Nekazaritza, Industria eta Garraioaren Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia2,92 KB

Nekazaritza eta Abeltzaintza Sistemak

Nekazaritza motak

  • Nekazaritza intentsiboa: Lur sail txikiei produkzio eta etekin handiagoak ateratzen dizkien nekazaritza mota.
  • Nekazaritza estentsiboa: Lur sail handietan egiten da eta etekin gutxi lortzen ditu; orokorrean atzeratua da, lan-esku eta kapital gutxi erabilita.

Abeltzaintza motak

  • Abeltzaintza intentsiboa: Printzipio nagusia etekin handienak ahalik eta denbora txikienean lortzea da. Eskala handiko merkatuaren eskakizunak asetzen ditu.
  • Abeltzaintza estentsiboa: Abeltzaintza sistema tradizionala; bere helburua baldintza eta ziklo naturalei egokitutako lurraldea modu egonkorrean erabiltzea da.

Nekazaritza Politika eta Ustiapena

Nekazaritza Politika Bateratua (NPB)

EBko estatu kide guztietan aplikatzen den politika nagusietako bat da. Hasierako helburuak honako hauek ziren: nekazaritzako ekoizpena handitzea, nekazarien bizi-maila bidezkoa bermatzea, merkatuak egonkortzea eta elikagaien hornikuntza prezio egokietan lortzea. Gerora, politika horrek Batasuneko nekazaritza bideratzeko lerro nagusiak zehazten ditu: produkzioa, prezioa...

Nekazaritza ustiapena

Nekazaritzako ekoizpenerako titularrek edo kotitularrek enpresarialki antolatutako ondasun eta eskubideen multzoa da.

Nekazaritza paisaia

Nekazaritza jarduerek eraldatutako eta sortutako paisaia da. Paisaia hori osagai ezberdinen konbinazioaren emaitza da:

  • a) Lursailak: tamaina, forma...
  • b) Labore motak
  • c) Populaketa: bildua, sakabanatua...
  • d) Faktore fisikoak: Klima, lurzorua
  • e) Giza faktoreak: teknikak...

Industria eta Zerbitzuak

Industria motak eta aldaketak

  • Industria deslokalizazioa: Fenomeno hau ekonomiaren globalizazioak sortu dituen aukera eta arazoekin lotuta dago. Enpresen motibazioa etekinak handitzea da, ez enpresa horien errentagarritasun falta.
  • Goi teknologiako industria: Intentsitate teknologiko handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handia duen industria mota da.

Tertziarizazioa

Jarduera produktiboekin lotura duten jarduera tertziarioen balio erantsiko zerbitzuen multzoa ugaltzea da. Aldaketa horien oinarria industria-jardueraren berregituraketan aurkitzen da.

Garapena eta Azpiegiturak

Garapen iraunkorra

Inguru naturalaren errespetua hazkunde ekonomikoarekin bat egitea bilatzen duen garapen mota.

Garraio azpiegiturak

Garraiatzea, leku batetik bestera zerbait mugitzea da. Gaur egun, pertsonak nahiz merkantziak medio ezberdinetatik garraiatzeko azpiegitura-sistema trinko eta funtzionala da. Azpiegitura horiek garraio-metodoek funtzionatzeko ezinbesteko elementuek osatzen dituzte.

Deskargatu

PDF Word HTML