Mendizabalen Desamortizazioa eta XIX. Mendeko Testuingurua
Mendizabalen desamortizazioa
K: Testu historiko-politikoa. Helburu zehatzarekin: Maria Cristinari desamortizazioaren jomuga azaltzea. Egilea: Juan Alvarez Mendizabal (Ogasun burua). Hartzailea: Maria Cristina. Testu politikoa da, Gazeta (Madril) egunkarian argitaratua, 1836ko otsailaren 21ean.
Analisi egituratua
Testua bi paragrafotan banatuta dago:
- 1. paragrafoa: Mendizabalek dekretuaren abantailak azaltzen ditu. Ez da soilik Estatuaren sorrerako irtenbidea izango; aitzitik, dekretuaren bidez gizartearen zoriontasuna ere lortuko da. Elizaren jabegoaren eta zirkulazioaren oztopoak desagertuko dira, patriotismoa eta herriarekiko maitasuna zabalduko dira eta, azkenik, erreginaren erreginaldiarekin Espainiaren onerako izango dena.
- 2. paragrafoa: Onura praktikoagoak aipatzen ditu: zor publikoaren murrizketa eta lur-jabeen kopurua handitzea. Azken hauek, oparotasuna lortzearen ondorioz, liberalismora hurbilduko dira.
Testuinguru historikoa
1833an Fernando VII.a hil zenean, estatu liberala behin betiko ezarri zen. Arazoak izugarrizkoak izan ziren: Lehen Gerra Karlistan murgilduta, diru-eza, zor publiko handiak, Ogasunaren porrota eta Isabel II.aren tronua finkatu gabe.
Dirua lortzea izan zen desamortizazioaren helburu nagusia Godoyren garaitik. Zor publikoa ezabatzea eta Haziendaren egoera penagarria konpontzea zen helburua. Mailegu berriak lortu behar ziren hartzekodunei ordaintzeko eta gerrarako dirua eskuratzeko. Lehen Gerra Karlista irabazi behar zuten Isabel II.a tronuan mantentzeko eta liberalismoaren iraupena ziurtatzeko. Horrek ejertzito liberala ondo ekipatzea eskatzen zuen.
Trenbidearen garrantzia
Trenbidea garrantzitsua izan zen industriaren garapenerako, azpiegiturak beharrezkoak direlako. Plan erradikalarekin Madril periferiarekin lotzen zen, eta honek zentralizazioa ekarri zuen. Biurteko progresistak atzerriko ekonomia erakarri nahi zuen eta, burdinbideen legeari esker, atzerriko konpainiek Espainiako eta Euskal Herriko siderurgia sustatu zuten, trenbidearen eraikuntzari aurre egiteko.