Zelula Eukariotoen Osagaiak: Kloroplastoak, Mitokondrioak eta Zitoeskeletoa
Kloroplastoak
Disko itxura dute. Mintz bikoitza eta mintz arteko espazioa dituzte. Barneko mintzak inguratutako ingurune urtsua: estroma. Mintz tilakoidala + espazio tilakoidala = tilakoidea (zaku laua). Grana (tilakoide multzoa). Lamelak (barne mintzaren tolesdurak).
Funtzioa
Fotosintesia:
- Mintz tilakoidalean: argipeko fasea
- Estroman: ilunpeko fasea
- Gantz azidoen biosintesia
- Nitratoa nitrito bihurtzeko erredukzioa.
Kokapena
Zelula eukariotoen (landare-zelula) zitosolean. Kopurua aldakorra.
Mitokondrioak
Forma luzanga baina oso aldakorra dute. Atalak: kanpo mintza, mintzen arteko gunea, barne mintza (honen tolesdurek gandorrak eratu) eta matrizea (barneko gune urtsua, ADN mitokondriala, ARN eta erribosomak bertan egon, zenbait proteinekin batera).
Funtzioa
Funtziorik garrantzitsuena arnasketa zelularra egitea da, ATP molekulak ekoizteko. Zelularen energia iturria da. Heriotza zelularra eta zelularen hazkuntza, beste gauza batzuen artetik ere kontrolatzen ditu.
Kokapena
Zelula eukariotoen zitosolean. Energia beharraren arabera gehiago edo gutxiago egon.
Nukleoa
Forma esferikoa gehienetan (gihar zeluletan forma lobulatua), eta lau osogai ditu:
- Bilduki nuklearra: Nukleoa inguratzen duen geruza bikoitz lipidikoa da, poro batzuk dituena (molekulak garraiatzeko).
- Nukleosola: ADN, ARN, nukleoloa eta nukleoproteinak jailkiten diren dispertsio koloidala (likidoa).
- Nukleoloa: ARNr eta proteinaz osotutako ARN eraikitzeko gunea.
- Kromatina: Belaunaldiz belaunaldi igaroko den material genetikoa da (Heterokromatina (ez-aktibatua) eta Eukromatina (aktibatuta)).
Funtzioa
Material genetikoa gorde egiten du eta jarduera zelularra zuzendu; ADN kate berriak sortu edo nukleoloan ARNr kateak sortu geroago proteinen sintetizatzeko.
Kokapena
Bakarrik zelula eukariotoetan; Landare zeluletan albo batean agertzen da, animali zeluletan normalean erdialdean, eta nukleo bakarra baina badaude salbuespenak.
Zitoeskeletoa
Mikrozuntzak
Aktina proteinaren helize trinkoak (8 nm-ko diametroa). Malguak, laburrak eta ugariak. Etengabe berriztatzen, atal dinamikoa da.
Funtzioa
- Zelula batzuen uzkurtze eta zabaltzeak baimendu (gihar ehuna).
- Forma zitoplasmatikoa aldatu.
- Mintz plasmatikoko proteinen mugikortasuna murriztu.
- Garraio aktiboa erraztu.
- Zatiketa zelularrean parte hartu.
Kokapena
Mintz plasmatikoaren inguruan. Zitoplasman barrena.
Arispi ertaina
Zuntzezko proteinadun (keratina ugariena) harizpi ugariz. 10 nm-ko diametroa.
Funtzioa
- Zelula zapalen tentsio mekanikoa jasatea.
- Zelulen arteko lotura batzuetan parte hartu.
Kokapena
Nukleoaren inguruan mintz antzekoa eratzen dute.
Mikrotubuluak
Tubulina proteinaren lerroak (protoharizpia) zilindro itxura hartzean sortutako hodi hutsak. 25nm-ko diametroa. Mikrotubuluak handitu edo txikitu daitezke (tubulina unitateak gehitu edo kenduz). Egitura egonkor bereziak sortu (zilioak, flageloak eta zentrioloak).
Funtzioa
- Mitosi eta meiosian ardatz mitotikoa eta astera osotzen dute.
- Zilioak: Fluido batean zeharreko zelularen mugimendua. Zelulaz kanpoko likidoaren higidura.
- Flageloak: Zelulen lokomozioa (mugimendua).
- Zentrioloak eta zentrosomak: Mitosi eta meiosian polo bakoitzean kokatzen dira. Zilio eta flageloen jatorri eta hazkuntzan parte hartu.
Kokapena
- Zilioak: Zelula eukariotoen gainazaleko ileak. Mikrotubulu bikote bati bederatzi mikrotubulu bikotez osotuta. Ugariak eta laburrak.
- Flageloak: Zelula eukarioto eta prokarioto batzuetan. Aurrekoen egitura bera. Luzeagoak eta urriagoak.
- Zentrioloak eta zentrosomak: Animali zeluletan. Bederatzi mikrotubulu bikotez osotutako zilindroak.