Nietzsche: Nihilismoa eta Balioen Transmutazioa

Filosofia eta etika2,91 KB

Nihilismoa: Jainkoaren heriotzaren ondorioa

Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorio bat da. Kristautasunak mantsotasuna jartzen du bizibidearen eredu moduan; honela, bizitzari erasotzen dio. Beraz, bizitza ukatuz, nihilismoaren lehen aztarnak jartzen dira.

Nihilismorako bideak eta etsipena

Nihilismora daraman beste bide bat balio tradizionalak galtzea da. Honetaz ohartzean, etsipena eta sumina sortuko dira, eta munduak azalpenik ez duela antzemango dugu. Beraz, ez dakigu nondik gatozen eta nora goazen, eta jarrera nihilista hartzen dugu.

Botere nahia eta nihilismoa estu-estu lotuta daude: botere nahia gutxitu, nihilismoa igo. Balio tradizionalak desagertzean, nihilismoa agertzen da, eta nihilismoan harrapaturik daudenak egoera desberdinetatik pasatzen dira:

  • Lehenengo, metafisika, erlijio eta moralaren hondamendiaz konturatzen dira.
  • Balio zaharrei eusteko ahalegin handiak egiten dituzte, baina balio berriak bereganatzen dituzte.
  • Bere burua gorrotatu eta suntsitu nahiko dute; orduan, erabateko eraldaketa gertatzen da eta balio berriak nagusituko dira.

Balio berrien sorkuntza

Balioak aldatzean, nork bereari eutsiko dio eta gizaki bakoitzak gizabanako moduan jardungo du, bere burua inoren mende jarri gabe. Jainkoa hiltzean, indartsuak izango dira balioen sortzaileak, baina ez dute balio-eskala bat proposatuko; norberak nahi dituen balioak hautatuko ditu. Nietzscheren proposamena indarrean dagoenari muzin egitea da.

Balioen transmutazioa: Morala motak

Balioen transmutazioan bi moral mota bereizten dira:

Jaunen morala eta esklaboen morala

  • Jaunen morala: Honen ikuspuntutik, "ona" gizakia hobera daramana da (adibidez, gudaria). "Txarra", berriz, makala da. Hau bizitzarekiko maitasunetik sortzen da eta hierarkian oinarrituta dago.
  • Esklaboen morala: Plebeioek, erlijioaren laguntzaz, jaunen morala alderantziz jartzea lortu zuten. Moral hau ez da bizitzarekiko maitasunetik sortzen, jaunaren aurkako amorraziotik baizik. Haientzat "ona" umila eta sufritzeko prest dagoena da; "txarra" edo beldurgarria, berriz, boteretsua.

Esklaboen moralean elkartasuna, mantsotasuna eta halako balioak goraipatzen dira; beraz, esklaboen moralak bizitza makaltzen du eta berdintasunean oinarrituta dago. Jaunen moralak, aldiz, bizitza goresten du.

Botere nahiaren ezinbestekotasuna

Gizaki indartsuek balio berriak sortuko dituzte. Esklaboak honen beldur direnez, aurre egiteko taldearen baloreei eutsiko diete. Nietzscherentzat, taldeak indartsuak mendean hartu nahi ditu bere baloreak nagusitzeko (kristautasunarekin gertatu zen moduan; honek gure barruan kontzientzia morala eraiki zuen, gure nahiak eta grinak desagerraraziz). Beraz, balio berriak sortzeko, ezinbestekoa dugu botere nahia.

Deskargatu

PDF Word HTML