XX. mendeko Ideologiak eta Gatazkak

Historia2,28 KB

gaia: Liberalismoa eta Nazionalismoa

Liberalismoa: Norbanakoaren askatasuna eta ekimen pribatua defendatzen dituen filosofia politikoa da, Estatuaren eta botere publikoen esku-hartzea bizitza sozialean, ekonomikoan eta kulturalean mugatzen duena.

Nazionalismoa: Nazioaren kontzeptuarekin batera sortu zen ideologia eta mugimendu soziopolitikoa da, Aro Garaikidean, XVIII. mendearen amaierako iraultzen garaian.

gaia: Demokrazia eta totalitarismoaren gorakada

Demokrazia

Bi mundu gerren arteko aldian (1919-1939), Europan sistema demokratikoak ezarri ziren hasieran. Hogeiko hamarkadan sinaturiko nazioarteko akordioek, itxuraz behintzat, bake iraunkorraren oinarriak finkatu zituzten.

Totalitarismoa

Giza eta gizarteko alderdi guztiak kontrolatzen dituen ideologia total batean oinarritutako politika eta gobernu-sistema da. Pertsona eta erakunde guztiak ideologia horren mesedetara jartzea du helburu. Adibideak: Alemania nazia (1933-1945) eta Sobietar Batasuna (Stalinen mende, 1924-1953).

gaia: Errusiako Iraultza

Errusiako Iraultza 1917an hasi zen eta bi epe nagusitan banatu zen:

  • Otsaileko Iraultza: Antzinako Erregimena behin-behineko gobernu batek ordezkatu zuen. Lan-baldintzen hobekuntza eskatu zen eta Nikolas II.aren agintaldia amaitu zen.
  • Urriko Iraultza: Behin-behineko gobernua kendu eta Sovnarkom izeneko gobernu komunista ezarri zuten. Leninek boterea hartu zuen.

Erregimenaren kontrako taldeak: Alderdi Liberala (KB), Alderdi Populista eta Alderdi Sozialista (gero Komunista). Errusia laborantzan oinarritzen zen, nahiz eta XIX. mendean industrializazioa hasi.

gaia: Bigarren Mundu Gerra

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945) mundu osoan hedatu zen gatazka izan zen, Alemaniak Polonia inbaditu zuenean hasia. Mundua bi bloketan banatu zen.

Kausa nagusiak: Alemaniak Lehen Mundu Gerrako umiliazioa zuzendu nahi zuen eta Hitlerrek mundua konkistatu nahi izan zuen, 1929ko krisia aprobetxatuz. Azkenean, Estatu Batuei eta Sobietar Batasunari esker, Alemaniak galdu egin zuen. Berlin lau zatitan banatu zuten: Sobietar Batasuna, AEB, Frantzia eta Britainia Handiaren artean.

Deskargatu

PDF Word HTML