Zelularen Osagaiak eta Funtzioak
Golgi-ren aparatua: Bertan eraldatzen, paketatzen eta hautatzen dira zelula barruan nahiz zelulatik kanpora garraiatuko diren substantziak.
Erretikulu endoplasmatikoa: Zakuto zapal batzuk dira, nukleo mintzari erantsiak. Lipidoak eta proteinak sintetizatzen eta garraiatzen dituzte. Erretikulu pikortsuak erribosomak dauzkate gainazalari itsatsita, erretikulu leunek aldiz ez.
Erribosomak: Proteinen sintesiaz arduratzen dira. Proteina horiek zelulatik kanpora jariatuko dira, edo zelulak berak erabiliko ditu, hazteko edo osagaiak berrizteko.
Bakuoloak: Xixku hauen barruan hainbat substantzia gordetzen dituzte, besteak beste proteinak eta gluzidoak.
Lisosomak: Xixku hauetan daukaten substantziei esker, zelulak kanpotik datorkion materia digeritzen du.
Zitoeskeletoa: Proteinazko zuntz multzo bat da, forma ematen dio zelulari, eta mugimendua ahalbidetzen dute.
Zentrioloak: Zilindro formako korpuskuluak dira. Zelula zatitzen denean, parte hartzen dute kumeen kromosoma banaketan.
Mitokondrioak: Bi mintz edo geruza dituzte, kanpokoa eta barrukoa. Barnealdeko geruzak tolesak ditu. Arnasketa mitokondrioetan egiten da.
Mintz plasmatikoa: Gehienbat lipidoz eta proteinaz osaturiko estalki bat da. Zelula mugatu eta forma ematen dio, haren bitartez egiten du zelulak substantzien arte-emana kanpoaldearekin.
Zitoplasma: Mintz plasmatikoaren eta nukleoaren tartean dago. Barruan dituen gai likatsuek organuluak eta zelularen beste osagai batzuk inguratzen ditu.
Zelula organuluak: Zelularen barruko kompartimenduak dira, mintz batek mugatzen dituenak. Organulu bakoitza funtzio batean espezializatua dago.
Nukleoa: Zelularen atal honek nukleo-mintza deritzon bilgarri bat dauka. Gehienetan itxura esferikoa du. Barruan nukleoloa eta ADN-a daude.
Nukleoloa: Nukleo barruan dago, esferikoa da eta ARNaren sintesian parte hartzen du.
ADN-a: Kate luzeen antzera egituratua dago. Zelularen zatiketa egin aurretik kondentsatu egiten da eta gero kromosomak sortzen ditu. Zelularen jarduna gidatzen duen informazioa dauka.
Nukleo-mintza: Poroak dauzka, haietan zehar gertatzen da nukleoaren eta zitoplasmaren arteko substantzia trukea.