Sobietar Batasunaren bilakaera eta Stalinen diktadura
Gerrako komunismoa eta proletariotzaren diktadura
Gerrako komunismoa: Sistema politikoa non industria nazionalizatu, landa kolektibizatu eta nekazariei aleak konfiskatu ziren, denen artean banatzeko.
Proletariotzaren diktadura: Leninen oinarrietako bat zen; erabaki guztiak Alderdi Komunistak hartzen zituen eta beste alderdi politiko guztiak debekatuta zeuden.
NEP-a: Ekonomia-politika berria
Ekonomia suspertzeko helburuarekin sortu zen:
- Nekazariek askatasunez lurra landu eta produktua saldu zezaketen.
- Barne merkataritza librea.
- Enpresa txikiak pribatuak izatea baimendu zen.
Ondorioak: Ekonomia hazi zen, dirua irabazi zen, burgesia txiki bat sortu zen eta klase sozialak agertu ziren.
Zer zen SESB?
Estatu berri bat zen: Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna. Errepublika federazioa eta nazio multietnikoa zen.
1923ko konstituzioa eta politika sistema
- Barne politika: Errepublikek autonomia zuten (antolaketa judiziala, hezkuntza, osasungintza, hizkuntza, ohiturak). Errepublikek batasuna utz zezaketen.
- Legegintza: Organo gorena Sobiet Gorena zen, zeinak Presidium-a (estatuburua) eta Herri Komisarioen Kontseilua (ministroak) izendatzen zituen.
Hirugarren Internazionala
Leninek sortu zuen 1919an, iraultza SESB-tik kanpo zabaltzeko. Herrialde desberdinak gonbidatu zituzten, alderdi komunistak bertan hedatzeko.
Stalinen agintea
Lenin hil zenean, Stalin jarri zen Alderdi Komunistaren buruan. Herrialde bateko sozialismoa defendatzen zuen: SESB-eko iraultza finkatzea, mundua alde batera utziz.
Stalinen diktaduraren baliabideak
- Pertsona gurtzea: Propagandaren bidez Stalin goratu, etsaien ezaugarri positiboak ezabatu eta egia faltsutu zen.
- Alderdi Komunistaren boterea: Bizitza politikoan parte hartzeko, alderdi komunistakoa izan behar zinen.
- Izua: Oposizioa isilarazteko polizia politikoaz baliatu ziren. Gizartean susmo- eta salaketa-giroa sortu zen.
Kultura eta artea
Stalinek kultura erabat kontrolatu zuen. Arte-joera ofizial bakarra ezarri zen: errealismo sozialista. Estilo tradizionala erabiltzen zen eta gaia beti iraultza eta bere buruak edo taldeak (langileak eta nekazariak) goratzea zen.