Merkatu Hesiak, Lehia eta Ekonomia Politikak
Merkatu Hesiak eta Lehia
MERKATU HESIAK: Enpresa batek beste enpresa batzuek jarduten duten merkatu batean sartzeko (kostu abantailak, produktua ezberdintzea, kapital inbertsio handiak) / irteteko (inbertitutakoa ez berreskuratzea) izaten dituzten oztopoak.
Lehia Mota Desberdinak
LEHIA PERFEKTUKO MERKATUA: Sartzeko askatasuna, merkatu homogeneoa, kontzentrazio maila txikia.
MERKATU KUOTAK: Ondasunaren salmentatik enpresa horrek gauzaturiko salmenta-kopurua, ehunekotan adierazita (adibidez, %80 bada, 100etik 80 Coca-Cola saldu dira).
LEHIA EZ PERFEKTUKO MERKATUA: Epe laburrean ez ohiko mozkinak, lehiakideen sarrerengatik ondasunaren prezioa jaitsi eta ez ohiko mozkinak galerak bihur daitezke. Epe luzean merkatua egonkortzen ahal da eta gastu guztiak kubritu.
MONOPOLIOA: Enpresa bakarra (kontzentrazio maila handia), erabateko ahalmena prezioan eta ekoiztutako kantitatean. Epe laburrean eta epe luzean ez ohiko mozkinak.
Monopolioaren Berezitasunak
PATENTEA: Asmakuntza baten jabetza-eskubide esklusiboa (imitazioak sahiestu nahian). Hau erabili nahi duenak kontratu baten bidez zehaztutako kanon bat ordaindu beharko dio.
ADMINISTRAZIO EMAKIDAK: Administrazioak, enpresa pribatu bati aldi baterako ondasun edo zerbitzu bat ustiatzeko eskubide esklusiboaren kontzesioa (adibidez, Irunbus).
MONOPOLIO NATURALA: Ura, gas... ematen da. Gehiago komeni zaigu enpresa bakar bat egotea, jarduera batzuetan kostu finkoak oso altuak direlako eta kostu aldagarriak baxuak.
OLIGOPOLIOA: Enpresa gutxi, merkatuan sartzeko hesi gogorrak, ondasunak desberdintzen saiatzen dira, lehia handia, eskaintzaile kopuru txikia beraz erabakiak eragin handia.
KARTEL: Enpresen elkarketak informalak akordioak egiteko (ilegala).
LEHIA MONOPOLISTA: Ez daude hesiak sartu ateri, merkatu-kuota txikia, produktu desberdindua (publizitatea), prezioak pixka bat goitzeko ahalmena.
Merkatuaren Hutsegiteak eta Ziklo Ekonomikoak
MERKATUAREN HUTSEGITEAK: Merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarriak dira, eta merkatuak eskura dituen baliabideak efizientziaz banatzen ez dituenean gertatzen da.
ZIKLO EKONOMIKOA: Ekonomia-jardueran izaten diren gorabeherak, atzeraldiak (estatuaren parte hartzea: ondasunak edo esku ez hartzea: inolako neurriak hartzea) ekoiztu eta hedaldiak txandaka dakarte.
Ondasun Publikoak eta Kostuak
ONDASUN PUBLIKOA: Ez lehiakidea den ondasuna, pertsona gutxiek kontsumitzea eta besteentzat ez murriztea.
EZ BAZTERTZAILEA: Ondasunagatik ordaintzen ez duenak ondasuna kontsumitzea ezin da galarazi (kaleko argia).
BAZTERTZAILEA: Ondasunagatik ordaintzen ez duenak ondasuna kontsumitzea galarazi daiteke (autopistak).
BARNE KOSTUAK: Produktu bat ekoiztean ekoizpen faktoreak erabiltzeari lotutako kostuak (alokairua...). Ekoiztutakoaren prezioan islatzen da.
Kanpo Eraginak eta Ekonomia Politika
KANPO ERAGIN NEGATIBOAK: Tximiniatik jardutako kea, ibaiko hondakinak... dira. Honek ondorio negatiboak ditu bizidun guztientzat eta enpresak ez digu ematen honen informazioa eta ez ditu kostu errealean biltzen.
KANPO ERAGIN POSITIBOAK: Ikerketa zientifikoan lortzen dituzten aurkikuntzak gizartea hobetzeko. Ondorioak: unitateko zergak jartzea, gehienezko atalaseak ezarri, kutsadura baimenak ematea.
ERRENTAREN BIRBANAKETA: Prozesu bat da. Estatuak, merkatuak ekonomia ahalmen handiko herritarrei esleitutako fondoak berriro birbanatzea, ekitate printzipioan oinarrituta.
EKONOMIA POLITIKA: Estatuak ekonomia jarduera esku hartzeko eta herrialdearen bilakaera ona izateko hartzen dituen neurriak edo erabil behar dituen tresnak.
ONGIZATE ESTATUA: Ekonomia mistoko eredu berezia, biztanle orori oinarrizko zenbait eskubide aitortzen dizkionean.