Saskibaloia: Historia, Arauak eta Jokoaren Oinarriak
Saskibaloia: Historia eta Oinarriak
Saskibaloia orain dela 3.000 urte jokatzen zen pilota-joko amerikar bat da. Izen desberdinak zituen:
- Pok-ta-Pok maiatarrentzat
- Tlachtli aztekentzat
Jokoaren oinarria kautxuzko pilota, eskuz eta hankaz jo gabe, aldez aurretik zehaztutako helmugara eramatea zen. Pistaren erdian uztai bat egoten zen eta pilota uztai barruan sartzea lortzen zuenak irabazten zuen.
Antzinako beste joko batzuk
- Buzkashi: Zaldi gainean jokatzen zen Afganistanen.
- Soumet: Euskal Pirinioetan lurrean zulo bat egiten eta harriak botatzen zen.
Joko Modernoaren Sorrera
1891ko abenduan, James Naismithek Springfield-eko (Massachusetts) YMCAko Training Eskola Internazionalean lan egiten zuelarik, bertako ikastetxeko zuzendariak neguan jolasteko joko bat asmatzeko eskatu zion. Orduan, 13 arau eta 9 jokalariko jokoa asmatu zuen, baina gero 5 jokalarira mugatu zuten. Antzinako saskiak burdinezko sareak bihurtu ziren.
Arrakasta handia izan zuen. Europan, YMCAren bitartez, Paris izan zen irakatsi eta praktikatu zuten lehen gunea. Amsterdameko (1928) eta Los Angeleseko (1932) Joko Olinpikoetan erakutsi ziren, eta Berlingo Joko Olinpikoetan (1936) kirol olinpikotzat hartu zen. Emakumezkoentzat Montrealen (1976) sartu zen.
Joko Eremua
26x19 edo 25x15 metroko (28x15m) zoru gogorreko eta oztoporik gabeko laukizuzena da. Erdian, marra batek bi zatitan banatzen du joko eremua.
Jokalari Kopurua
Taldea pistako bost jokalarik eta beste hainbat ordezkok osatzen dute. Partidan zehar, baloia jokoan ez dagoenean, eta epai-mahaikoei abisatu ondoren egiten dira aldaketak.
Saskiratzea
Helburu nagusia saskiratzea da:
- Saskiratze arrunta: 2 puntu
- Jaurtiketa librea: 1 puntu
- Hiruko sakea: 3 puntu
Partidaren Iraupena
40 minutu joko erreal ditu. 10 minutuko lau zatitan banatzen da.
Jokalaria Baloiarekin
- Eskuarekin jokatu, ez hankaz edo ukabilez.
- Boteekin mugitu ahal da bakarrik.
- Bote barik gehienez bi urrats eman daitezke.
- Boteak egin ondoren ezin duzu esku biekin jo berriro, berriro erabiliko baduzu. Boteak ezin dira bi eskuekin egin, dobleak dira.
Falta Arrunten Arauak
Urratsak eta dobleak, adibidez. Denbora-arauak:
- 3 segundukoa: Trapezio eremuan bazaude, falta da.
- 5 segundukoa: Baloia dutenean 5 segundutan ez baduzu pasatu, botea eragin edo jaurti, falta da.
- 8 segunduko araua: 8 segundu baino lehen beste zelai erdira pasatu behar da.
- 24 segundukoa: Talde bakoitzak 24 segundu izango ditu jaurtiketa egiteko.
Falta Pertsonalak
Aurkakoarekin izandako arauz kanpoko kontaktuak zigortzen dituzte.
- 5 falta pertsonal: Egin dituenak jokoa behin betiko utziko du eta haren ordez beste bat aterako da.
Falta Teknikoa
Jokalari eta entrenatzaileek gizalegezko jokabidea erakutsi beharko dute beti. Ez bada erakusten, kalera joan beharko du eta ordezkoa atera beharko da, eta aurkakoentzat bi jaurtiketa libre eta baloiaren posesioa izango dira.