Zelulak eta Bizidunak: Egitura, Funtzioak eta Motak
Ugalketa motak
- Animaliak hermafroditak edo sexubakarrak izan daitezke.
- Ernalketa kanpoan edo barruan gerta daiteke.
- Ernalketa bi banakok eginda gurutzatua da, eta batek egina autoernalketa.
- Enbrioiaren garapenaren arabera hiru mota bereizten dira:
- Obiparoa: enbrioia arrautza barruan garatzen da.
- Bibiparoa: enbrioia amaren umetokian garatzen da.
- Obobibiparoa: arrautzak emearen umetokian eklosionatzen dira.
Zelulen ugalketa
Mitosia da zelulen ugalketa mota nagusia, zelula batetik bi zelula berdin lortzen dira.
Teoria zelularra
- Zelulak bizidun guztien oinarrizko egiturak dira.
- Bizidun guztiak zelula bakar batez edo gehiagoz osatuta daude.
- Zelula guztiek hiru bizi-funtzioak betetzen dituzte.
- Zelula guztiak beste batetik datoz, eta bizidun guztiak zelula bakar batetik sortu dira.
Zelula motak
Eukariotoak
Nukleoa ondo definitua dute. Bi mota nagusi bereizten dira:
Landare-zelula
Kloroplastoak bai, zentrioloak ez, pareta bai, zilio eta flageloak ez, bakuolo gutxi eta handiak.
Animalia-zelula
Kloroplastoak ez, zentrioloak bai, pareta ez, zilio eta flageloak batzuetan, bakuolo asko eta txikiak.
Prokariotikoak
Ez dute nukleo definiturik.
Zelularen atal nagusiak (eukariotoak)
- Zelula-mintza (pareta landareek bakarrik)
- Zitoplasma
- Organuluak
- Nukleoa: material genetikoaren gordailua da. Bertan aurkitzen dira:
- Nukleoplasma
- Nukleo-mintza
- Kromatina (kromosoma korapilotsuak)
- Nukleoloak (kromosoma oso-oso korapilatsuak)
Organuluak
- Erribosoma: proteinak sortzen ditu.
- Endoplasma-erretikulua:
- Leunak lipido mota bat ekoizten du.
- Zimurtsuak proteinak bildu eta zelulan zehar garraiatzen ditu.
- Bakuoloak: substantzien gordailuak dira.
- Lisosomak: molekula handien digestioa egiten dute.
- Golgiren aparatua: molekulak pilatu eta gluzidoak sintetizatzen ditu.
- Besikulak: substantziak metatu eta garraiatzen dituzte.
- Mitokondria: bertan gertatzen da arnasketa zelularra.
- Kloroplastoa: fotosintesia egiten du.
- Zentrioloak: zelularen zatiketan parte hartzen dute.
- Zilio eta flageloak: zelularen higiduran parte hartzen dute.
Bizidunen osaera kimikoa
Materia organikoa (MO)
-
Azido nukleikoak:
- ADN eta ARN.
- Atomo nagusiak: O, C, H, N.
- Kromosomak ADN-z osatuta daude, eta bertan informazio genetiko guztia gordetzen da.
- Nukleotidoz osatutako kate luzeak dira.
- Nukleoan nagusiki, eta beti informazio berbera dute.
- Bitaminak: kantitate txikitan beharrezkoak dira. Erregulatzaileak dira, eta batzuetan funtzio espezifikoak dituzte.
- Proteinak: C, O, H, N, S atomoz osatuta daude. Erreakzio kimikoak erregulatzen dituzte (entzimak).
- Lipidoak: erreserba energetikoak dira. Erabiltzen ez den energia koipe bihurtzen da. C, H, O atomoz osatuta daude. Adibidez, kolesterola eta gantz-azidoak.
- Gluzidoak: energia ematen dute. Adibidez:
- Glukosa (monosakaridoa)
- Laktosa (disakaridoa)
- Glutena eta almidoia (polisakaridoak)
Materia ez-organikoa (ez MO)
- Ura: osagai nagusia da, eta zelulen barneko ingurunea osatzen du.
- Gatz mineralak: funtzio erregulatzailea dute, eta presio osmotikoa erregulatzen dute.
Bakterioak eta protoktistoak
Bakterioak
Batzuk onak dira, besteak txarrak, eta beste batzuk ez dute ezer egiten. Formaren arabera hiru taldetan sailkatzen dira:
- Baziloak: luzeenak dira, bastoi formakoak.
- Kokoak: biribilak dira.
- Espiriloak: espiral formakoak dira.
Protoktistoak
Protozoo batzuek aho eta uzki formako irekidurak dituzte elikagaiak sartu eta ateratzeko.
Birusak
Birusak ez dira biziduntzat hartzen, ez dutelako ugalketa euren kabuz egiten. Ugalketa zelulen laguntzaz egiten dute. Ugal-prozesuaren pausoak hauek dira:
- Zelulara iritsi eta aingurapen-mekanismoari esker elkartu egiten dira.
- Birusak bere ADNa sartzen du.
- ADNa nukleora joaten da.
- Zelulak ADN horren kopiak egiten ditu.
- ADN horretatik birus berri asko sortzen dira.
- Zelula hil egiten da, eta birusak zelulatik irteten dira.
Bizidunen antolaketa-maila
Funtzio bera betetzen duten zelula-taldeei ehunak deitzen zaie. Lau ehun-talde nagusi bereizten dira:
- Epiteli-ehuna: babes-ehuna da, kanpoko nahiz barneko gainazalak estaltzen dituena.
- Gihar-ehuna: higitzeko beharrezkoak diren ehunak dira.
- Nerbio-ehuna: neurona izeneko zelulez osatuta dago, eta kanpoko nahiz barneko estimuluak jasotzen ditu.
- Ehun konektiboa: matrize izeneko material solido edo likidoz osatuta dago.
Funtzio bera betetzen duten ehunek organoak sortzen dituzte. Organoz osaturiko taldeei aparatu edo sistema deitzen zaie. Aparatu edo sistema-taldeek organismo zelulaniztunak sortzen dituzte.