Sinapsia, bulkada eta bizkarrezur-muina: osagaiak
Sinapsia
Sinapsia: neurona batetik bestera ekintza-bulkada edo seinaleak hedatzeko gune espezializatuak dira. Horien artean dago kontaktu fisikoa: arraildura sinaptikoa.
Sinapsiaren osagaiak
- Sinapsi aurreko neurona: axoiaren muturra.
- Arraildura sinaptikoa (sinaptiko tartea).
- Sinapsi osteko neurona: dendritak eta mintza.
Axoiek adar batzuk dituzte, eta haien bukaeran botoi sinaptiko bat aurkitzen da. Botoietan mitokondria eta besikula ugari daude; hauek neurotransmisoreak dituzte barruan. Sinapsi osteko neuronaren mintzean neurotransmisore bakoitzarentzako errezeptore espezifikoak daude.
Axoiaren muturrera iritsitako ekintza-potentzialak aldaketa kimikoak eragiten ditu eta, ondorioz, neurotransmisoreak askatzen ditu arraildura sinaptikoan. Gero, neurotransmisoreek bat egiten dute sinapsi osteko neuronaren mintzean dauden errezeptore espezifikoekin. Neurotransmisoreen ekintzen batura ekintza-potentziala sortzen badu sinapsi osteko neuronan, potentzial kitzikatzailea izango da. Baina seinaleen baturak ekintza-potentzialik eragiten ez badu, potentzial inhibitzailea izango dugu eta nerbio-bulkada ez da neuronan hedatuko.
Dendritak eta neuronen gorputzak axoi ugariri konektatuta daude eta horien bidez jasotzen dituzte neurotransmisoreen seinaleak.
Bulkada
Bulkada: mintzeko puntu batean sortutako ekintza-potentzialak estimulatzen du puntu horren ingurua eta eragiten du despolarizazioa eta ondoren berriz polarizazioa. Horrela, bulkada uhin baten moduan hedatzen da zelula osoan, mutur batera iritsi arte; han beste neuronara hedatu eta sinapsi-lotura espezifikoetan transmititzen da.
Bulkadaren abiadura handitzeko mekanismoak
- Mielina-geruza: axoia mielinezko zorro batez inguratuta egoten da (isolatzailea), eta zorro hori Schwann zelulaz osatua egon daiteke.
- Ranvier-en nodoak: zorroa eten egiten da Ranvier-en nodoetan; horri esker bulkada nodoetatik nodoetara jauzika transmititzen da (jauzika transmisioa).
Bizkarrezur-muina
Bizkarrezur-muina: barruan nerbio-kordoia du (gutxi gorabehera 45 cm). Milaka neuronez osatuta dago. Soma guztiak erdiko gunean tximeleta itxurako substantzia grisa eratuz antolatzen dira; inguruan substantzia zuria dago, mielinazko axoiez eraturik.
Alde dorsaletik (dorsaletik) nerbio sentsorialak iristen zaizkio (zuntz aferenteak), eta alde ventraletik (bentrale-tik) nerbio motorrak ateratzen dira (eferenteak). Bizkarrezur-muinek ekintza erreflexuak koordinatzen ditu.
Nerbio-kimadak (sentsazioak) errezeptoreetatik entzefalora doazenean, eta entzefalotik efektoreetara (eragileak) doazen kinada motoreak pasatzen direnean, informazioa hemendik — bizkarrezur-muinera — igarotzen da.
Meningeak
Meningeak: (barrutik kanpora) piamaterra, araknoidea eta duramaterra.