Nutrienteen Sailkapena eta Desnutrizioaren Ondorioak
Nutrienteen Sailkapena eta Osasun Arazoak
Ez-Organikoak
- Ura: Gorputza hidratatzeko eta zelulen barruan gertatzen diren erreakzio kimikoak (metabolismoa) gertatu ahal izateko beharrezkoa da. Substantziak garraiatzen ditu eta gorputzeko tenperatura erregulatzen du.
- Gatz mineralak: Metabolismoa erregulatzeko, hezurrak eta hortzak osatzeko, eta uraren oreka (oreka osmotikoa) mantentzeko balio dute.
Organikoak
- Proteinak: Zelulen egiturak osatzeko balio dute. Funtzio estrukturala, garraioa, entzimatikoa edo katalitikoa, inmunologikoa edo defentsa, hormonala, uzkurtzekoa, erreserbakoa eta egitura funtzioa dute.
- Lipidoak (Gantzak): Funtzio energetikoa, egitura funtzioa, isolatzailea eta animalien energia erreserba dute.
- Gluzidoak (Karbohidratoak edo Azukreak): Energia erreserba eta egitura funtzioa dute.
- Bitaminak: Ez dute balio energetikorik eta prozesu biologikoak erregulatzeko balio dute.
Nutrizio Arazoak
Desnutrizioa
Mantenugai edo nutrienteen gabeziaren ondorioa da; dieta desegokia delako edo elikagai jakin batzuk hartzen ez direlako sortzen da. Gaixotasun honek eragiten ditu haurren heriotza gehienak.
Gizentasuna
Gaixotasun honen ezaugarria da gorputzean gantz gehiegi pilatzen dela, eta oro har, pertsonaren pisua ideala baino handiagoa izaten dela. Gehiegizko pisuak eta gizentasunak beste gaixotasun batzuk ere eragiten ditu; hala nola, diabetesa, bizkarreko mina, zirkulazio-aparatuko eta endokrino sistemako arazoak, etab.
Anorexia
Jatorri psikikoa duen gaixotasuna da, eta pisu-galera irrazional eta ilogikoek bultzatuta janariari erabat uko egitea du ezaugarri nagusia. Eragileak dira: Pisu egokiaren azpitik (gutxienez %15 gutxiago) eduki nahia, pisu baxua izanik gizentzeko beldur izugarria izatea, eta oso argala izanik nor bere burua lodi ikustea.
Bulimia
Jateari uko egin gabe, ez gizentzeko ardurak ohitura ez-osasuntsuak edukitzera bultzatzen ditu arazo hau duten pertsonak. Eragileak dira: Bat-bateko betekada egiteko beharra eta, jan ondoren, kontrola galdu izanaren sentimendua; pisua ez hartzeko ekintza ez-osasuntsuak egitea, hala nola, gehiegizko ariketa, norberak eragindako okadak edo botaka egitea, laxanteak hartzea eta baraualdiak.