Zelulak, Nutrizioa eta Nerbio-sistema: Oinarrizko Kontzeptuak
Zelulak: Bizitzaren Oinarria
Izakiak zelulabakarrak badira, forma esferikoa izaten dute orokorrean. Bete behar duten funtzioaren arabera, forma desberdinak hartu ditzakete. Tamaina oso desberdina dago zelula batzuetatik besteetara; gehienak mikroskopio elektronikoz soilik ikus daitezkeen bitartean, beste batzuk begi bistaz ikus daitezke.
Bi zelula mota nagusi daude:
- Eukariotikoak: Nukleoa diferentziatuta dago. Talde honetan landare-zelulak (kloroplastoa eta horma zelularra dutenak) eta animalia-zelulak daude.
- Prokariotikoak: Nukleoa diferentziatu gabekoak dira, adibidez, bakterioak.
Nutrizio-funtzioa eta Digestioa
Nutrizioan digestioa, arnasketa, zirkulazioa eta iraizkera prozesuek hartzen dute parte. Digestioaren barruan, bi eraldaketa mota daude:
- Mekanikoa: Mugimendu bidezkoa.
- Kimikoa: Erreakzio kimikoen bidezkoa.
Prozesu honetan elikagaiak ingeritu, eraldatu, xurgatu eta kanporatzen dira.
Digestioa Ahoan
Aho-barrunbean hasten da prozesua. Gehienbat digestio mekanikoa bada ere, kimikoa ere gertatzen da. Listuak janaria lubrikatzen du hobeto irensteko. Almidoia polisakarido bat da, eta digestio kimikoaren bidez maltosa disakaridoa ematen du. Alde mekanikoan, janaria murtxikatu egiten da aginekin. Elikadura-boloa murtxikatu eta listuarekin nahastu ondoren eratzen da. Ondoren, faringe aldera bultzatu, irentsi eta esofagora pasatuko da.
Neurona: Nerbio-sistemaren Unitatea
Nerbio-ehunean daude eta nerbio-sistemaren unitatezko zelulak dira. Korronte elektrikoa botoi sinaptikoetatik ondokoen dendritetara pasatzen da gune sinaptikoen bidez. Ez daude kontaktuan, espazio bat dago haien artean. Impultsua 300 km/h-ko abiaduran doa. 80 urterekin, neuronaren 1/4 hilda egon ohi da.
Nerbio-sistema
Gorputz osoaren jarduera koordinatzen du eta ibilera arautzen du. Bi sistema mota bereizten dira:
- Nahigabea: Arnasketa, odol-zirkulazioa, nutrizio-funtzioko prozesu guztiak eta nerbio zein hormonen jarioa kontrolatzen ditu.
- Nahiduna: Zentzumenen bitartez kanpoko gauzez ohartu eta erantzuna ematea ahalbidetzen du.
Egitura eta Burmuina
Nerbio-sistema zentralean burmuina, bizkarrezur-muina eta nerbioak daude kokatuta. Burmuina entzefaloaren geruzarik handiena da eta adimenarekin lotuta dago, 1,5 kg inguru pisatuz. Ezkertiek eskuineko hemisferioa garatuago dute, eta eskuintiek ezkerrekoa.