XIX. Mendeko Espainiako Historia: Hitz Gakoak eta Iruzkinak

Historia3,75 KB

1. Definizio Historikoak

  • Fontainebleauko Ituna: Karlos IV.aren garaian, itun bidez, Frantziako tropei Espainia zeharkatzeko baimena ematen zitzaien, Portugalera joateko.
  • Baionako Abdikazioak: Karlos IV.a eta Fernando VII.aren arteko liskarraren ondorioz, Napoleonek egoera aprobetxatu zuen. Bi erregeak Baionara eraman, abdikazioa sinatuarazi, eta Napoleonek bere anaia (Jose I.a, "Pepe Botella") Espainiako tronuan jarri zuen.
  • Lege Salikoa: Fernando VII.aren aurretik indarrean zegoen legea, emakumeek tronuan egoteko aukera ukatzen zuena.
  • Pragmatika Santzioa: Fernando VII.ak Lege Salikoa indargabetzeko eman zuen dekretua, emakumeek tronuan egoteko aukera aldarrikatzen zuena.
  • Foru Pasea (Pase Forala): Euskaldunek foruak izateagatik zuten pribilegioa. Erregeak foruen aurkako zerbait erabakiz gero, betetzeari uko egiteko aukera zuten, "men egiten zaio baina ez da beteko" adieraziz.
  • Kontzertu Ekonomikoa: Foruak galdu ondoren, Espainiako Gobernuak konpentsazio moduan emandako sistema. Euskaldunek zergak ezartzeko, kobratzeko eta administratzeko aukera zuten, baina diru kopuru bat ordaindu behar zioten Madrilgo gobernuari.
  • Mendizabalen Desamortizazioa: Isabel II.aren adingabetasunaren garaian gertatu zen, progresistek boterea eskuratu zutenean. Horren arabera, zenbait instituzio edo pertsonaren ondasunak bereganatzen zituen Estatuak.
  • Berrezarkuntza (Errestaurazioa): Alfontso XII.aren erregealdia (Cánovas del Castillorekin), Maria Kristina Habsburgokoaren erregeordetza eta Alfontso XIII.aren erregealdiaren lehen urteak hartzen dituen epealdia.
  • Kakikismoa (Caciquismo): Berrezarkuntza garaian hauteskundeetan egiten zen azpijokoetako bat. Jauntxoek (kakikeek) herritarren botoa lortzeko erabiltzen zuten.
  • Pucherazoa: Berrezarkuntza garaian hauteskundeetako emaitzak manipulatzeko erabiltzen zen azpijokoa.
  • Txandakatze Politikoa (Turno Pacífico): Berrezarkuntza garaian ezarritako gobernu sistema berria, bi alderdi nagusien (kontserbadorea eta liberala) arteko txandakatze babestua.

2. Dokumentu Historikoen Iruzkinak

2.1. 1839ko urriaren 25eko Legea

  • Dokumentuaren Aurkezpena: 1839ko urriaren 25eko Legearen zati bat da, foruak mugatu nahi dituena.
  • Sailkapena: Lehen mailakoa eta eduki politikoa du.
  • Kokapena:
    • Kronologia: 1839ko urriaren 25a.
    • Geografia: Madrilen idatzia, baina eragina Euskal Lurraldeetan.
  • Testuinguru Historikoa:
    • Lehen Gerra Karlistaren eta Bergarako Besarkadaren ondorioz sortua.
    • Madrilgo gobernua foruen gainetik jartzen zen lehen aldia izan zen.
    • Gorteek onartutako zerbait.

2.2. Espainia XIX. mendean (1812ko Konstituzioa)

  • Dokumentuaren Aurkezpena: 1812ko Espainiako Konstituzioko artikulu bat da, hainbat printzipio liberal defendatzen dituena.
  • Sailkapena: Lehen mailakoa eta sozio-politikoa.
  • Kokapena:
    • Kronologia: 1812ko martxoaren 19a.
    • Geografia: Cadiz.
  • Testuinguru Historikoa eta Edukia:
    • Botere banaketa (15., 16. eta 17. artikuluak):
      • Legegilea: Gorteen eta Erregearen esku.
      • Betearazlea: Erregearen esku.
      • Judiziala: Epaileen esku.
    • Helburua: Erregeari boterea mugatzea, botere gehiegikeriak ekiditeko.
    • Adierazpen askatasuna: Idazteko, inprimatzeko eta argitaratzeko askatasuna.

Deskargatu

PDF Word HTML