Primo de Riveraren Diktadura eta II. Errepublikaren sorrera
1.- Primo de Riveraren Diktadura (1923-1930)
1923an, Primo de Riverak faxismoan oinarritutako diktadura ezarri zuen. Bi fase izan zituen:
Direktorio Militarra
Militarrez osaturiko gobernua izan zen. Konstituzioa eta parlamentua indargabetu zituen, alderdi politiko eta sindikatuak debekatu, prentsa kontrolatu eta ordena politikoa kontrolatu zuten. 1925ean amaitu zen Marokoko gerra.
Direktorio Zibila (1925-1929)
Sei zibil sartu ziren gobernuan eta Union Patriotica sortu zen. Ekonomian, sindikatuak eratu ziren patrioten eta langileen liskarrekin amaitzeko. Garapen ekonomiko handia lortu zen eta monopolioak sortu. Langabeziarekin amaitzeko, herri lanak egin ziren. 1929an, Erregeak babesa kendu zion Riverari, eta honek dimisioa eman zuen.
2.- Errepublikaren Aldarrikapena (1931)
1931ko apirilaren 14an, Errepublika aldarrikatu zen.
3.- Behin-behineko Gobernua
Erreformak egin ziren:
- Presoei amnistia eman zitzaien.
- Jornalarien egoera hobetzeko legeak onartu ziren.
- Generalitatea ezarri zen Katalunian.
Arazoak ere izan ziren:
- Konbentuak erre ziren.
- Langile grebak izan ziren.
- Militar eta nazionalisten altxamenduak gertatu ziren.
1931ko ekainean, konstituzio bat landu zuten.
4.- 1931ko Konstituzioa
Erreformak:
- Gizon eta emakumeen sufragio unibertsala onartu zen.
- Kultu eta sinesmen guztiak errespetatu ziren.
- Arlo publikoan zein pribatuan askatasunak bermatu ziren.
- Jabetza pribatua onartu zen.
- Gorteei botere legegilea eman zitzaien, exekutiboa ministroei eta judiziala independizatu zen.
- Gobernu autonomoak osatzeko aukera eman zen.
Niceto Alcala Zamorak presidente izan zen eta Manuel Azaña gobernuburu.
5.- Biurteko Erreformista
Erreformak:
Armada Erreforma
Militarrei Konstituzioari fideltasuna zin egiteko eskatu zitzaien. Horrela, ofizialen gehiegizko kopurua murriztu zen eta Zaragozako Akademia militarra desegin zen.
Erligio Erreforma
Eliza katolikoaren boterea murriztu zen, Jesusen Konpainia desegin zen eta irakaskuntza debekatu zen.
Nekazal Erreforma
1932an, lurrak desjabetu eta nekazarien artean banatu ziren.
Lurralde Erreforma (Autonomiak)
Zenbait autonomia estatutu idatzi ziren, baina bakarrik Kataluniak lortu zuen Nuriako estatutuaren bitartez.
Hezkuntza Erreforma
Hezkuntza laikoa sustatu zen eta eskola publikoa bere gain hartu zen. Diru asko bideratu zen eskoletara. Misio pedagogikoak egin ziren herrialde guztietara kultura zabaltzeko.
6.- Biurteko Kontserbadorea
Casas Viejaseko gertakariengatik, Manuel Azañak dimititu zuen eta Alejandro Lerroux izan zen presidente CEDAren babesarekin.
Neurriak:
- Biurteko erreformistako erreformak bertan behera geratu ziren.
- Lerrouxek CEDAko 3 ministro izendatu zituen.
1934ko Krisia
Erreboltak piztu ziren:
- Asturiasen: greba iraultza soziala bihurtu zen, boterea komunistek eskuratu zuten eta ekonomia iraultzaileek zuzendu zuten. Armadak matxinada zapaldu zuen.
- Katalunian: Luis Companys presidenteak, estatu katalana aldarrikatu zuen. Gobernuak Generalitatea desegin zuen.
7.- Frente Popularra (1936)
1936an, Manuel Azaña izendatu zuten presidente eta Casares Quiroga gobernuburu. Hasierako erreformak azkartu ziren eta matxinatuei amnistia eman zitzaien.
Baina zenbait arazo izan ziren:
- Gizartean indarkeria giroa zegoen fabriken itxieragatik.
- Castillo tenientea sozialista hil zuten eta komunistek Calvo Sotelo hil zuten trukean. Horrek uztaileko estatu kolpea ekarri zuen.
8.- Gerra Zibilaren Arrazoiak
1936an estatu kolpea jo zuten. Gobernu organoak eskuratu zituzten eta armadakoek junta eratu zuten Burgosen. Bi egunetan matxinatuek indarra hartu zuten iparraldean. Jose Giralek armak ematea erabaki zuen sindikatu eta frente popularreko miliziei. Altxamendua zapaldua izan zen Madrilen, Katalunian, Euskadin, Extremaduran eta Andaluzian. Espainia bi zatitan banatu zen eta gerra zibila piztu zen.
9.- Nazioartekotza
Matxinatuei Alemania (Condor Legioa), Italia eta Portugal lagundu zieten. Errepublikarrei SESB bakarrik eta ordainduz.
10.- Eremu Errepublikarra
Komiteak eratu ziren, fabrikak okupatu, lurrak langileei banatu, CNT eta FAI. Antiklerikalismoa, koalizio gobernua eratu Largo Caballerok zuzendua. Miliziak batu Herri Armadan.
11.- Matxinatuen Eremua
Defentsa Batzarra aginte organoa sortu zen. Franco gobernuburu izendatu zuten. 1937an FET eta JONS sortu ziren. Estatu berria Faxismoan oinarritu zen. Helburua errepublikarren erreformekin amaitzea zen.
12.- Gerraren Garapena
1. Fasea
Matxinatuen estrategia egoitzatik Madrilera jotzea zen. Extremadura eta Toledo okupatu zituzten. Errepublikarrak Madril utzi eta Valentzian kokatu ziren. Errepublikarrek frankisten erasoaldia geratzea lortu zuten. Madrilen sartzeko saiakerak huts egin zuten eta Frankok frontez aldatu zuen.
2. Fasea
1937an iparraldeko gudua egin zen, frankistek iparraldea eraso zuten. Apirilaren 26an Gernika bonbardeatu zuten eta Espainiako iparraldeko industriaz jabetu ziren. Santander eta Asturias frankisten eskuetan geratu ziren.
3. Fasea
1938an matxinatuek Aragoi barrena aurrera egin eta Mediterraneora iritsi ziren. Katalunia isolatua geratu zen. Ebroko batailan errepublikarrak atzera egin zuten. 1939an frankistek Bartzelona hartu zuten eta Frantziako mugara heldu ziren.
4. Fasea
1939ko otsailean, Madrilen estatu kolpea eman zen eta frankistak aurretik okupatugabeko lurraldeak okupatu zituzten eta 1939ko apirilaren 1ean gerra amaitutzat eman zen. Erbesteratzeak egon ziren azkenik Latinoamerikara eta Frantziara.