Gizarte estratifikazioa: ezaugarriak, motak eta gizarte mugikortasuna

Psikologia eta soziologia-n eguneratua3 KB

Laburpena

Dokumentuak gizarte estratifikazioa azaltzen du: gizartearen geruzetan banaketa, bere ezaugarriak eta motak (esklabotasuna, kasta eta estamentuak). Gainera, gizarte desberdintasunaren muturreko egoerak aztertzen ditu, hala nola pobrezia eta gizarte bazterketa, eta gizarte mugikortasunaren motak, bai bertikala eta horizontala, bai belaunaldi barruko eta belaunaldien arteko mugikortasuna.

Funtsezko puntuak

  • Gizarte estratifikazioa gizartearen geruzetan (estratoetan) egindako banaketa da, egiturazkoa, orokortua eta iraunkorra.
  • Esklabotasunean gizabanako batzuk beste batzuen jabe dira, eta ideologikoki eta legalki babestua izaten da.
  • Kastan gizarte lekutzea jaiotzatik jasotzen da bizitza osorako, endogamia arauekin eta gizarte mugikortasun ezarekin.
  • Estamentuak feudalismo garaiko estratifikazio sistema dira, betebehar eta eskubide desberdinetan oinarrituak.
  • Pobrezia diru edo oinarrizko beharrizanak asetzeko baliabide materialen falta da, eta dimentsio anitzeko desabantailak eragiten ditu.
  • Gizarte mugikortasuna bertikala (gora edo behera) edo horizontala izan daiteke, eta belaunaldi barruko edo belaunaldien arteko izan daiteke.
  • XX. mendeko gizarte postindustrializatuetan zerbitzu sektorearen hazkundeak goranzko mugikortasun orokortua eta polarizazio prozesua ekarri ditu.

Frogatu zeure burua

ESTRATIFIKAZIOAGizarte estratifikazioa: Gizarte bereizketa eta gizarte desbardintasuna alkartuz = gizarte estratifikazioa. Gizartearen banaketa geruzetan (estratoetan) Ezaugarriak: Egiturazkoa Gizartearen berezkoa Orokortua Iraunkorra Gizarte antolatzailea Hierarkikoa

Motak 1. Esklabotasuna:

- Gizarte desbardintze muturrekoa. - Gizabanako batzuk beste batzuen jabe dira. -Esklabotasunaren legitimazioa ideologikoki (e.a. sinismen arrazistak) eta legalki babestua.

2. Kasta:

- Indian dau adierazpide argiena.- Jaiotzetik jasotako bizitza osorako gizarte lekutzea. (Endogamia arauak) - Geruza itzi eta zurrunak. (Gizarte mugikortasun eza)- Instituzionalizazio maila altua, erlijio hinduari esker bermatua.

3. Estamentuak:

- Europar feudalismo garaiko estratifikazioa sistema. Beste gizarte tradizional batzuetan ere ohikoa. (Jaiotzetiko noblezian oinarritutako aristokrazietan.)- Alkarrenganako betebehar eta eskubide desbardinetan oinarritutako gizarte estratifikazioa. (Legeak babestuak sarritan)- Kasta sistem...

Gizarte desberdintasunaren muturreko egoerak: 1.Pobrezia :diru edo oinarrizko beharrizanak asebetetzeko baliabide material falta.Pobreziaren ezaugarriak:- Fenomeno soziala, egiturazkoa.- Fenomeno erlatiboa. Gizarte bakoitzeko ongizate mailaren araberakoa.- Dimentsio anitzeko desabantailen bultzatzailea: diru- sarrera baxuak, osasun kaskarra, hezkuntza maila baxua, gizarte bazterketa, e.a.

2.Gizarte zatiketa prozesua

Egoera jakinak dirala medio (lanpostua galtzea, immigrazioa, gaixotasun larriak, e.a.) euren jatorrizko estratotik berezita gelditu diran banakakoak edo taldeak.

Gizarte mugikortasuna

Posizionamendu sozioekonomiko batetik besterakoa banakako eta taldeen mugikortasuna.Motak:

  • Mugikortasun Bertikala: eskala sozioekonomikoan gora ala behera egitea.

Goranzko mugikortasuna. 

Beheranzko mugikortasuna.

  • Mugikortasun Horizontala: eskala sozioekonomikoan aldaketarik eragiten ez dauan egongune sozioekonomiko batetik besterako mugimendua.
  • Belaunaldi barruko mugikortasuna: pertsona batek bere lan-bizitzan zehar burututako goranzko ala beheranzko desplazamendua.
  • Belaunaldien arteko mugikortasuna: guraso eta seme- alaben artean burututako goranzko ala beheranzko desplazamendua.

Gizarte postindustrializatuetan XX. mendean emandako prozesu orokortua Zerbitzu sektorearen hazkundea dala eta…

  • Goranzko mugikortasun orokortua:Langile klasetik→erdi mailako klasera. Gizartearen gehiengoa erdi mailako klase konplexu eta heterogeneoaren parte bilakatu “Klase bakarreko gizartea”→Klaseen amaiera...
  • Gizartearen polarizazio prozesua:Gizarte postindustrialean arrakasta izateko oinarrizkoak diran ezagutza teknologiko, kultural, e.a.ak dabezanen eta ez dabezanen arteko urruntze progresiboa.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da gizarte estratifikazioa?

Gizarte estratifikazioa gizarte bereizketa eta gizarte desberdintasuna batera direla esan nahi du: gizartea geruzetan (estratoetan) banatuta dago. Egiturazkoa, orokortua eta iraunkorra da, eta gizarte antolatzaile hierarkikoa osatzen du.

Zein dira gizarte estratifikazioaren motak?

Dokumentuak hiru mota aipatzen ditu: esklabotasuna, kasta eta estamentuak. Esklabotasunean gizabanako batzuk beste batzuen jabe dira; kastan gizarte lekutzea jaiotzatik finkatzen da; estamentuak feudalismoko betebehar eta eskubide desberdinetan oinarritzen dira.

Zer da mugikortasun bertikala eta horizontala?

Mugikortasun bertikala eskala sozioekonomikoan gora edo behera egitea da. Mugikortasun horizontala, berriz, eskala sozioekonomikoan aldaketarik eragiten ez duen egongune batetik bestera egitea da.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein gizarte estratifikazio motan lekutzea jaiotzatik jasotzen da bizitza osorako?
2. Zein da Indian adierazpide argiena duen estratifikazio mota?
3. Zer da pobrezia dokumentuaren arabera?
4. Zein mugikortasun mota da pertsona batek bere lan bizitzan zehar egindako desplazamendua?
5. Zein prozesuk eragin du langile klasetik erdi mailako klasera igarotzea gizarte postindustrializatuetan?
6. Zein da estamentuen oinarria?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.