XX. Mendeko Historia: Iraultza, Stalin eta Versailles
XX. Mendeko Gertaera Historiko Nagusiak
Errusiako Iraultza eta Nazioarteko Erakundeak
Sobiet: Batzordea adierazten duen errusierazko hitza da. Herri bakoitzeko langileek osatzen zuten eta funtsezko erakundeak izan ziren Errusiako Iraultzan.
Armada Gorria: Boltxebikeek sortutako armada da, langilez eta nekazariez osatua. Buruzagia Trotski zen eta Armada Zuriaren aurka borrokatu zuen.
Posizioen Gerra: 1915etik aurrera fronteak egonkortu egin ziren; armadek lubakiak egin zituzten babesteko eta soldaduak bi urtez egon ziren lubakietan.
Nazioen Elkartea: Gerra amaitzear zegoela Wilson presidenteak sortutako nazioarteko erakundea da. Bere helburuak bakeari eustea eta estatuen armagabetzea ziren, batez ere; NBEren aurrekaria da.
Stalinen Gobernua eta Totalitarismoa
Stalinen gobernuan totalitarismoa zen nagusi. Errepresioaren bidez, kontra zegoen edonor erditik kentzen zuen edonola. Milioika errusiar hil zituen kontzentrazio-eremuetan (Gulagetan), estatuaren aurkako delituak egiten zituztela esanez. Horrela, izualdia ekarri zuen SESBera.
Neurri Ekonomikoak: Bost urteko planak
Hazkunde-erritmo handia lortzeko asmoz, honako neurriak bultzatu ziren:
- Meatzaritza eta industria garatzea.
- Merkataritza bultzatu.
- Nekazaritza sozializatzea.
- Garraioan inbertsioak egitea.
- Hezkuntza bultzatu.
- Armamentua garatu.
Neurri Politikoak
- SESB: Errepublika sozialista zentralizatuak sortu ziren.
- Estatuak defentsa gidatu zuen.
- Polizia politikoa sortu zen (KGB).
Versaillesko Ituna eta Gerraren Amaiera
Lurralde eta Ekonomia Aldaketak
- Alemaniak lurralde asko galdu: Alsazia Frantziari eman zitzaion eta Posnania Poloniari.
- Danzig korridorea sortu: Alemania bitan banatuta geratu zen.
- Gerra-ordain handiak: Herrialde garaileei eragindako suntsiketengatik ordaindu behar izan zuen.
- Itsasontziak eta tren-makinak garaileei eman zizkieten.
- Mendebaldeko ikatz-meategiak frantziarrei eman behar izan zizkieten 15 urtez.
Muga Militarrak eta Inperioen Desagertzea
- Armada mugatu: 100.000 gizon gehienez, Rhinen ezkerra desarmatu, eta Austria eta Alemaniaren batasuna debekatu zen.
- Inperio handiak desagertu: Austria, Alemania eta Turkia.
- Europako estatu gehienetan demokrazia parlamentarioa ezarri zen.
Lehen Mundu Gerraren Ondorio Nagusiak
Ondorio Demografikoak eta Ekonomikoak
- Demografikoak: 9 milioi hildako, zauritu asko eta zibil ugari hil ziren. 1918ko gripeak ere heriotza asko eragin zituen ahuleriaren ondorioz, eta populazio aktiboa jaitsi egin zen.
- Ekonomikoak: Erabateko gerraren ondorioz lurraldeen suntsipena gertatu zen, zor publikoa handitu zen eta nagusitasun ekonomikoa aldatu zen.
Ondorio Sozialak
Aberatsak aberatsago bihurtu ziren eta pobreak gehiago ziren. Emakumeak lan-munduan sartu ziren eta boto-eskubidea lortzen hasi ziren.