Velazquezen Meninak: Barrokoaren Maisulana
Velazquezek Meninak Koadroaren Azterketa
Velazquezek Meninak koadroa 1656an pintatu zuen. Koadro hau Madrilgo Alkazarreko erregearen sala pribatuetan kokatu zen, moduren batean intimidadean ikusia izateko. Haatik, ez dakigu erregearen iniziatibaz pintatu zuen edo egilearen kapritxoa izan zen. Estilo barrokoa. Hasieran, koadroa “La familia” izendatua izan zen, bertan erret familia ageri baita, goi zerbitzari batzuekin. Meninak hitza, portugesez, hauek jatorri nobleko laguntzaileak ziren, infantari laguntzen zioten. Hemengoak Margarita infantaren laguntzaileak ziren. Koadroaren jasotzailea Felipe IV.a dugu. Velazquez 1623tik aurrera, erret pintorea izan zen eta hamaika erretatu egin zizkion erregeari. XVII. mendean zehar espainiar erregetzaren boterea behera joan zen eta botere krisiek utzitako aztarnak erretratuetan, naturalismo sotilaren bidez, nolabait, islatu omen zituen Velazquezek. Monarkia absolutistaren botere politikoaren propaganda moduan erabilia izan zen artea garai hartan.
Velazquezen Bizitza eta Eragina
Velazquez 1599an Sevillan jaio zen eta bertan hasi zen pintura ikasten. Caravaggioren eta Pachecoren eraginak jaso zituen. Aldi honetan, naturalismoa, tenebrismoa, bodegoiak eta gai kostunbristak edo eguneroko bizitzaren pasarteak gai erlijiosoarekin batera garatu zituen. Geroago, Pachecoren alabarekin ezkondu eta Madrilgo gortean sartu zen, erret pintorea izatea lortuz. Bere bizitzaren bukaeran noblezi titulo txikia lortu zuen, Santiagoko zaldun titulua. Italiara bi bidai egin zituen, lehenengoa ikastera eta bigarrena erret arte bilduma aberasteko. Bidai honetan orduko artegile, intelektual eta aristokrata ugarirekin erlazionatu zen. Beraz, maila intelektual handia izan zuen, bere artea oso estimatua izan zen, beste pintoreen mirespena eta errespetua lortu baitzuen.
Meninak Koadroaren Azterketa Formal
Azkeneko garaietan, pintura gutxi eta ukitu solteak erabilita naturalismoa eta bizitasun handiko efektuak lortu zituen. Mota guztietako gaiak landu zituen; bodegoiak eta ohiturak, erretratuak, erlijiosoak, historikoak edo mitologikoak. Azterketa formalari dagokionez, materiala eta teknikari dagokionez, mihise gaineko olio handia da. Materia piktoniko gutxi erabili zituen.
Meninak Koadroaren Komposizioa
Materia piktoniko gutxi erabili zituen. Ukitu solteak eta askeak ematen ditu, pintzelkada inpresionistak gogoratuz. Hurbiletik ikustea formarik gabeko pintua dirudi, baina distantzia batera kokatuta, naturalismoa eta bizitasuna ikus daitezke. Badirudi Velazquezek Tizianoren erara pintatzen zuela, aurretik marrazkia egin gabe kolorea zuzenean aplikatuz. Gaia ematen duena baino oraindik konplexuagoa da. Erret familia konfiantzako gorteko jendearekin ageri da. Eszena Alkazarreko gela batean gertatzen da, bertan Velazquezen estudio edo tailerra zegoen kokatuta. Erdian Margarita infanta dago bere gorteaz inguraturik. Bere bi aldeetara meninak daude, eskuinaldean, Isabel Velazquez. Eskuinalderago, txakurra, Mari Barbola Ipotx Makrozefaliakoa eta Nicolasito Pertusato Ipotx italiarra. Atzealdean, “guardadamaos” gizona, beltzez. Toka daraman “dueña” Marcela de Ulloea omen da.
Errege-erreginaren Irudia
Hondoko planoko atean, Jose Nieto Velazquez dago, errege aposentadorea zena. Bigarren planoan, ezkerraldean pintorearen autoerretratoa daukagu, gure eremura begira. Pintatzen ari den koadro handiak konposizioa gainezkatzen du eta atzeko partea bakarrik erakusten zaigu. Pentsatzen ageri da, buru lana egiten. Hondoko paretan ispiluan errege-erreginaren irudiak islaturik ageri dira. Harrigarria da errege-erreginak lehenengo planoan ez agertzea, kontuan hartuz absolutismoaren garaian zeudela. Paretan, bestalde, beste koadro batzuk daude: Apolo eta Pan, Minerva eta Aracne. Gai mitologiko hauen bitartez artisautza eta eskulanaren gainean kokatzen diren benetako arteen goraipamena egiten omen da, beraz, autoreak pinturaren izaera noblea aldarrikatzen du. Konposizioari begira, naturalismoa eta bizitasun handiko konposizioa lortu du. Ekintzen erretratua da, bat-batekotasun sentsazioa sortu behar duena. Begirada, keinua eta jarreren bidez pertsonaien arteko eta espazio ezberdinen arteko lotura naturala da. Konposizioa ez dago, ez erabat zentratua ez erabat enmarkatua. Infantaren eta errege-erreginaren erretratua ez daude erdian, baizik eta ihes puntua atearen markoan daude. Bestetik, simetria saihesteko irudien kokapenetan erritmoak sartu dira.