Zirkuitu Elektrikoak: Atalak, Korronte Motak eta Babes-Sistemak
Zirkuitu Elektrikoaren Atalak
Elektrizitate-sorgailua: Tentsioa desoreka elektriko baten ondorioz sorturiko egoera da, eta korronte elektrikoak egoera hori zuzentzeko ahalegina egiten du. Sorgailuak karga elektrikoen desoreka mantentzen du, borneen artean (tentsio handiko kontaktuak).
Elektrizitate-hargailua: Energia elektrikoa beste edozein energia mota bihurtzeko eta ondo kontrolatzeko.
Eroaleak: Zirkuitu bateko elektroi-jarioa ahalik eta gehien erraztu behar da, sorgailutik hargailura ahalik eta galera txikienarekin heltzeko. Elektrizitateari igarotzen uzteko gaitasun onena ala txarrena kuantifikatzeko erabiltzen den magnitudea erresistentzia espezifikoa edo erresistibitatea da.
Kontroleko elementuak: Zirkuituaren ibileran eragina duten aldagaiak erregulatu eta kontrolatzeko aukera ematen dute. Adibidez: etengailuak, termostatoak.
Korronte Elektrikoa
Korronte zuzena: Noranzko berean mugitzen da beti, polo negatibotik positibora, hain zuzen ere. Noranzko berean eta baliorik aldatzen ez badu, korronte zuzen hutsa da. Balioa aldatzen denean, korronte zuzen pultsagarria da.
Korronte alternoa: Elektroiak zirkuituaren barruan noranzko batera nahiz bestera mugitzen direnean (alternating current). Hartzaile gehienek korronte alternoa behar dute funtzionatzeko.
Seinale Alterno Motak:
- Sinusoidala (gehien erabiltzen dena, 1 segundoko 50 ziklo)
- Triangeluarra
- Karratua
Ohiko Balioak:
- Periodoa (T): Ziklo osoa egiteko behar den denbora.
- Maiztasuna (f): Denbora-unitateko ziklo-kopurua, periodoaren alderantzizkoa, Hertzioetan adierazita.
- Gehieneko tentsioa (V0).
- Tentsio eraginkorra (Vef): Tentsio alternoaren efektu berberak sortzen dituen tentsio zuzen baten balioa.
- Batez besteko tentsioa (Vm): Tentsioaren balio guztien batez besteko aritmetikoa.
- Potentzia aktiboa: Zirkuituetan fenomeno fisiko-elektrikoak gertatzen dira; ondorioz, intentsitateak eta tentsioak ez dute beti aldaketa-erritmo bera izaten. Desfasea egoten da, eta horrek eragina du potentzia elektrikoa kalkulatzerakoan.
- Monofasikoan
- Trifasikoan
Babes-Sistemak
Lurra
Energia elektrikoa sare trifasikoaren bidez banatzen da. Sare trifasiko hau hiru fasek eta neutro deritzon lau eroalek osatzen dute. Neutroa gehienetan lurrera konektatuta egoten da, segurtasun neurri gisa. Etxebizitzetan fase bat eta neutroarekin lortzen da energia. Neutroaren zeregina energia sare trifasikora itzultzea da. Edozein arrazoirengatik norbaitek faseko haria ukitu eta zirkuitulabur bat eginez gero, energia hori gorputzetik pasa beharrean neutrotik joango da, oztopo gutxiago dituelako.
Fusibleak
Intentsitateak, denboraldi batean, finkatutako balioa gainditzen duenean, korrontea eteten duen gailua da fusiblea. Bere zeregina zirkuitua gainintentsitate eta zirkuitulaburretatik babestea da. Kargarekin seriean konektatu ohi dira. Aukeraketa izendatutako intentsitatearen eta tentsioaren araberakoa izan behar da.
- Alde onak: Merkeak.
- Alde txarrak: Ordezkoak beharrezkoak dira, eta erantzuna ez da bat-batekoa.
Etengailu Magnetotermikoak
Gailu elektromekanikoa da, gainintentsitate eta zirkuitulaburretatik babesteko erabiltzen dena. Babes termikoak zirkuitu elektrikoa gainintentsitatetik babesten du, eta babes magnetikoak zirkuitulaburretatik. Zirkuitulaburren bat dagoenean, berokuntzaren bidez malguki bat aktibatzen da eta aparatua deskonektatu egiten du.
Onartua daukan baino intentsitate handiagoa pasatzen denean, gailu magnetikoak eremu magnetiko bat sortzen du, eta deskonexio-malgukia aktibatzen duen lamina ferromagnetikoa erakartzen du.
Magnetotermiko guztiek ez dituzte ezaugarri berberak; hiru mota nagusi daude:
- H mota: Etxeko erabilerarako.
- L mota: Lineetako erabilerarako.
- G mota: Motorretarako erabilerarako.
Diferentzialak
Instalazio elektrikoetan sartzen den intentsitateak eta irteten denak berdinak izan behar dute. Edozein arrazoirengatik korrontearen bide hori galtzen denean, akatsen bat dagoela adierazteko zirkuitua deskonektatu egiten da.
Instalazio Elektriko Motak
Indar-zirkuituak
Argiztapenerako ez diren hartzaile elektrikoen funtzionamenduari loturiko zirkuituak dira, kontsumo handikoak. Industrian energiaren erabilerarik gehiena mota honetan sartzen da.
Argiztapen-zirkuituak
Argi elektrikoa lokal eta etxebizitzetara eramaten dute. Espazio bakoitzaren argi-eskakizuna betetzen dute, baldintza estetiko egokiekin bateratuz.
Larrialdi-zirkuituak
Eraikin askotan derrigorrezkoak dira, energia autonomoz funtzionatzen dute, huts egiteren bat egonez gero martxan jarraitzeko.
Energia Laguntzaileko Zirkuituak
Energia elektrikorik ez dagoenean erabiltzen dira, tentsio orokorraren jaitsiera igartzean konektatzen direlarik.