Nerbio Sistema: Transmisioa, Egitura eta Funtzioak
Nerbio Kinadaren Transmisioa Neuronan Zehar
Nerbio kinadaren transmisioa prozesu konplexua da, despolarizazio eta birpolarizazio faseak barne hartzen dituena:
Mintz Polarizatua
Kanpoan ioi positiboak eta barruan ioi negatiboak dituen mintza da, Na+-K+ bonbari esker mantentzen dena.
Estimuluak: Na+ ioientzat iragazkortasuna handitu egiten du, hauek mintza zeharkatuz neuronan sartu eta polaritatea aldatu egiten dute, akzio potentziala sortuz.
Despolarizazioa
Ioien birantolaketa eragiten du, ondoko aldea despolarizatuz, eta honek, era berean, aldamenekoa, mintz osoan zehar hedatuz, nerbio kinada sortzen du.
Birpolarizazioa
Azkenik, mintza birpolarizatu egiten da, hasierako egoerara itzuliz.
Neurotransmisoreak eta Plaka Motorra
Neurotransmisorearen Hartzaileak
Neurona postsinaptikoan neurotransmisoreak elkartzen diren lekuak dira. Behin aktibatu eta gero, nerbio kinadak aurrera jarraitzen du.Neurotransmisorea
Aurrekoei lotzen zaizkien substantzia kimikoak dira. Behin bere ekintza eragin eta gero, kanporatu egiten da edo berriro xurgatu, berriro erabili ahal izateko.Plaka Motorra
Neurona motorraren eta muskulu zuntzaren arteko komunikazio lekua da. Komunikazio honek muskuluaren uzkurdura eragiten du eta neuronen artekoaren antzekoa da.Ornodunen Nerbio Sistema
Nerbio Sistema Zentrala (NSZ)
Nerbio Sistema Zentrala gorputzaren kontrol zentro nagusia da, entzefaloa eta bizkarrezur muina barne hartzen dituena.
Entzefaloa
- Garun azala: Kontzientzia eta pentsamendua.
- Talamoa: Emozioak.
- Hipotalamoa: Oinarrizko bizi funtzioak.
- Zerebeloa: Muskulu koordinazioa eta oreka.
- Bizkarrezur erraboila: Babes erreflexuak.
Bizkarrezur Muina
Ekintza erreflexuak kontrolatzen ditu. Bere barnean interneuronak daude, hauek ekintza erreflexuak kontrolatzen dituzte eta horri esker nerbio kinadak ez du burmuineraino iritsi behar, erantzuna azkarrago eraginez.
Nerbio Sistema Periferikoa (NSP)
Nerbio Sistema Periferikoa NSZtik kanpo dauden nerbioek osatzen dute, gorputz osora hedatuz.
Garezur Nerbioak
Entzefaloari lotuak.
Bizkarrezur Nerbioak
Bizkarrezurrari lotutakoak.
NSP Osagaiak
NSP Somatikoa
Eskeletoko muskuluak kontrolatzen ditu, borondatezko mugimendua ahalbidetuz.
NSP Autonomoa
Funtzionamendu inkontzientea du. Garezurreko eta bizkarrezurreko nerbio motoreez eta gongoil begetatiboez osatua dago.
- Sistema Sinpatikoa: Muinetik gertuko gongoilak. Organismoa ekintzetarako prestatzen du, energia kontsumoa handituz.
- Sistema Parasinpatikoa: Efektoreetatik gertu dauden gongoilak. Organismoa erlaxatuarazten du, energia aurreztuz.