XV. Mendeko Susperraldi Ekonomikoa eta Desparekotasun Soziala

Historia2,37 KB

Ekonomiaren Susperraldia

Penintsulako erresuma guztietan jarduera ekonomikoen susperraldi motel eta iraunkorra eman zen XV. mendean.

Gaztelako Erresuma

Abeltzaintza zabaldu zen, artilea esportatzen zen, eta artaldeen jabeek, beraien interesak defendatzeko, Mesta izeneko elkartea sortu zuten.

Aragoiko Erresuma

Lan baldintzak hobetu ziren nekazarientzat. Katalunian, muga-zergak sortu ziren ehunen manufaktura babesteko, eta Mediterraneoko portuek merkataritza bultzatu zuten.

Gizarteko Berdintasunik Eza

Biztanleen %90 nekazariak eta artisauak ziren. Gainontzekoa, nobleek eta kleroko goi-karguak, ia ondasun guztien jabeak ziren. Maiorazkoa zenez, familia nobleen ondasun guztiak seme zaharrenarentzat ziren. Aragoiko erresuman, susperraldi ekonomikoari esker, merkatarien eta artisauen eragin soziala hazi zen.

Kontinente Berrira Iritsi Zirenekoa

Itsas Espedizioak Egiteko Arrazoiak

Ekialdetik ekarritako produktuen salerosketak urrea eta zilarra ematen zituen. Baina Otomandar Inperioak eragotzi egin zuen merkataritza hori. Orduan, Europako estatuak Ozeano Atlantikoa esploratzen hasi ziren (ordezko itsasbidea). Horregatik, tresna berriak sortu ziren (ipar-orratza, astrolabioa, portulanoa).

Portugaldarren Espedizioak

XV. mendean zehar, merkataritza-koloniak ezartzen hasi ziren. Bartolome Dias Afrikako kostaldera iritsi zen 1488an. Vasco da Gama Indiara iritsi zen 1498an. Bidaia hauen ondorioz, portugaldarrek zetaren eta espezieen salerosketaren monopolioa lortu zuten Europan.

Kolonen Proiektua

Kristobal Kolon Iberiar Penintsulara joan zen proiektuetan interesa zeukalako. Errege-erregina katolikoei aurkeztu zien bere proiektua, eta Elisabet erreginak finantzatzea lortu zuen. Horretarako, Santa Fe-ko kapitulazioa sinatu zuten. Kolonek Asiako kostaldetara zioala pentsatzen zuen, baina ezezaguna zen kontinentera iritsi zen (Amerika).

Kolon Oker Zegoen

Lurra esferikoa zelaren uste osoa zuen. Toscanelli matematikariaren ustez, Europa eta Asiaren artean ozeano bakarra zegoen. Kolon Amerikara iristean, hainbat zibilizazio bizi ziren bertan, garrantzitsuenak aztekak (ekialdeko Amerikan), inkak (Andeetan) eta maienak. Nekazaritza eta meatzaritza aberatsa zuten, eta idazkera ezagutzen zuten, baina ez zuten gurpilaren eta burdinaren berririk.

Deskargatu

PDF Word HTML