XVII. Mendea: Eraldaketak, Gatazkak eta Sistema Politiko-Ekonomikoak

Historia3,74 KB

XVII. Mendea: Eraldaketak eta Gatazkak

1.1. XVII. Mendeko Eraldaketak

Politikoak:
Nazioarteko liskar larriak gertatu ziren. Espainiak Europako hegemonia galdu zuen. Lehen sistema parlamentarioak agertu ziren.
Ekonomikoak:
Merkataritzaren gorakadak finantza-kapitalismoa sustatu zuen, eta estatu gehienetan merkantilismoa nagusitu zen.
Sozialak:
Gizarte estamentala apurtzen hasi zen.
Kulturalak eta artistikoak:
XVII. mendean zientzia modernoa jaio zen, eta saiakuntza-metodoen aplikazioak zientzia-iraultza ekarri zuen. Arte estilo bat sustatu zen: Barrokoa. Italian sortu zen.

1.2. Europako Gatazkak

Hogeita Hamar Urteko Gerra (1618-1648)

Alemaniako gatazka batekin hasi zen. Printze alemanak protestanteak ziren eta beren autonomia defendatzen zuten. Enperadoreak Espainiaren babesa jaso zuen, eta printze alemanek Espainiaren aurkako potentzien babesa jaso zutenean, liskarra nazioartekoa bihurtu zen.

Espainiaren arerioak hauek izan ziren:

  • Frantzia
  • Suedia
  • Danimarka
  • Probintzia Batuak
  • Ingalaterra

Espainiaren eta Frantziaren arteko Gerra (1648-1659)

Dunetako guduan (1658) Espainia garaitua izan zen, eta Pirinioetako Bakea sinatu zuen (1659). Iparraldean kokatutako lurralde katalanak Frantziari utzi zizkion.

2. Monarkia Absolutuak eta Sistema Parlamentarioak

2.1. Monarkia Absolutuak

Erregeak Estatuko botere guztiak zituen, Gorteak edo Parlamentuak kontuan hartu gabe gobernatzen zuelarik.

Boterea Jainkoak Emana Zela Zioen Teoria

Erregearen boterea Jainkoagandik zetorrela esaten zen.

Administrazio Zentralizatua

Funtzionarioek bermatu egiten zuten erregeak ekonomiaren eta armadaren gaineko kontrola zuela.

Adibidea Europan

Adibiderik onena Frantziako Luis XIV.a izan zen (1643-1715).

2.2. Sistema Parlamentarioak

Ingalaterra

Ingalaterra izan zen monarkia parlamentarioaren adibiderik onena. Bi alderdien arteko talkek bi iraultza sortu zituzten: 1640koa eta 1688koa.

Probintzia Batuak

Probintzia Batuek, Espainiatik independizatu ondoren, zazpi probintziaz osatutako errepublika sortu zuten. Probintzia bakoitzak bere parlamentua zuen.

3. Krisialdi Ekonomiko eta Soziala

3.1. Demografia Geldialdia

Biztanleria gutxitu egin zen XVII. mendean, klima-irregulartasunen, gerren eta urritasun teknikoen eraginez.

Herrialde askotan biztanleriaren hazkundea gelditu egin zen.

3.2. Nekazaritzaren eta Artisautzaren Krisialdia

Nekazaritza-produkzioak behera egin zuen XVII. mendean, klima-irregulartasunen, gerren eta urritasun teknikoen eraginez.

Hiriko artisautza krisialdian sartu zen, gremioen kontrolak artisauen garapena eragozten zuelako.

3.3. Merkataritza eta Finantza-Kapitalismoa

Merkataritzak goraldi nabarmena izan zuen, batik bat Holandan, Ingalaterran eta Frantzian. Herrialde horiek Portugalen eta Espainiaren ahultasuna aprobetxatu zuten.

3.4. Merkantilismoa

XVII. mendean, Europako estatu gehienek merkantilismoaren printzipioei jarraitu zieten. Teoria eta jardun ekonomikoa zen.

Estatuaren esku-hartzea hainbat formatakoa izan zen:

  • Kanporako salmentak sustatzea.
  • Manufaktura nazionalak bultzatzea.
  • Beste merkatu batzuk konkistatzeko beste zenbait lurralde okupatzea.

Merkantilismoak hainbat eredu zituen. Luis XIV.aren ministro Colbertek aplikatutako eredu frantsesak nekazaritza, estatuko industriak eta kanpo-merkataritza sustatu zituen. Ingelesek, berriz, industria eta kanpo-merkataritza sustatu zituzten.

Deskargatu

PDF Word HTML