Teknologiaren Erabilera XXI. Mendean: Oreka Bilatuz
Teknologiaren Aurrerapenak eta Gure Dependentzia
Argi dago beharrezkoak ditugula gure eguneroko bizitzan teknologiaren aurrerapenak. Alegia, lehen ez geneukan erosotasun batekin bizitzen uzten digute. Arazoa da, ez dakidala ze puntura arte diren mesedegarri. Tamalgarria da kalera irtetea eta ikustea nola hamar urteko umeek parkean egonda ere, nahiago dutela mugikorrarekin jolastea haien artean erlazionatzea baino. Edo ikustea nola haserretzen diren gurasoekin, merkatura irten den azken mugikorra ez erosteagatik. Hau al da sustatu nahi dena teknologia berrien aurrerakuntzarekin?
Ez dira umeak bakarrik. Gazte eta nagusiek ere ez dituzte aparatu hauek ixten beren klaseetan edo lanetan, WhatsApp-ean aritzeko, Candy Crush-era jolasteko edo txio batzuk irakurtzeko. Kontua da: ona al da dugun teknologiarekiko dependentzia, edo planteatu beharko genuke tresna hauen gehiegizko erabilerak zer ondorio dituen?
Teknologiaren Onurak Gazteengan
Esan beharra dago, asko direla teknologiaren erabileraren onurak gazteengan:
- Informazioa eskuratzeko eta ulertzeko aukera: Munduan zer gertatzen ari den jakiteko eta ulertzeko aukera ematen die.
- Harremanak eta kultura aniztasuna: Edozein herrialdetako jendea ezagutu dezakete, baita beren kultura, ikuspegiak, hizkuntza eta bizimodua ere.
- Urruneko harremanak mantentzea: Gaur egun, teknologia guregandik urrun bizi diren ezagun edo senitarteko guztiekin harremana ez galtzeko baliabide bat da.
- Eguneroko bizitza erraztea: Mugikortasuna, komunikabideak eta komunikazioa asko errazten dituzte, besteak beste.
Teknologiaren Arriskuak eta Desabantailak
Hala ere, teknologiak eragindako faktore negatiboak ere badaude:
- Pribatutasun-galera eta segurtasun-arriskuak: Izan ere, teknologiek, zehazki sare sozialetan, pribatutasuna galtzeko arriskua, identitate-ordezpena edo cyberbullying-a jasateko arriskura garamatza.
- Denbora-galera eta dependentzia: Bereziki mugikorren erruz, denbora asko galtzen dugu eta denboraren nozioa ere galtzen da.
- Kontsumorako sustapena: Halaber, kontsumorako sustapena ere areagotzen du, spam edo publizitatearekin eta online erosteko erraztasunengatik.
Teknologiaren Erabilera Arduratsua
Hortaz, gazteek teknologiarekin harreman estua izatea XXI. mendean zerbait zentzuzkoa dela uste dut. Baina beti ere kontrolpean dagoen artean. Argi dago gaur egungo umeak mugikor batekin eskuetan jaiotzen direla ia, eta hori beren parte bat dela dagoeneko. Baina teknologia berri hauetaz aparte ere bizitzen jakin beharko genuke. Ez bakarrik mugikorretatik, baizik eta edozein tresna elektrikotatik ere.