Nekazaritza eta Industria Terminoen Hiztegia

Geografia2,71 KB

Nekazaritza eta Abeltzaintza

Nekazaritza Motak

  • Nekazaritza Intentsiboa: Nekazaritza ustiatzeko modu bat da, lur-azalera txikiak erabiliz etekin handiak ematen dituena; lan-teknika aurreratuak eta inbertsio handiak eskatzen ditu.
  • Nekazaritza Estentsiboa: Nekazaritza ustiatzeko modu bat da, lur-hedadura handiak erabiliz, etekin txikiak ematen dituena; lan-teknika tradizionalak eta inbertsio gutxi eskatzen du.

Abeltzaintza Motak

  • Abeltzaintza Intentsiboa: Abereak ustiatzeko modu bat da: abereak ukuiluratuta daude eta pentsuekin elikatzen dira; gehienetan hiriko kontsumo-guneetatik gertu daude, teknika modernoak erabiltzen dituzte, eta arraza hautatuak erabiltzen dira.
  • Abeltzaintza Estentsiboa: Abereak ustiatzeko modu bat da: abereak larre eta bazkaleku naturaletan elikatzen dira, eta teknika tradizionalak eta arraza autoktonoak erabiltzen dituzte.

Kontzeptu Gehigarriak

  • Nekazaritza-ustiapena: Enpresaburu baten erantzukizunpean nekazaritza-produktuak ematen dituen unitate tekniko-ekonomikoa da.
  • Nekazaritza-paisaia: Inguru naturalaren (faktore fisikoak) eta bertan egindako nekazaritza-jardueraren (giza faktoreak) arteko konbinazioaren emaitza da.
  • NBP (Nekazaritza Politika Bateratua): Europar Batasuneko kideek nekazaritza-jarduerak kudeatzeko sortutako erakundea da: gehieneko eta gutxieneko prezioak finkatzen dituzte, eta erabakiak hartzen dituzte kanpotik datozen produktuekiko.

Industria eta Ekonomia

Industria eta Garapena

  • Industria Deslokalizazioa: Industria-enpresak, kostuak murrizteko, abantaila handiagoak eskaintzen dituzten lekuetara joatea da.
  • Goi-teknologiako Industria: Industria-sektore berriak dira (telematika, automatizazioa, doitasun-tresnak, material berriak, bioteknologia, garraio modernoak, energia berriztagarriak…), ikerketan inbertsioa eskatzen dutenak eta gehienetan parke teknologikoetan kokatzen direnak.
  • Tertziarizazioa: Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste bi sektoreekin alderatuta pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte, okupatutako biztanleria aktibori zein BPG-ri egindako ekarpenari dagokionez.

Garapen Iraunkorra eta Azpiegiturak

  • Garapen Iraunkorra: Ingurumena zainduz eta hobetuz, lehiakortasuna handiagotzea dibertsifikazio ekonomiko eta bizi-kalitatearekin batera.
  • Garraio-azpiegiturak: Garraioa ahalbidetzen duten eraikin finkoak dira: errepideak, autobideak, trenbide-sareak, portuak eta aireportuak.

Deskargatu

PDF Word HTML