Napoleonen Garaia eta Berrezarkuntza Europan

Historia2,98 KB

Direktorioa eta Iraultzaren Bukaera

Konstituzioa onartzean, Konbentzioa desagertu eta Direktorioa hasi zen.

Direktorioa (1795-1799)

Agintea ahula zen. Erregezaleak eta iraultzaileak matxinatzen ziren, eta indarra erabili behar izan zen. Sieyèsek estatu-kolpea prestatu zuen Napoleonen laguntzaz. Napoleonek Brumaireko 18an estatu-kolpea eman eta Direktorioa desegin zuen. Napoleon, Sieyès eta Ducos behin-behineko kontsul izendatu zituzten, eta horrekin iraultzaren bukaera iritsi zen.

Napoleonen Garaiko Europa

Kontsulatua (4.1)

Hasieran politika baketzailea ezarri zen. Inguruko lurraldeekin bakea sinatu zen, eta Elizarekin harremanak hobetzeko konkordatua sinatu zen. Katolizismoa Frantziako erlijio gisa onartu zen, Aita Santuak horrela onartuta. 1802an, Napoleon biziarteko kontsul bakar izendatu zuten.

Napoleonen Inperioa (4.2)

1804an enperadore koroatu zuten, Aita Santuaren babesarekin eta 4 milioi boto alde eta 3 mila kontra jasota.

Haren asmoa Europa osoko lurralde guztien enperadore izatea zen, eta horretarako guztiak konkistatu behar zituen. Napoleonen asmoek gerrak eragin zituzten, eta haren aurkako Koalizioak sortu ziren.

Gerra Garrantzitsuenak

  • Austerlitz: Austriako armada garaitu zuen, eta Ekialdeko Europa bere esku geratu zen.
  • Trafalgar: Britainia Handiko (BHko) itsas-armadak Espainiako eta Frantziako armadak garaitu zituen.

Ezin izan zuenez BH itsasoz konkistatu, haren kontrako Blokeo Kontinentala aldarrikatzea erabaki zuen.

Arerio Nagusiak

  • Portugal
  • Errusia

Herrialde horiek ez zuten blokeoa errespetatu. Napoleonek biak konkistatu nahi izan zituen. Portugal inbaditzeko Espainiatik igarotzean, Espainiako Independentzia Gerra hasi zen. 1812an Errusia inbaditu zuen (500.000 soldadu), baina negua iritsi zen Moskura heldu aurretik.

Espainian eta Europan garaitu zuten. Leipzigeko eta Gasteizko batailak (galduak) izan ziren azkenak. Napoleonek abdikatu eta Elba irlara eraman zuten. Elbatik ihes egin eta Frantzian 100 eguneko inperioa osatu zuen. Waterloon izan zen bere azken bataila. Santa Helena irlara eraman zuten, eta han hil zen.

Berrezarkuntza eta Iraultza Europan (1815-1848)

Berrezarkuntzaren Garaiko Europa (5.1)

Berrezarkuntza absolutismora itzultzeko prozesuari deritzo.

Berrezarkuntzaren Printzipioak

  • Legitimotasuna: Boterea herentziazkoa da.
  • Erantzukizuna eta Esku-hartzea: Lurralde batek arazoak baditu, besteek lagundu behar diote.
  • Biltzarren Sistema: Arazoak bileren bidez konpontzea, ez gerraren bidez.

Vienako Biltzarra

Berrezarkuntza antolatzeko, Vienako Biltzarra antolatu zuten potentzia garrantzitsuenek.

Helburuak

  • Potentzien arteko oreka mantentzea.
  • Iraultza ez hedatzea.

Deskargatu

PDF Word HTML