XVIII. Mendeko Erreformak eta Ilustrazioa Espainian

Historia6,53 KB

Merkataritzaren Garapena

Protekzionismoa

Protekzionismoa: Ilustrazioaren eraginez, nazioko merkatuak bultzatu ziren (politika ekonomiko protekzionista ezarri) defizita geldiarazteko eta barruko eskaera berpizteko. Horretarako, inportazioei karga handiak ezarri eta barruko merkataritzari oztopoak kendu zitzaizkion.

Merkataritza Askea Amerikarekin

Merkataritza askea Amerikarekin: Cadizen Amerikako merkatuaren monopolioa bertan behera utzi zen. Portu batzuei koloniekin merkataritzan aritzeko baimena eman zitzaien. Merkataritza-askatasunak periferiako eskualdeak bultzatu zituen, eta horietan industria sustatu zen erregeordetzako eskaria asetzeko (metropolitik iritsitakoa urria bazen, kontrabandoa egiten zen Europarekin).

Kreolak (Amerikako hispaniarrak) esportazioarekin aberastu ziren; manufakturak inportatzen ziren Espainiatik, eta honen ekoizpena urria bazen, beste herrialdeei eskatzen zitzaien (kontrabandoa).

Kataluniako Merkataritzaren Loraldia

Kataluniako merkataritzaren loraldia: Merkataritzan egindako aldaketak Kataluniarentzat onuragarriak izan ziren. Atlantikoaren alde bateko eta besteko merkataritzari esker, Kataluniako burgesiak industria-iraultza arrakastaz egiteko kapitalak bildu zituen. Beste burgesia batzuk, nekazari-inbertsioak eginda, industrializaziora berandu iritsi ziren.

Erreformismoaren Mugak

Nobleziaren eta Kleroaren Erresistentzia

Esquilacheren Matxinada

Politikoki, eraldaketen bultzada nagusiena Esquilachek (Napolitik etorritako ministroa) ekarri zuen. Talde pribilegiatua beldurtu zuen. Garai honetan, ogiaren prezioak gora egin zuen eta xenofobia zegoen (Napoliko ministro ugari).

  • Esquilachek Madrilen irudia hobetu nahi zuen, eta honek Espainia osoan istiluak eragin zituen.
  • Esquilacheren matxinadari buruzko ikerketen arabera, jesuitak izan ziren erantzuleak, haien aberastasunak eta hezkuntzaren gain zuten kontrolaren ondorioz, gobernu ilustratuen artean errezeloak piztu zituelako.
  • Karlos III.ak jesuitak kanporatu zituen (1767).

Erregalismoa

Despotismo ilustratuaren (erregeak boterea zuen edozein aldaketa sozial, politiko edota ekonomiko egiteko) gobernuaren printzipio bat zen erregalismoa. Politika erregalistaren arabera, erregeak nahi zuena egiteko gaitasuna zuen, eta Elizak Estatuaren kontrolpean egon behar zuen.

Ilustrazioaren Ahultasuna Espainian

Ilustrazioaren ahultasuna Espainian: Ilustratuek erreformak egiteko proposamenak egiten zituzten, baina nobleziak eta kleroak, boterea mantentzen zutenek, erreformak atzeratzen zituzten. Beraz, ilustratuak ahulak ziren.

Espainiako Ilustratuak eta Proiektu Modernizatzailea

Ilustrazioa frantziar filosofoek hedatu zuten. Espainiako ilustratuen artean nabarmendu ziren: Feijoo, Jovellanos, Olavide eta Campomanes. Hauek zientziari eta teknikaren garapenari garrantzia ematen zioten.

Ilustratuen Proiektua Espainia Modernizatzeko

Ilustratuek XVIII. mendeko Espainiako egoera sozial, politiko eta ekonomikoa (ezjakintasuna, noblezia eta kleroaren boterea…) modu kritikoan aztertu zuten eta eraldaketak bilatzen zituzten. Nahiz eta Inkisizioak itxitura ideologikoa ekarri, ideia berriak sartu ziren (hiriburuetan onartuagoak herrietan baino).

Kultura-Berriztapena

Kultura-berriztapena: Ilustratuek kultura berritu zuten. Kultura berritu zuten ilustratuen artean nabarmendu ziren: Feijoo, Campomanes, Olavide, Jovellanos eta Elhuyar anaiak (Wolframioa aurkitu zuten).

Hezkuntza-Politika

Hezkuntza-politika: Gizarte-klase berriek jakintza teknikoagoak eskatu zituzten. Espainiako ilustratuek Estatuari hezkuntza hobetzeko eskatu zioten (herrien jokabidea heziketaren araberakoa zelakoan), pentsamendu zientifikoa eta ikerketaren garapena oinarri hartuta. Aldi horretako lorpenak: hezkuntza-erakunde berriak sortzea eta unibertsitate-eraldaketako planak.

Kultura-Erakunde Berriak

Kultura-erakunde berriak: Kultura-berrikuntzak zabaltzeko eta garatzeko erakunde berriak sortu ziren: Errege Akademiak (monarkiaren goi-mailako babesarekin) eta Herrialdearen Adiskideen Elkarteak. Berrikuntzarik nagusiena: kazetaritza agertzea (informazio ugari bildu).

Estetika Berria: Borboien Gortea

Estetika berria: Borboien gortea: Borboiek Frantziako gorteko eredua (Errege Jauregia eta Granjako Jauregia) sartu zuten, eta Estilo neoklasikoa ere sartu zen (Prado Museoa).

Amerika Hispaniarra XVIII. Mendean

Amerikako Kolonien Hazkundea

Amerika kontinenteak XVIII. mendean bultzada handia izan zuen. Amerika espainiarreko biztanleria hazi zen, batez ere, mestizoek eta zuriek gora egin zuten (indigenak behera).

  • Landan latifundio handiak ziren nagusi eta enkomiendak mantendu ziren.
  • Merkataritza-trafikoa asko hazi zen eta merkataritza-konpainiak sortu ziren, merkataritza errazteko; hala ere, urrearen eta zilarraren irteerek behera egin zuten.
  • Amerikan unibertsitate berriak sortu ziren eta inprentak eta prentsak aurrerapenak izan zituzten.

Amerikar Erreformismoa eta Kreolen Erreakzioa

Espainiako politika berriarekin (ahalegin guztiak Amerikan egin) batera, biztanleria kreolak (amerikar zuriak) gora egin zuen. Goi-agintaritza nahi zuten, agintariak espainiarrak soilik zirelako; gainera, Sevilla-Cádiz monopolioa kritikatzen zuten.

Merkataritza-Askatasunaren Ondorioak

Merkataritza-askatasunaren ondorioak: Merkataritza-askatasunak espainiar merkatariei mesede egin zien. Merkantzia gehiena Kataluniako oihalak ziren, produktu indigenen kaltetan. Kreolek sortutako fabrikak itxi ziren. Madrilgo Gortearen aurkako erresumina berpiztu zen.

Gizarte Kolonialaren Erreakzioa

Gizarte kolonialaren erreakzioa: guztiak erregearen aurka: AEB eratu ondoren, herritar indigenak (kreolak) haserretu ziren: enkomiendak abolitzeko nahia. Karlos III.aren politika erreformistak gobernu kolonialaren gaineko kontrola bikoiztea eskatzen zuen, kreolen boterea murriztearen truke. Espainiarrek administrazioko eta merkataritzako kargurik onenak eskuratzen zituzten.

Eliza (batez ere, behe-kleroa) ez zegoen pozik Amerikako aldaketen aurrean: erregalismoak Elizaren pribilegioak murriztu zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML