horren arabera, hau izango da zoriontasuna:

  • Ontasun perfektua: zoriontasuna bera lortzeagatik bilatzen da hura, ez bera baino hobea den beste bat lortzeagatik.
  • Berez nahikoa den ontasuna: baduenak besterik nahi ez duena.
  • Gizakiak berezkoena duen jardueraren bidez lortzen duen ontasuna: bertuterik bikainenarekin lortzen dena.
  • Etengabe jardutearen ondorioz lortzen den ontasuna.

Aristotelesek ekintzak bitan bereizten ditu: berez helburu diren ekintzak, eta beste helburu bat lortzeko egiten direnak.

Bizitza teorikoa eta jakinduria praktikoa

Pertsona bakoitzak bere eginkizun bat du gizartean eta hori egiteko bertuteak beharrezkoak ditu. Baina gizakiak berezkoa duen eginkizunik baldin badago, eginkizun hori betetzea izango da zoriontasuna eta horren bertutea bertuterik perfektuena.

Bestalde, berez helburu diren ekintzak perfektuagoak dira helburua ekintza ez beste zerbait dutenak baino; halakoetan, garrantzitsuagoak baitira ondorioak ekintzak baino.

Ezaugarri horiek dituen jarduera bakarra jarduera teorikoa da, kontemplaziozko jarduera. Errealitatea ezagutzera garamatza horrek. Bizitza osoa ezin dugu kontemplatzen jardun; orduan, beste bizimodu mota bat ere badago: moralaren aldetik errealizatu egingo da, halaber, norberaren adimen praktikoaren arabera bizi dena; hau da, zoriontasuna lortzeko bere grinak menderatzen dituena. Ekintza baten aurrean zer egin behar duen galdetzen diona bere buruari.

Bertute garrantzitsuena edo nagusiena zuhurtasuna da: jakinduria praktikoa osatzen du, eta ongi erabakitzen laguntzen digu, gure bizitzan zer komeni zaigun proposatuz. Zuhurtasunak gabeziaren eta gehiegikerien arteko erdibidea aurkitzen du. Adibidez, adorea, esaterako, koldarkeriaren eta ausarkeriaren arteko erdibidea izango da.

Zoriontsu izateko, lege egokiak dituen hiri batean bizi behar da. Izan ere, logosak kontemplaziozko bizimodua egiteko eta erabaki zuhurrak hartzeko gaitasuna ematen digu, baina gizartean bizitzekoa ere bai. Horregatik, etikak politika eskatzen du; gizabanakoaren ontasun gorenak (zoriontasunak) polis bat behar du, lege zuzenak izango dituen hiri bat.

Deskargatu

PDF Word HTML