XX. Mendeko Euskal Idazleen Biografiak eta Lanak

Beste atzerriko hizkuntzak4,91 KB

Loidi

Biografia

  • Jaiotza eta heriotza: 1916ko abuztuaren 22an jaio eta 1999ko uztailaren 9an hil.
  • Jaioterria: Errenteria (Gipuzkoa).
  • Lanbidea: Farmazia (1942) eta optika eta akustika ikasketak (1957).

Euskarazko literatura

  • 1957: Euskaltzain urgazle izendatu eta Hizkuntza Batzordeko partaide. Lehiaketa ugariko epaimahaikide.
  • 1998: Euskaltzaindiako ohorezko kide izendatu.

Amabost egun Urgain'en

  • 1955: Amabost egun Urgain'en (euskarazko lehen polizia eleberria). 7 edizio.
  • 1961: Katalanera, frantsesera eta gaztelaniara itzuli.
  • Koldo Mitxelena: "Loidik oso ongi eraiki zituen pertsonaiak".
  • Gotzon Garate: "Hizkera herrikoi eder eta aberatsa".

Saizarbitoria

Biografia

  • Jaiotza: 1944ko apirilaren 21ean jaio.
  • Jaioterria: Donostia.
  • Lanbidea: Soziologoa eta Donostiako SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria.
  • 1969: Lur argitaletxea sortu Gabriel Aresti, Mikel Lasa, Ibon Sarasola eta Arantxa Urretabizkaiarekin.

Egunero hasten delako (1969)

  • Erabateko iraultza: euskal literaturak ezagututako parametro formalak hautsi.
  • Bi plano narratibo:
    • "Berbalapiko" pertsonaia ezezagun eta mutuen arteko solasaldiak.
    • Gisèle Sergier-en historia: abortatu nahi duen gaztea (3. pertsonan).

Ehun metro (1976)

  • ETAko kide baten azken ihesaldia kontatzen du.
  • Euskara eta gaztelania erabili (sinesgarritasuna lortzeko).
  • ETAren apologiatzat hartua.
  • Esperimentatzeko eta gauza berriak esateko bidea.

Txillardegi

Biografia

  • Jaiotza eta heriotza: 1929ko irailaren 27an jaio eta 2012ko urtarrilaren 14an hil.
  • Jaioterria: Donostia (Gipuzkoa).
  • Ezizena: 1954an jaiotetxetik hurbil dagoen leku baten izena hartu.
  • Lanbidea: Euskal idazlea, hizkuntzalaria eta politikaria.
  • 1948: Euskara bere kabuz gogotsu ikasi.
  • Kartzela: Euskal aberriaren aldeko mugimenduan egon.
  • 1959 (ETA): Sortzailetako bat izan zenez 1961ean erbestera jo poliziarengandik ihesi. 1967an ETA utzi.
  • 1977: ESB (Euskal Sozialista Biltzarrea) sortu eta 1980an utzi.
  • 1978: Herri Batasunaren sustatzaileetariko bat.
  • Euskal Herrian Euskaraz mugimenduaren sortzaileetako bat.
  • 90eko hamarkada: Aralar alderdiaren sorreran parte hartu 2007ra arte.
  • 80ko hamarkada: Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean irakasle eta, geroago, Euskal Herriko Unibertsitatean eskolak ematen hasi. EHUko irakasle emeritu izendatu.
  • 1957: Euskaltzaindiako kidea eta 2004an Ohorezko kide.

Leturiaren egunkari ezkutua

  • 1957: Euskaltzaindiak argitaratu.
  • Existentzialismoaren funtsezko gaiak islatzen ditu egunerokoan zehar: bakardadea, porrota, heriotza eta Jainkoaren existentzia.
  • Euskaraz idatzitako eleberri batean sekula ez zen horrelako gogoeta filosofikorik azaldu: kritika negatibo ugari jaso zituen (Orixe).
Ezaugarriak
  • Espazio errealak (Paris) eta irrealak (Zerubide, Altzurain) nahastu.
  • Eguneroko bat izango balitz bezala idatzita.
  • Beldurrik gabe ematen ditu iritziak.
  • Denbora: urteko urtaroen arabera tratatzen du.

Urretabizkaia

Biografia

  • Jaiotza: 1947ko uztailaren 1a.
  • Jaioterria: Egia (Donostia).
  • Lanbidea eta ikasketak:
    • 13 urterekin idazkaritza ikasi.
    • 16 urterekin bulego batean lanean zegoela erizaintza ikasketak egin.
    • Historian lizentziatu.
    • 1977tik aurrera kazetaritzan lan egin.
    • Egin egunkarian, Deian, Diario Vasco eta ETBn.
    • Euskaltzaindiako kidea.
    • Lur argitaletxeko taldeagatik (Saizarbitoria eta Sarasola) euskal letretan barneratu.
  • 1981: Segoviako ihesa filmean aktore gisa azaldu.
  • Literatura lehiaketetan epaile.
  • ADB: Euskadi Saria.
  • Donostiako Zinemaldian epaile.
  • Zertan?: Zuzendari Berrien Saria.

Zergatik Panpox?

Ezaugarriak (Jon Kortazar)
  • Protagonista emakumea.
  • Barrokismoa emakume baten bizitzari aplikatzea.
  • Erregistro eta tonu ezberdinak (emotiboa, poetikoa...).
  • Pertsonaiaren garapena estruktura linealaren bidez.
  • Elkarrizketarik ez.

Deskargatu

PDF Word HTML