Osasuna eta Medikuntza: Tratamenduak, Kirurgia eta Genetika
Gaixotasunen tratamendua
SENDAGAIAK: gaixotasun bat sendatzeko, arintzeko, prebenitzeko edo diagnostikatzeko erabiltzen diren produktuak dira.
FARMAKOAK: sendagaiei beren propietateak ematen dizkieten substantziak dira.
KONTRAKO ONDORIOAK: sendagaiek kontrako ondorio batzuk dituzte, kontrako ondorioak sendagaien ondorio kaltegarriak dira. Dosi egokiak hartu behar dira. Gehiegi hartuta, ez du onura handitzen, baina bai kontrako ondorioak agertzeko aukera. Zenbat eta farmako gehiago hartuta, elkarren eragina baliogabetu daiteke.
Nola jardun
Farmakoak organismoko barruko molekulekin (errezeptoreekin) elkartzen dira. Errezeptore batzuk gorputz osoan daude; beste batzuk, zelula multzo jakin batean.
Farmakoak hartzeko bideak
- Ahotitik (pilulak)
- Mihipetik (konprimituak)
- Ipurditik (supositorioak)
- Injekzioak (gihar barnekoak …)
- Sudurretik (langarreztagailuz hartuz)
- Larruazaletik (pomada)
I+G farmako berriak
Sendagai gutxi elkartzen dira errezeptore mota batekin; gehienak mota askorekin elkartzen dira eta ondorio antzekoak dituzte. Farmako oso espezifikoak bilatzen ari dira kontrako ondorio gutxiago izateko eta onura handiena lortzeko.
Farmazia industria
Farmakoei buruzko ikerketa gehiena farmazia industrian egiten da. Enpresa horiek ikerketa sailak dituzte; haietan sortzen dira farmakoak eta saiakuntzak egiten dira.
Sendagaiak merkaturatzeko, osasun arloko agintariek onartu egin behar dute, horretarako:
- Zenbait saiakuntza egin behar dira esperimentazio-animaliekin eta pertsona osasuntsuekin.
- Emaitza onak izanik, pertsona gaixoekin saiatu behar da.
- Sendagaia eraginkorra bada, merkaturatu egin du enpresak.
Enpresa batek farmako berri bat sortzen duenean, patente bat eskatzen du. Patenteari esker enpresa horrek soilik izango du farmako hori sortzeko eta saltzeko baimena, 10 urtetik 20 urtera bitarteko denbora batean. Epea amaitutakoan, patentea iraungi egiten da eta beste laborategi batzuek farmakoa egin dezakete. Generiko deitzen zaio farmako horri.
Kirurgiaren arriskuak
Arrisku batzuk pazientearen egoeraren beraren ondorio dira eta beste batzuk kirurgiaren eta anestesiaren ondorio dira. Zientziaren eta tekniken aurrerapenei esker, teknika eta tresna hobeak erabiltzen dira kirurgian. Gainera, medikuek prestakuntza hobeagoa jasotzen dute. Anestesiaren segurtasuna handitu egin da; ebakuntzetan, anestesia batek hartzen du parte eta anestesia jartzen duen pertsona anestesista da. Geroz eta farmako seguruagoak erabiltzen dira.
Kirurgia endoskopikoa
Zulo txikiak egin behar dira, eta zulo horietan zehar kanpotik kontrolatzen diren tresnak sartzen dira. Hainbat ebakuntza egiten dira: artroskopiak eta laparoskopiak.
Trasgenikoak
Onurak
- Hazkuntza handitzea.
- Zapore hobea.
- Erresistentzia garatzea izurriteekiko edo herbizidekiko.
- Organismo horrek produktu interesgarri bat ekoizteko.
Kalteak
- Alergiak eragin ditzakete.
- Antibiotikoekiko erresistentzia zabaltzea.
- Gene arrotzen txertaketa, organismoa sortzeko, ezusteko produktu metabolikoen agerpena eragin lezake, toxikoak izan daitezkeenak.
Dolly, lehen ugaztuna
Ugatza zelulatik ardi emailearena nukleoa kendu, beste arditik obulua atera eta elkartu shock elektriko batekin. Ondoren, zigotoa sortzen da, gero enbrioia eta azkenik ardia ateratzen da, nukleoa eman duen ardiaren klona.