San Agustinen Filosofia: Sorkuntza eta Historiaren Ikuspegia
Sorkuntza (Kreazioa)
San Agustin kreazionista da. Jainkoak ezerezetik hitzak erabiliz gauza guztiak sortu zituela esaten du. Ekintza hau osoa, bat-batekoa, librea (Jainkoak nahi zuelako) eta 6 egunetakoa izan zen.
Jainkoak ordena bat ezarri zuen; arau horiekin mundua aldatzen joan da, belaunaldiak, gauza onak zein txarrak egiten dituzten gizakiak, kulturak sortzen...
San Agustinen Filosofia: Historia
San Agustinen eta Historiaren Garrantzia
San Agustinen filosofian historiari buruzko azalpen sakona dago. Berak da lehen pentsalaria historia unibertsalaren zentzua aztertzen duena. Modu eskematikoan emango digu azalpena, ekintzak eta gertakizunak ulertzen saiatuz.
Gertakizuna: Erromatar Inperioaren Erorketa
Inperioaren gainbehera kontuan hartuta, Erromaren sakeoa oinarri hartuta, bere proposamena ere ekarriko digu historia ulertzeko. Horren azpian zer dagoen aztertzen saiatuko da.
Gertakari honek oihartzun handia izan zuen. Eztabaida handiak sortu ziren: kristauak ez zirenak (jentilak edo paganoak) zioten sakeoaren errudunak kristauak zirela, kristauek biolentzia ez zutelako aldarrikatzen.
San Agustinek "De civitate dei" (Jainkoaren Hiria) idatziko du kristautasuna defendatuz. Kristautasunaren erantzukizuna ez dela esan eta, bitartean, historia unibertsala azaltzeko eskema bat egingo du liburu horretan.
"Jainkoaren Hiria" (De civitate dei)
Gertatu diren gertaerak eta gaitzak zergatik ematen diren jakin nahi du.
Eskeman dioenez, bi hiri daude, ikusezinak eta bereiz ezinak, baina existitzen dira:
Jainkoaren Hiria (Zeruko Hiria)
- Zeruko hiritarrak
- Ongiarena
- Argitasuna
- Aukeratuen komunitatea
- Jainkoa maitatzea erabakitzen dutenak
- Espiritua
Munduaren Hiria (Deabruarena)
- Munduko hiritarrak
- Gaitzarena
- Iluntasuna
- Ez-aukeratuak
- Jainkoa maite ez dutenak eta bere burua maitatzea erabakitzen dutenak
- Haragia
Posible da batean egotea eta horrela hurrengora pasatzea. Bizitzeko bi ikuspuntu desberdin dira.
Historia: Bi Hirien Arteko Borroka
Historia bi hirien arteko borroka da. Jainkoaren mundua garaile aterako da azkenean. Munduaren ideiak irabazten badu, gertaera txarrak gertatuko dira.
Agustinismo Politikoa
Justizia Jainkoaren hiria garaile irtetzen denean eta politikan kristautasunak dituen arau eta aginduak betetzen direnean ematen da. Botere politikoaren eta botere erlijiosoaren arteko erlazioa egongo da.