Municheko Konferentzia: Espainiaren Demokratizazioa eta Europako Bidea

Historia1,63 KB

1. Identifikazioa

Testu hau lehen mailako iturria da eta helburu politiko argia du. Hartzaile nagusia garaiko Espainiako Gobernua da, hau da, erregimen frankistako kideak, Europan integratu ahal izateko egin beharreko aldaketak jorratu behar baitzituzten.

2. Barne Azterketa

Testuaren ideia nagusia zera da: Espainiak Europako kide izan nahi badu, estatu demokratiko bat bilakatu behar duela. Ideia hori sarreran azaltzen da, eta ondoren, Municheko Konferentzian proposatutako puntu garrantzitsuenak biltzen ditu:

  • Espainiak benetako erakunde demokratikoak eratzea.
  • Erkidego naturalen izaera aitortzea.
  • Askatasun sindikalak baieztatzea eta langileen eskubideak bermatzea.
  • Alderdi politikoak antolatzeko askatasuna bermatzea.

3. Testuingurua

Testua Francoren diktaduraren garaian kokatzen da (1939-1975). Gerra Zibila amaitu ondoren, Espainia estatu totalitario bihurtu zen. Denborarekin, ordea, kanpo-harremanak hobetu beharra ikusi zuten, eta nazioarteko isolamendua amaitu zen.

1962ko ekainean, Municheko Konferentzian, frankismoaren aurka zeuden 118 kidek, beren desberdintasun politikoak alde batera utzita, aldarrikapen bateratua egin zuten.

4. Testuaren Garrantzia

Testu honen garrantzia Espainiak nazioartean izandako onarpenean datza, diktadura batean egon arren. Helburu nagusia Espainiaren isolamendua amaitzea eta beste nazioekin harremanetan jartzea izan zen. Horrekin batera, prozesu honek 1955ean (testuan aipatua, nahiz eta kronologikoki 1986an izan) Europako erakundeetan integratzeko bidea ireki zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML