Burdinbideen Lege Orokorra (1855): testu iruzkina
Laburpena
Testu honek 1855eko Burdinbideen Lege Orokorra aztertzen du, Espainiako lehen trenbide-araudi nagusia. Legearen artikulu nagusiak azaltzen ditu: sarearen eraikuntza gobernuari dagokiola, konpainia pribatuek parte hartzeko aukera, finantzaketa-bideak eta trenbideen zabalera. Gainera, lege hori XIX. mendeko Espainiaren egoera ekonomiko eta sozialaren testuinguruan kokatzen du.
Funtsezko puntuak
- 1855eko Burdinbideen Legea 1876ko martxoaren 19an onartu zen Madrilen (testuaren arabera; ikus doubtful).
- 4. artikuluak sarearen eraikuntza gobernuari dagokiola ezartzen du, konpainia pribatuek ere parte hartzeko aukera izanik.
- 8. artikuluak konpainiei laguntzeko hiru bide aipatzen ditu: gobernuarekin batera obran parte hartzea, kapitalaren zati bat itzultzea eta gutxieneko interes bat ziurtatzea.
- 30. artikuluak trenbideen zabalera 1,67 metrokoa izango zela zehazten du, Europakoa baino estuagoa.
- Legeak industria, merkatu nazional kohesionatua eta Espainiaren aro garaikidean sartzea bultzatu zituen.
Aztertuko Dugun testua, izaerari dagokionez testu juridikoa da, zehatzago esanda lege bat. Edukiaren aldetik, berriz, ekonomikoa da. Lehen mailako iturria da. Egilea kolektiboa da Gorteetan landu bitzen. Hartzaileak nazioa Osatzen duten herritar guztiak dira eta, ondorioz, dokumentu publikoa da. Madrilen onartu zen 1876ko Martxoaren 19an.
Testuaren ideia Nagusiei dagokienez, berriz, Legearen artikuluak errepasatuz aterako ditugu. Horrela, ikusten dugu 4. Artikuluak zehazten du sarearen eraikuntza gobernuari Dagokiola baina konpainia pribatuak ere parte hartzeko aukera irekita geratzen Dela. 6. Artikuluak, berriz, argitzen du azken hauek bakarrik parte hartu ahal Izango dutela gobernuaren baimena jaso ondoren.
8. Artikuluak Erakusten digu zeintzuk bide erabiliko dituen gobernuak obran sartuko diren Konpainiak laguntzeko. Zehatz esanda hiru izango lirateke: obran parte-hartuz Gobernuarekin batera, inbertitutako kapitalaren zati bat bueltatuz eta inbertitutako Kapitalagatik gutxieneko interes bat ziurtatuz.
19. Artikuluaren Bitartez, berriz, estatuak ziurtatzen dio atzerriko kapitalari gerra piztuz Gero gerta litezkeen konfiskaziotetatik salbu egongo dela.
20. Artikuluak eraikuntza Baimena lortuko duten enpresentzako hainbat abantaila eta emakida jasotzen ditu. Azkenik, 30. Artikuluak zehazten du trenbideek zabalera jakin bat izango dutela (metro bat eta laurogei zm.), beraz Europekoak baino estuagoak izango dira. Desfase horrek zailtasunak ekarriko dizkio Espainiako ekonomiari urte luzez.
XIX. Mendearen Erdialdean Espainia ia bere osotasunean nekazaritzan oinarritutako herrialdea Zen. Nahiz eta Antzinako Erregimena Desagertuz joan zen era gradualean (Cadizko Konstituzioa, Hirurteko Liberala, Mª Cristina eta Esparteroren erregeordetzak) burgesia jarraitzen zuen gizarte Talde txikia eta ahul samarra izaten. Horrez gain, ez zuen erakusten interes Handirik industrian edota trenbidean inbertitzeko. Izan ere, burgesiaren Inbertsio bakarrak desamortizatutako lurrak erostera mugatu ziren. Halere, Katalunia Salbuespena zen (bertako ehungintza sektorea nahiko sendoa zen) eta ez da Kasualitatea bertan eraiki izana lehen trenbidea 1848an Bartzelona eta Mataro Artean. Erreforma politikoak argitaratu ez zen konstituzio batean jaso behar Ziren (1856ko konstituzio non nata) baian ekonomikoak bai gauzatu ziren.
Burdinbideen Legeaz gain Madozen Desamortizazioa (1855) onartu zen, gehienbat herri-lurrei eragin ziena, Bankuen Legea (1856) eta Espainako Bankuaren sorrera urte berean.
Ondorioei dagokienez, esan behar dugu 1855eko Legeak, Europarekin alderatuta berandu heldu zen arren, bultzada handia eman Ziola burdinbidearen eraikuntzari eta, bide batez, Espainia aurrerapenaren Bidean jarri zuela. Arlo ekonomikoari dagokionez, lagundu egin zuen industria Indartzen (burdinaren eta ikatzaren eskaera), eta beste alde batetik ekarpen Handia egin zion merkatu nazional kohesionatu baten sorrerari herrialde barruko Elkartrukeak eta komunikazioak hobetu baitzituen.
Arlo sozialean, berriz, erraztu egin zituen Kostaldeko periferian sortzen ari ziren industria-zonalde berrietarantz hasi Ziren lekualdatzeak.
Hala ere, akats larriak egin ziren burdinbide Sarea Europakoarekin lotzerakoan bide-zabalera desberdina aukeratu baitzen eta Hautu horrek arazo handiak eragin zituen hamarkadetan zehar.
Amaitzeko, Balorazio moduan esan genezake Burdinbideen Legeak, arlo Ekonomikoari dagokionez, Espainia Aro Garaikidean sartzea ekarri zuela. Ondorengo Hamarkadan burdinbidearen 5000 km. Eraiki ziren eta, Alemania, Erresuma Batua Edota Frantziarekin alderatuta kopuru txikia dirudien arren, ezin da ukatu Espainia Europan martxan zegoen Industria Iraultzan sartzea ahalbidetu zuela.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer zehazten du 30. artikuluak Burdinbideen Legean?
Trenbideek zabalera jakin bat izango dutela zehazten du: metro bat eta laurogei zentimetro. Zabalera hori Europakoa baino estuagoa da.
Nork eraiki behar zuen burdinbide-sarea 1855eko legearen arabera?
4. artikuluak sarearen eraikuntza gobernuari dagokiola zehazten du, baina konpainia pribatuek ere parte hartu ahal izango zutela.
Zein izan ziren Espainiako ekonomiaren ondorioak Burdinbideen Legearen ostean?
Legeak industria indartzen lagundu zuen eta merkatu nazional kohesionatu baten sorreran ekarpen handia egin zuen. Ondorengo hamarkadan 5000 km trenbide eraiki ziren.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.